Arabiako itsasoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arabiako itsasoa.
Itsasoaren ikuspegia Keralan, Indiako hegoaldean

Arabiako itsasoa[1] edo Omango itsasoa (arabieraz بحر العرب; Bahr al-'Arab, latinez Mare Erythraeum) Indiako ozeanoko eskualde bat da, Arabia eta Indiaren artean kokatua. Bi adar nagusi ditu: Adengo Golkoa hego-mendebaldean, Itsaso Gorriarekin lotzen dena, eta Omango Golkoa, Persiar Golkoarekin.

Itsaso honek honako estatu hauekin du itsasertza: Arabiar Emirerri Batuak, India, Iran, Maldivak, Oman, Pakistan, Somalia eta Yemen. Zabalera handiena 2.400 km inguru da eta sakonera handiena 4.652 metro, Arabiatik hurbil. Indo ibaia da bertara isurtzen den ibai handiena.

Itsasbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza itsasbideak antzinatik zeharkatu dute Arabiako itsasoa, Ekialde Hurbileko herrialdeak Afrika ekialdea, India, Asia hego-ekialdea eta Txinarekin lotuz. Historian zehar, marinelek dhow izeneko ontzietan urak igarotzen zituzten montzoi haizeetaz baliatuz. Gaur egun merkataritza itsasbide nagusietakoa da, Europa eta India lotuz Suezko kanalean barna, Mediterraneoa eta Itsaso Gorria konektatzen baititu.

Itsasertzeko hiri nagusiak honakoak dira: Bombay, Surat, Goa, Mangalore eta Kochi (India), Karatxi eta Gwadar (Pakistan) eta Aden (Yemen).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arabiako itsasoa Aldatu lotura Wikidatan