Baia (ibaia)
| Baia | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | ibaia |
| Luzera | 35 km |
| Azalera | 344 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 42°40′31″N 2°55′45″W / 42.6753°N 2.9292°W |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Hidrografia | |
| Arro hidrografikoa | Ebroren arro hidrografikoa |
| Iturburua | Gorbeia |
| Bokalea () | Ebro |
Baia[1] Arabaren mendebaldeko herena iparraldetik hegoalderaino zeharkatzen duen 60 kilometroko ibaia da. Lurraldearen trantsizio-izaera, Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualde biogeografikoen artekoa, zeharkatzen dituen paisaietan nabari da: hala, iparraldean sega-belardiak eta basoak dira nagusi; eta hegoaldean, berriz, zereal, erremolatxa eta patata soroak.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baia izena euskarazko «ibai(a)» hitzetik etorri bide da,[erreferentzia behar] gazteleraren eraginez itxuraldatua; azken finean, tautotoponimoa da.
Donemiliagako goldean Baia izeneko herria aipatzen da. Gerardo López de Gereñuk ez du aipatzen Arabako herri hustuen artean.[2] Izan ere, badirudi Donemiliagako goldean aipatzen den Baia herri hura gero Miranda Ebroko auzo, eta azken hamarkadetan, industrialde bihurtu zela. (Ikus Bayas (Miranda Ebro)).[3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baia Gorbeiako mendigunean jaiotzen da eta Miranda Ebron (Burgos) egiten du bat Ebrorekin.[4][5] Zuia, Urkabustaiz, Kuartango, Erriberagoiti eta Erriberabeitiko haranak zeharkatzen ditu, igarobide estuetan zehar —hala nola Andan eta Hereñan— bide eginez. Igarobide estu horietatik guztietatik aipagarriena Tetxako haitzartea da, Arkamu eta Badaia mendilerroen arteko ebaki ikusgarria.
Emariak infiltrazioak izaten ditu, material karstikoen eraginez; ondorioz, uda partean Baiak hondo arrokatsua agerian izaten du bere ibilguaren hainbat zatitan.
Ibilguak fisionomia eta egitura naturala gordetzen ditu, eta jatorri artifizialeko interbentzio edo zuzenketa gutxi daude. Erribera-basoak, batez ere haltzadiz —Atlantikoko haritz eta lizarrekin eta Mediterraneoko makal eta sahatsekin lagunduta— osatuak, ugari dira bere ibilguan zehar.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- ↑ (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, Gerardo. ((1989) [1957]). Mortuorios o despoblados». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses.. Bartzelona-Bilbao: Onomasticon Vasconiae 5. ALSOGRAF, Euskaltzaindia, 541 or. ISBN 8485479483...
- ↑ «Becerro Galicano. Edizio digitala. Donemiliagako goldearen kartografia» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-07-29).
- ↑ «Bayas ibaia/Baia ibaia; ibilbidea» OpenStreetMap (kontsulta data: 2025-07-29).
- ↑ «Baia (ibaia) - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-29).
