Batak herria
Itxura
| Batak herria Halak Batak | |
|---|---|
Batak Karo etniako ezkonberriak janzkera tradizionalarekin | |
| Biztanleak guztira | |
| 8 milioi inguru (2010) | |
| Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
| Hizkuntza | |
| Batak hizkuntzak, malaysiera, indonesiera | |
| Erlijioa | |
| Kristautasuna, Islama, erlijio tradizionalak | |
| Zerikusia duten beste giza taldeak | |
| Malaysiar herria. |
Batak herria Hego-ekialdeko Asiako talde etnolinguistikoa da, jatorria Indonesiako Sumatra uhartearen iparraldean duena, Toba aintziraren inguruan. Zazpi multzo nagusitan banaturik daude: Angkola, Dairi, Karo, Pakpak, Silindung, Simalungun eta Toba. Beren hizkuntza, batak deitua halaber, malaysiar-polinesiar hizkuntzen familiakoa da. Kristautasuna da gehienen erlijioa[2].
Haien herrietan ageri den zurezko arkitektura guztiz berezia da: etxeak lurretik bereizten dituzten oholen gainean jasoak dira, teilatuak irtenak dituztela. Nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi dira: bufaloak eta zaldiak hazten dituzte, eta arroza eta patatak landatzen dituzte batez ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/08/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Kewarganegaraan, Suku Bangsa, Agama dan Bahasa Sehari-hari Penduduk Indonesia - Hasil Sensus Penduduk 2010. Badan Pusat Statistik ISBN 9789790644175. (kontsulta data: 2016-08-29).
- ↑ People Cluster: Batak-Nias of Sumatra. joshuaproject.net (kontsulta data: 2016-08-30).