Bakailao arrautzopil
Bakailao arrautzopil | |
---|---|
egg dish (en) eta arrain plater | |
Bakailao arrautzopila (Hego Euskal Herrian bakailao tortilla eta Ipar Euskal Herrian bakailao moleta ere deitua), bakailaoa, arrautza irabiatuz eta gurin edo olioz zartagin batean prestatutako jaki bat da.
Euskal Herrian sagardotegi menuko plater nagusietako bat da.
Osagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arrautzak
- Bakailao, atal itsusiak normalean, buztan eta hegalak, 500 g.
- Tipula
- Baratxuri
- Piper-berdea
- Olio
- Perrexil
Errezeta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badira egiteko modu desberdinak. Hau izan daiteke klasikoena: Bakailoa 24 orduz beratzen uzten da. Ondoren, papurtu iturri azpian. Mamia pasa ur freskotik eta xukatu, bizpahirutan. Ebaki xehe-xehe tipula koxkor bat, bi baratxuri eta piper berde bat; erregosi su eztian baxoerdi bat oliotan, estalita. Gordintasuna galdu duenean, erantsi arraina. Nahasi, tarteka. Irabiatu bost arrautza (bat lagun bakoitza eta beste bat paderarentzat). Erantsi perrexil xehatua. Bota paderara, nahasi eta bildu tortila, zukutsua ager dadin.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ja(ki)teaz, urtarrila, 01 zenbakia, Berria.