Gedrosia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gedrosia, Karmaniaren ekialdean eta Arakosia eta Drangianaren hegoaldean zegoen.

Gedrosia[1], Asia erdialdeko antzinako eskualde baten izena da. Bere mugak garai klasikoetan, Indo ibaia ekialdean eta Makrango basamortua mendebaldean ziren, hegoaldean, Indiako ozeanoak bustitzen zuelarik. Gaur egun, eskualde hau, Balutxistan deitzen da, eta, nagusiki, Pakistanen administraziopean dago.

Eskualde lehor eta menditsu bat da, Brontze Arotik populatua, lurraldean sakabanatuta dauden oasi urrietan finkatutako biztanleek. Baliabide urritasunak, bertako biztanleei, bizimodua itsasoan bilatzera behartzen zituen, honegatik, greziarrek, iktiofago edo arrain jale deitu zituztelarik, bere baliokide persiarra den Mahi Khoran, Makran toponimoan isladatua ikus daitekeen izen bat.

Herrialde hau, Persiar Inperioko lehen errege izan zen Ziro II.a Handiak konkistatu zuen. Ordutik, Gedrosia, Persiar Inperioaren zati izan zen, inperioko satrapiarik ekialderenetako bat zelarik, mendebaldean, Karmaniarekin muga eginez, iparraldean, Arakosia eta Drangianarekin, eta, mendebaldean, Asokak eginiko bateratzearen aurretik existitzen ziren indiar estatu sakabanatuekin. Bere hiriburua, Pura hiria zen, egungo Bampurrekin identifikatua dena.

Alexandro Handiak Persiar Inperioa konkistatu zuenean, Gedrosia, mazedoniarrak Indoren haranetik erretiratu ondoren, Alexandrok berak gidatutako lurreko tropak menderatu zuen, nork galera handiak jasan zituen eskualde gogor hau igarotzean, Karmaniara iritsi aurretik, Susara bidean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]