Theo van Gogh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theo van Gogh
TheoVanGogh.jpg
Bizitza
JaiotzaHaga1957ko uztailaren 23a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaAmsterdam2004ko azaroaren 2a (47 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
labankada
HiltzaileaMohammed Bouyeri
Familia
AitaJohan van Gogh
AmaAnneke van Gogh
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaAmsterdamgo Unibertsitatea
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea, program maker (en) Itzuli, zutabegilea, zinema zuzendaria, aktorea, zinema ekoizlea, idazlea, aurkezlea, gidoilaria, blogaria, kazetaria, zinema aktorea, irrati-esataria, telebista zuzendaria, telebista-ekoizlea, film-muntatzailea, telebista-aktorea eta aktibista
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

theovangogh.nl
IMDB: nm0324660 Allocine: 134960 Allmovie: p118373
Musicbrainz: c32f9415-b47a-4b7e-b39e-13cebe02faa6 Discogs: 1309276 Find a Grave: 9739708 Edit the value on Wikidata
Amsterdamen zuzendariari eskainitako eskultura, hil zuten tokitik gertu.

Theo van Gogh (Haga, 1957ko uztailaren 23a-Amsterdam, 2004ko azaroaren 2a) zinema zuzendari, telebista ekoizle, aktore eta prentsako idazle herbeheretarra izan zen. 2004an, jatorri marokiar zuen islamista batek, Mohammed Bouyeri, hil zuen.[1]

Ideologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ateo antiklerikala eta liberal erradikala zen. Sarritan eztabaida beroetan parte harzen zuen eta, horri esker, oso ezaguna zen Herbehereetan. Antolatutako erlijioak beti izan ziren euren sarkasmoaren xede (lehenik juduen buruzagien aurka eta, ondoren, 1990eko hamarkadaren amaieran, islamismoan zentratu zen). Bere azken liburua Allah weet het beter ("Alak hobeto daki", 1993) izan zen, non bere estilo ironiko eta zinikoa erakusten zuen, islamaren ikuspegi suntsitzailea aurkezten zuen. Van Goghek, Hirsi Alik bezala, islamismoa mendebaldeko gizarte demokratikoekiko mehatxu zuzena dela uste zuen. Irailaren 11ko erasoen ostean, hark islamari egindako kritikak areagotu egin ziren.

Hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ayaan Hirsi Aliren gidoi batetik abiatuta, Submission ("sumisioa") film laburra ekoitzi eta egin zuen. Lan horretan emakumeen aurkako indarkeria gizarte islamikoetan gaia jorratzen zuen. Filma 2004ko abuztuan eman zuten Holandako telebistan, eta musulmanen artean haserrea piztu zuen, "biraoa" zela esanez. Filmak tratu txarrak jasan dituzten eta erdi biluzik dauden lau emakume musulman erakusten zituen; gorputzetan emakumeen aurkako Koraneko testuak zituzten idatzita.

Van Gogh, nahiz eta heriotza-mehatxuak jaso, poliziaren babesa baztertzen zuen. Filma zabaldu eta gutxira, kalean hil zuen marokoar jatorriko islamista herbeheretar batek. Van Gogh bizikletaz lanera zihoala, Mohammed Bouyeri, 26 urteko muturreko erakunde islamista bateko kideak, tiro egin zion, bizikletatik botaz. Bouyerik, txilaba luze bat zeramala, zuzendaria lurrean zegoenean beste zortzi tiroz bota zizkion, sastakatu egin zuen behin baino gehiagotan, eta, azkenik, lepoa moztu zion. Zuzendariaren gorpuaren gainean, labana batekin bularrean sartuta, hiltzaileak bost orrialdeko karta bat utzi zuen, "Alaren izenean" sinatua, mendebaldeko gobernuei, juduei eta Mahomarengan fededun ez zirenei mehatxuak egiten zizkiena. Eskutitza Ayaan Hirsi Aliri zuzenduta zegoen, eta berari eta Herbehereetako beste agintari batzuei antzeko amaiera bat agintzen zien.[2]

Hiltzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krimenaren egilea, Mohammed Bouyeri, handik gutxira atxilotu zuten, poliziak haren aurka tiro egin ostean. Fiskaltzak sei kargu kriminal leporatu zizkion. Bouyeriren aurkako epaiketa 2005eko uztailean izan zen. "Nire erlijioaren izenean jardun nuen — Auzitegiari adierazi zion — egunen batean, askatuko banindute, gauza bera egingo nuke". Van Goghen amari zuzendu zitzaion eta esan zion: "Ezin dut ezer sentitu zuregatik [...] fedegabea zarela uste dudalako". 2005eko uztailaren 26an biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Engel ("Angel", 1990)
  • Er gebeurt nooit iets ("Nothing Ever Happens", 1993)
  • Sla ik mijn vrouw wel hard genoeg? ("Am I Beating My Wife Hard Enough?", 1996)
  • De gezonde roker ("The Healthy Smoker", 2000)
  • Allah weet het beter ("Allah Knows Best", 2003)
  • De tranen van Mabel ("Mabel's Tears", with Tomas Ross, 2004)

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Luger (1982)
  • Een dagje naar het strand ("A Day at the Beach", 1984)
  • Charley (1986)
  • Terug naar Oegstgeest ("Back to Oegstgeest", 1987)
  • Loos ("Wild", 1989)
  • Vals licht ("False Light", 1993)
  • Ilse verandert de geschiedenis ("Ilse Changes History", 1993)
  • 1-900 (1994)
  • Reunie ("Reunion", 1994)
  • Eva (1994)
  • Een galerij: De wanhoop van de sirene ("A Gallery: The Siren's Despair", 1994)
  • De eenzame oorlog van Koos Tak ("Koos Tak's Lonely War", 1995)
  • Blind Date (1996)
  • Hoe ik mijn moeder vermoordde ("How I Murdered My Mother", 1996)
  • In het belang van de staat ("In the Interest of the State", 1997)
  • Au ("Ouch", 1997)
  • De Pijnbank ("The Rack", 1998)
  • Baby Blue (2001)
  • De nacht van Aalbers ("Aalbers's Night", 2001)
  • Najib en Julia (2002).
  • Interview (2003).
  • Zien ("Seeing", 2004)
  • "Submission" (2004). Sail baten lehena izan behar zen.
  • Cool (2004).
  • 06/05 (2004).
  • Medea (2005). Telebistarako saila.

Bukatu gabeko proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bad (A "lesbian road movie").
  • Duizend en één dag ("A Thousand and One Days").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]