BDS Mugimendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
BDS Mugimendua
Datuak
Motairabazteko asmorik gabeko erakundea, political campaign (en) Itzuli eta mugimendu politikoa
Osatuta
Historia
Sorrera2005eko uztailaren 9a
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: BDSNationalCommittee Twitter: BDSmovement Instagram: bdsnationalcommittee Edit the value on Wikidata

BDS edo BDS Mugimendua (ingelesez Boycott, Divestment and Sanctions) Palestinaren aldeko mugimendua da, Israelgo okupazioarekin amaitze aldera presio ekonomiko eta politikoa areagotzeko kanpaina garatzen duena. Palestinar Lurralde Okupatuen eta Golanen kolonizazioaren aurka egiten du, baita Israelen bizi diren arabiarren berdintasunaren alde eta errefuxiatuak diren palestinarren itzultzeko eskubidearen alde.[1][2][3][4]

BDSko Palestinako Batzorde Nazionalak antolatu eta koordinatzen du kanpaina, eta 2005eko uztailaren 9an hasi zen, Palestinako 170 GKE baino gehiago batuz.[5][5] Kanpainak Israelen aurkako boikota sustatzen du nazioarteko zuzenbideko betebeharrak bete ditzan.[6][7]

Kanpainaren aldekoek, Hego Afrikako apartheidarekin alderatzen dute mugimendua.[8][9] Izan ere, palestinarrek pairatzen duten bereizkeria Israelgo legerian oinarritzen dela adierazten dute, besteak beste, parte-hartze politikoan, lurrerako eta hezkuntzarako sarbidean edota justizia prozesuetan.[10][11]

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BDS mugimenduarekin kritiko agertzen direnen arabera, kanpaina antisemita da, Israelen deslegitimizazioa bilatzen duena. Horrez gain, Palestinak duen negoziaziorako lidergotza gutxietziko luke.[12][13]

BDSri aurre egiteko zenbait talde sortu dira. 2015eko ekainean, Sheldon Adelson eta Haim Saban, Israelen aldeko dirudunak, hainbat erakunde judutarren ordezkariekin bildu ziren, eta 50 milioi dolar bildu zituzten Estatu Batuetako campusetan BDSren aurka borrokatzeko. 2015ean, Fuerza de Tarea Macabea sortu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]