Bō

Bō (japonieraz: 棒: ぼう ) bat pertika edo haga luze forma duen arma bat da, oro har, zurez eginikoa (haritza, banbua...) Modu batera edo bestera, kultura guztietan dago. Luzeran, pisuan, malgutasunean edo apaingarritasunean bereiz daitezke: luzera estandarra 180 zentimetrokoa da. Neurri horretako hagari buruz hitz egiteko erabiltzen den bo hitza japonierazko rokushakubo izenaren laburdura da: roku "sei" da; shaku, antzina Japonian erabiltzen zen neurri bat da, mendebaldeko oinaren baliokidea, hau da, 30 zentimetroko luzerakoa; eta bo, "makila". Beraz, "sei shakuko makila" esan nahi du.
Lehen erabilera kolpe bat emateko indarra gehitzea da, borrokalariaren mugimendu inertzia eta palanka erabiliz. Distantzia ertainetara dauden jopuntuetara heltzeko ere erabiltzen da.
Boaren erabilera erakusten duen arte martzial japoniarrak bojutsu du izena, Masakatsu Bo Jutsu eskolan, Morihei Ueshiba senseiak sortutakoa, aikidoaren osagarri gisa praktikatzen den arren.
Hapkidoan, maila gorenetako tekniken artean (DAN) boaren erabilera sartzen da, baita sablea eta jo izeneko makila motzarena ere: joa armatzat erabiltzen da, aikidoa, jodoa eta ninjutsu bezalako arte martzialetan.
Bo motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Borik erabiliena eta ezagunena 180 zentimetrokoa den arren (rokushaku bōa) bojutsuan erabiltzen diren beste makila mota batzuk ere badaude
- Rokushaku bō: 180 zentimetrokoa
- Yonshaku bō: 130 zentimetrokoa
- Sanshaku bō: 100 zentimetrokoa
- Shishin bō: 15 zentimetrokoa
- Nyoibo: 200 zentimetroko masta bider 5 hazbete
- Daisharin: 250 zentimetrokoa, muturretan gurpilak ditu
- Nihiri bō: 180 zentimetrokoa, mutur bihurritu batekin.