Bacalhau à Brás

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bacalhau à Brás
janari eta jaki
OsagaiakBakailaoa, patata eta oilo-arrautza
Historia
JatorriaPortugal

Bacalhau a Bras, Lisboan bereziki jaten den platera da. Bakailao, patata eta arrautzarekin eginiko nahaski da. Esaten denez, Lisboako "Bairro Alto" auzoan Brás delako batek sortu zuen. Bakailao papurtua, baratxuria, tipula eta perrexila kozintzen dira lehenik, ondoren lerrotan moztutako eta frijitutako patatekin nahasten da. Errezeta amaitzeko arrautza gehitzen zaio nahaski bat eginez. Ohikoa da oliba beltzekin aurkeztea.

Errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

  • Bakailaoa: 400 gazi-gezatua.
  • Patatak: 500 g lerro erditan.
  • Tipula: 1 lerro erditan
  • Baratxuria: 2 xerra finetan.
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Arrautzak: 5.
  • Gatza, piperbeltza.
  • Ekilore olioa: Patatak frijitzeko.
  • Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
  • Oliba beltzak: 16 unitate.

PRESTAKETA

  • Bakailaoari azala eta hezurrak kendu ondoren karratu txikietan moztu edo eskuekin papurtu.
  • Patatak zuritu eta lerro erditan moztu. Ekilore oliotan frijitu.
  • Jarraian tipula eta baratxuria oliba olioarekin kazola batean sueztitzen jarri. Tipula gorritzen hasitakoan gehitu bakailaoa eta elkarrekin erregosi bakailaoa egin arte.
  • Gehitu patata frijituak lehenik eta nahasi ondoren arrautza irabiatuak. Nahaskia egin kontu handiarekin, amaitu gatza, piperbeltza eta perrexila gehituz.

OHARRA

  • Nahi izatera tipula gabe ere egin daiteke, bakailaoak garrantzi handiagoa hartzeko.
  • Kontu izan nahaskia gehiegi lehortu gabe.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]