Bakarrik munduan
Itxura
Bakarrik munduan | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | William-Adolphe Bouguereau |
Sorrera-urtea | 1867 |
Izenburua | Alone in the World eta Seule au monde |
Mugimendua | Akademizismoa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 100 () cm |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Bilduma | ezezaguna |
Jabea | Theo van Gogh |
Bakarrik munduan (frantsesez: 'Seule au monde') William-Adolphe Bouguereau margolari frantsesak 1867 baino lehen egin zuen hasierako margolan bat da. Olioaz egina, 100 × 67 zm. ditu. Gaur egun desagertuta dago. Estilo aldetik akademizismoan kokatu daiteke. Theo van Goghek, Vincent van Goghen anaia, erosi zuen.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolana Parisen kokatuta dago, XIX. mendean, Sena ibaiaren gaineko zubi batean biolin bati eusten dion ile motzeko emakume gazte bat erakusten du; neska gaztea, malenkoniatsu, ezkerrera begira dago. Atzealdean, Notre Dameko katedrala eta Pont Royal ikus daitezke; emakumea dagoen zubia oso litekeena da antzinako Solferino zubia izatea.