Bad Brains

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bad Brains
BadBrains.png
Datuak
Jatorria Washington (Estatu Batuak)
Musika mota Hardcore punk, Reggae
Urteak 1978 -
Diskoetxeak ROIR Records
Caroline Records
SST Records
Epic Records
Maverick Records
Webgunea www.badbrains.com
Taldekideak
Gary Miller
Darryl Jennifer
Paul Hudson
Earl Hudson
Lehenagoko taldekideak
Israel Joseph I
Mackie Jayson
Chuck Mosely

Bad Brains, Estatu Batuetan sortutako Hardcore eta Reggae taldea da. Hasiera batean, Mind Power izeneko Jazz taldea sortu zuten baina Bad Brains taldea sortu zuten ondoren, musika estiloa guztiz aldatuz. Aditu askok dionez, lehenengotako hardcore taldea izan zen Bad Brains.


Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gray Miller - Gitarra
  • Darryl Jennifer - Bajua
  • Earl Hudson - Ahotsa
  • Earl Hudson - Bateria

Lehenagoko taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mackie Jayson - Bateria
  • Israel Joseph I - Ahotsa
  • Chuck Mosely - Ahotsa

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

70eko hamarkada amaieran, Gary Miller (DR.Know bezala ezagutua) gitarjoleak, Washingtoneko funk talde ezberdinetan jotzen zuen bajua. Bertan, Darryl Jennifer, Earl Hudson eta Paul Hudson (H.R. bezala ezagutua). Laurek, Mind Power izeneko Jazz taldea sortu zuten. Baina Punk-ak urte haietan izaten ari zen eraginaren ondorioz, musika estiloa guztiz aldatu eta beste izen batekin jotzea erabaki zuten. Horretarako, Bad Brains izena hautatu zuten. Izen hau Ramones taldearen abesti baten izen bera da.

1978. urte bukaeran, laurak Marylandeko Baywayen batera bizi ziren. Bertan, laurek lan ezberdinak zituzten eta gauez entsaiatzen zuten. Beraien lehen kontzertuak, bizi ziren etxean bertan eman zituzten. Lehen maketa ere bertan grabatu zuten. Kontzertu hauen ondorioz, Washington D.C. bertan jotzeko aukerak izan zituzten eta Slickee Boys taldeko kideek beraien lehen diska, Inner Ear Studiosetan grabatzeko gomendioa egin zieten. 1979an, Black Dots diska grabatu zuten estudio honetan. Hala ere diska hau ez zen 1996 arte kaleratu. Hilabeteak pasa hala, abestiak gero eta azkarrago jotzen zituzten. Honen ondorioz, hardcorea egiten hasi zirela esan dezakegu.

Hiri aldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko hau grabatu eta kontzertu batzuk eman ondoren, New Yorkera joatea erabaki zuten, kontzertuak emateko aukera gehiago edukiko zutelakoan. Garai hartan, Punk talde askok bertan jotzen zuten, CBGB, Peppermint Lounge, Max's Kansas City edota A 7 bezalako kontzertu aretoak zeuden eta.

Bertan, beraien lehen singlea grabatzeko aukera izan zuten (Pay to Cum). Honez gain, 1979ko abenduan, 15 minutuko bideo bat (My picture in the movies) grabatu zuten CBGB aretoan. Denbora honetan, New Yorkeko eta Washington D.C-ko talderi ezagunenetako bat izatera iritsi ziren. Pay to Cum singlea, 1980an kaleratu zuen taldeak berak.

1981ena, Kaliforniara joan ziren jotzera. 1982ko Martxoan, lehen diska (Roir sessions) grabatu zuten Roir Records zigiluaren laguntzaz. Musikari askoren iritziz, Hardcore punkaren istorian eginiko diskarik onena da hau. Bertan, Hardcore, Punk eta Trash doinuak Reggaearekin nahastu zituzten, garai haietarako iada Rastafari mugimenduan sartuak baitzeuden.

1983an, Rock for light diska kaleratu zuten. Diska hau, lehenagoko kantu batzuez osatua zegoen, baina askoz abiadura handiagoarekin. Kantu zahar hauez gain, abesti berri batzuk eta 3 kantu reggaek ere osatzen zuten diskoa. Lan hau, Rick Ocasekek produzitu zuen, The Cars taldeko kideak.

1986-1992, estilo aldaketa eta partaide aldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984ean lehen aldiz banandu ziren. Baina 1986an berriro itzuli ziren disko berri batekin, I against I (SST Records). Diska hau besapean zutela, bira berriei ekin zieten 1987 urte osoan zehar. Kontzertu bira hauek amaitzean berriz desegin ziren.

1988an, beraien lehen zuzenekoa kaleratu zen (Live) SST Recordsen eskutik. Diska honen kaleratzearekin batera berriz elkartu ziren diska berri bat prestatzeko. 1989an zigilu berri baten laguntzaz (Caroline Records), Quickness diska kaleratu zuten. Diska honetan, Hardcorea Metal doinuekin eta Funk doinuekin nahastu zuten. Honen ondoren, taldekideen arteko musika estilo ezberdinen gustu diferentzia asko nabarmendu zen. Dr. Know eta Darrylek Metal estiloko musikarekin jarraitu nahi zuten. Hudson anaiek berriz, gustokoagoak zituzten Reggae doinuak. Beraz, taldea berriz ere banandu egin zen. H.R. eta Earlek taldea utzi zuten eta Dr. Know eta Darrylek, Israel Joseph I etaMackie Jaysonekin batera Rise diska kaleratu zuten 1993an.

1994ean taldekide originalak berriz elkartu ziren eta God of love diska grabatu zuten, kasu honetan Maverick diskoetxearekin. Diska honetan, Reggae eta Metal doinuak nahastu zituzten berriz ere. Diska hau promozionatzeko asmoz, Beasty Boys taldearekin batera irten ziren biran.

Bira honetan arazo ugari izan zituzten. Kanadako muga pasatzen ari zirela, H.R. atxilotua izan zen soinean drogak zeramatzalako. Honez gain, Bad Brainseko managerra ere kolpatu zuen biran bertan. Birako kontzertuetako batean, lehen filan kontzertua ikusten ari ziren bi gazte ospitalizatu behar izan zituzten, H.R. abeslariak mikrofonoarekin erasotu ondoren. Gertakari honek biraren amaiera ekarri zuen eta ustez, taldea betiko desegin zen.

Izen aldaketa eta 2000ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001ean, Soul Brains izenpean kontzertu bat eman zuten. Izenaren aldaketa, Maverick diskoetxearekin zituzten arazo legalen ondorioz etorri zen, Bad Brains izen diskoetxearen esku geratu zen eta. Soul Brains izenarekin, zuzeneko bat argitaratu zuten (A Bad Brains Reunion Live from Maritime Hall).

2003an Reggae eta Dub estiloak nahasten zituen diska berria atera zuten (I and I survive), berriz ere Bad Brainsen izenpean. 2006an, New Yorkeko CBGB aretoan kontzertua eman zuten. 2007an, Build a Nation diska kaleratu zuten Beasty Boyseko Adam Yauchen laguntzaz.

2008 osoan zehar, Chile, Argentina edo Brasil bezalako herrialdeetan ibili dira biran.

2009ko Maiatzean Gasteizko Azkena Rock jaialdian jo behar zuten baina azkenean beraien emanaldia bertan behera geratu zen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bad Brains Aldatu lotura Wikidatan