Balutxistan eskualdea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pakistango talde etniko nagusiak; arrosaz, Balutxistan.

Balutxistan[1] Pakistan eta Iranen artean hedatzen den eskualdea da, Omango itsasoaren ertzean, eta balutxi edo paxtun herri nomadak bizi direna. 1.000 metrotik gora dagoen zabaldi guztiz idorra da, eta basamortu gisako klima du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziarrek Gedrosia deitu zuten lurralde hau pertsiar akemenestarren agintepean egon zen. VIII. mendean, arabiarrek hartu zuten, Persia eta Afganistanen esku egon ondoren. Ingelesak bertan egokitu ziren 1839-1840 urteetan eta 1877an haien protektoratu bihurtu zen. 1887an, inperio indo-britainiarrak bereganatu zuen Balutxistan. 1949tik aurrera Pakistan eta Iran artean zatiturik dago.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahasti, gari eta kotoigintza bideratzen duten oasi zenbait. Behi eta ardi aziendak. Ikatz eta burdina hobiak ditu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-05-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]