Malaysiar herria
Malaysiar herria Orang Melayu اورڠ ملايو | |
---|---|
Malaysiar ezkonberriak | |
Biztanleak guztira | |
24 milioi inguru | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Malaysia: 14.749.378 (2010)[1] Indonesia: 5.365.399 (2010)[2] | |
Hizkuntza | |
Malaysiera | |
Erlijioa | |
Islam | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Malaysiar herria (malaysieraz: Orang Melayu, jawi: اورڠ ملايو) hego-ekialdeko Asiako talde etnolinguistikoa da, batez ere Malaysiako penintsulan, ekialdeko Sumatran eta Borneoko itsasalden bizi dena. Larru horixkakoak edo beltzaranak dira, txikiak, hazpegiz mongoliarren eitekoak, eta ile beltz leuna dute. Austronesiar (malaysiar-polinesiar) familiako hizkuntzak erabiltzen dituzte.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Malaysiar herriak, seguruenik, Borneoko kostaldean du bere jatorria. Duela 1.500 urte hedatzen hasi ziren eta gaur egun Malakan (% 53) eta Indonesian (Sumatra, Java, Madura, Bali, Sumbawa, Flores) bizi dira batez ere; halaber, Malaysia eta Filipinetako uharte guztietara iritsi ziren, bertako biztanleria barnealdera bazterreratuz. Malaiarrak finkatu diren tokietako herrien kulturak eragin handia izan du berean (Siam, Java eta Sumatrakoak gehienbat). Indiaren eragina ere handia izan da, eta hinduismoa asko zabaldu zen malaysiarren artean, harik eta XV. mendean musulman egin ziren arte. Malaysiar gehienak nekazariak dira eta herrixketan bizi dira, habe gainean eraikitako etxeetan.Malaysiako penintsulan nekazaritzako gai garrantzitsuena arroza da; bestalde hango kautxu ekoizpena munduko lehenetarikoa da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/08/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Population by sex, ethnic group and age, Malaysia,2010. epu.gov.my (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).
- ↑ Kewarganegaraan, Suku Bangsa, Agama dan Bahasa Sehari-hari Penduduk Indonesia - Hasil Sensus Penduduk 2010. Badan Pusat Statistik ISBN 978-979-064417-5..
- ↑ Thailand. joshuaproject.net (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).
- ↑ Singapore. joshuaproject.net (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).
- ↑ Brunei. joshuaproject.net (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).