Azpilagaña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Azpialagaña
Bandera Pamplona.svg Iruñea, Euskal Herria

Barrios de Pamplona-Azpilagaña.svg

Azpilagaña auzoaren kokapena.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Udalerria Iruñea
Koordenatuak 42° 48′ 12″ N, 1° 38′ 45″ W / 42.80333333°N,1.64583333°W / 42.80333333; -1.64583333Koordenatuak: 42° 48′ 12″ N, 1° 38′ 45″ W / 42.80333333°N,1.64583333°W / 42.80333333; -1.64583333
Azpialagaña hemen kokatua: Euskal Herria
Azpialagaña
Azpialagaña
Azpialagaña hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Azpialagaña
Azpialagaña
Azpilagaña hemen kokatua: Iruñea
Azpilagaña
Azpilagaña
Azpilagaña (Iruñea)

Azpilagaña Iruñeko auzoa da. Iturrama eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin egiten du muga.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketen arabera Aizpiltze toponimoaren aldaeratik letorke; egun desagertuta dagoen herri hau Galarreko Eskirotzeko lurretan zegoen, hiriburuarekiko mugan edo akaso Iruñean bertan gaur egun Donapea deritzon lekuan, Eskirotz eta Cordobillatik hurbil.

Kokapen horretantxe egon gabe ere, auzo berri bati Azpilagaña izena eman zitzaion; Jimeno Juríoren arabera auzoa eraiki zen lekuaren benetako izena Obiagaña zen.[1]

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastetxe publikoa, Osasun zentroa eta Fiteroko San Raimundo eliza dauzka. Auzoak bi parke ditu, bata auzoaren erdialdean, eta beste hegoaldean. Horrez gain, eraikinen arteko lorategiak daude.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoa Zaragoza etorbidetik gertu dago, Iruñeko ingurabide autobiderako sarbide zuzenarekin. Garraio publikoari dagokionez, Atarrabiarraren 11. eta 19. lineek auzoa zeharkatzen dute Galaria merkatal-gune eta Barañainera hurrenez hurren.

Linea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona11.GIF Ezkaba - El Sario eraikina - Galaria 06:38 - 22:08 15´
TUCPamplona19.GIF Monjardin Mendia Kalea - Barañain 06:30 - 22:22 15´

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mikel Belasko, Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra, Pamiela, Iruñea, 1999.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea