Iturrama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iturrama
Iruña,  Nafarroa Garaia

Bandera


Armarria


Map
Izen ofizialaIturrama[1]
Sorrera1960ko hamarkada
Kokapena
UdalerriaIruña
Probintzia Nafarroa Garaia
Herrialdea Euskal Herria
Altuera449 m
Azalera2,14 km²
Demografia
Biztanleria23.483 (2020)
10.799 (46%)
12.684 (54%)
Dentsitatea10.973,36 bizt/km2
AuzotarraIturramar
Posta kodea31007

Iturrama Iruñeko auzoa bat da, hiriaren mendebaldean dago. 1960ko hamarkadan sortutako hirigintza-garapenekin bat dator.

Iparraldean I. Zabalgunea auzoko artean dago, ekialdean Azpilagaña eta Arrosadiako artean, hegoaldean Galarko Kordobila kontzejuen eta mendebaldean Ermitagaña-Mendebaldea eta Donibane auzoen artean.

2020ko maiatzean 23 483 biztanle erregistratu zituen, horietatik 10 799 gizonak eta 12 684 emakumeak.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren erdigunetik hego-mendebaldera kokatua, Iturrama, Donibanerekin batera Iruñeko "Hirugarren Zabalgunea" delakoa osatzen dute.

Iturrama auzoaren aireko ikuspegia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoari Iturrama izena garai batean bertan kokatzen zen iturritik datorkio.

1960ko hamarkada baino lehen gaur egun auzoa dagoen eremuan familia bakarreko etxebizitza multzoak zeuden, orokorrean bi solairuko garaiera eta hiritik isolatuak zeuden etxebizitzak zirelarik. Bi multzo zeuden: Iturrama Zaharra eta Iturrama Berria, bata gaur egungo Burdinezko Iturria kalearen ekialdean kokatua eta bestea kale horren ipar eta ipar-mendebaldean. 2009ko urtarrilaren 14an etxebizitza horietako azkenak erautsi ziren, bertan luxuzko etxebizitzen eraikuntza lanei ekiteko.[2]

Etxebibitza multzo hau hiritik Iruñeko Ziudadelak banatzen zuen, bai eta Donostiara zihoan antzinako trenbideak ere.

Auzo hau XX. mendearen erdirarte ez zen osoko garatu ahal izan, nagusiki agintaritza militarrak ezarritako muga eta baldintzen ondorioz, hiritik kanpo eta gehienbat harresi eta gotorlekutik hurbileko eremuetan etxebizitzak eraikitzeko eragozpenak ipintzen baizituen. Behin eragozpen hauek desagertuta, Zabalguneak eraikiz joan ziren.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirigintza ikuspuntutik begiratuta, etxebizitza multzo irekiez osatutako auzoa da, Iruñean ezohikoak diren garaiera handiko etxebizitzak eta biztanleria dentsitate handia dituelarik.

Auzoa hiru etorbideen inguruan hedatu zen (Iturrama, Serafin Olabe eta Antso Indartsua, azken hau antzinako trenbidearen ibilbidea jarraituz), bai eta zeharkako hiru kaleen inguruan ere (Ezkirotz, Eneko Haritza eta Burdinezko Iturria), guzti hauen artean etxebizitza multzo handiak eraiki zirelarik. Auzoaren mugak honako hauek dira: alde batetik Donibane auzoa eta Pio XII.a etorbidea, eta bestetik Ezkirotz kalearen atzealdean dagoen Abejeras auzoa.

Auzoak zazpi ikastetxe ditu, lau publikoak dira, hauetatik bik euskarazko hezkuntza eskeintzen dutelarik: Amaiur Ikastola eta Iturrama Institutua; eta beste bik gaztelaniaz: Torre Basoko Institutua eta Iturramako Ikastetxe Publikoa. Santa Katalina, Sakramentu Santua Larraona Kardinala ikastetxe erlijiotsuak eta kontzertatuak dira.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 10 linea daude:

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturramako jaiak ekaina aldean dira eta 2004. urtean berreskuratu zituen auzoko herri mugimenduak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea