Baginako zaku-hondo
Itxura
Baginako zaku-hondo | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | bagina |
Identifikadoreak | |
Latinez | fornix vaginae |
TA | A09.1.04.002 |
FMA | 19985 |
Terminologia anatomikoa |
Baginako zaku-hondoa uteroko zerbixaren zati baginala inguratzen duen egitura da, baginako hormaren zatirik sakonenean dagoena, eta umetoki-lepoaren edo zerbixaren proiekzioak sortutako sakonunean zabaltzen dena.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goiko muturrean, baginako paretak zerbixaren inguruan baginako lau zaku-hondoak osatzen ditu: aurreko zaku-hondoa, atzeko zaku-hondoa eta alboetako bi zaku-hondoak (eskuinekoa eta ezkerrekoa).
- Aurreko zaku-hondoa. Atzeko zaku-hondoa baino sakonera txikiagoko sakonunea da, zerbixaren aurrean kokatzen da, burtsa besikouterinotik gertu. 0,2 eta 0,5 cm bitarteko sakonera du.
- Atzeko zaku-hondoa. Sakonune sakonagoa da, zerbixaren atzetik igotzen da, eta bere paretak Douglasen zaku-hondoaren bitartez peritoneoarekin du zerikusia. 2,0 eta 2,5 cm arteko sakonera du.
- Alboko zaku-hondoak (eskuinekoa eta ezkerrekoa).
Sexologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Misiolariaren jarrera egiten den bitartean, zakilaren punta aurreko zaku-hondora iristen da, eta txakurtxoaren jarreran, berriz, atzeko zaku-hondoera.[1]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Faix, A.; Lapray, J. F.; Callede, O.; Maubon, A.; Lanfrey, K.. (2002-2-15). «Magnetic Resonance Imaging (MRI) of Sexual Intercourse: Second Experience in Missionary Position and Initial Experience in Posterior Position» Journal of Sex & Marital Therapy 28 (sup1): 63–76. doi: . PMID 11898711..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |