Beñat Intxausti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Beñat Intxausti
Beñat Intxausti
Informazio pertsonala
Izena Beñat Intxausti Elorriaga
Ezizena Beni
Jaiotza data 1986ko martxoaren 20a (30 urte)
Jaiotza herria Muxika
Jaiotza herrialdea  Bizkaia
Altuera 1,76m
Pisua 59kg
Kirol informazioa
Egungo taldea Team Sky
Modalitatea Errepidea
Rola Gregarioa
Trebetasuna Eskalatzailea
Profesional taldea(k)
2007
2008-2009
2010
2011-2015
2016
Nicolás Mateos
Saunier Duval/Scott/Fuji
Euskaltel-Euskadi
Movistar
Team Sky

Beñat Intxausti Elorriaga (Muxika,1986ko martxoaren 20a) euskal txirrindulari profesionala da 2007. urtetik gaur egunerarte. Gaur egun, Zornotzan bizi da eta Team Sky taldean lehiatzen da 2016. urtetik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierak txirrindularitzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muxikan jaioa, txirrindularitza udan eta futbola gainontzeko urteko hilabeteetan uztartzen zituen gaztetan.

Intxaustik txirrindularitzarako zuen zaletasuna bere osaba Jon Elorriagan izan zuen jatorria. Jon Elorriaga Manolo Sainzen ONCE-n eta Alberto Contadorrekin bat egin zuen filialean lehiatu zen. Jon izan zen Intxaustiri bizikleta bat oparitu zion lehena, lehenago Lander Eubak Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak erabilitako Mendiz markakoa.

Mendeko mailetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alebinetatik juniorretara Zornotzako Txirrindularitza Elkartean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendeko mailetan, Zornotzako Txirrindularitza Elkarteko kidea izan zen. Bera bezalako gazteak, herriko atletismo pistari birak emanez betetzen zituzten entrenamenduak. Hamaika urterekin heldu zitzaion alebin bezala lehiatzeko momentua Gallartako lasterketan.

Futbola edo txirrindularitza praktikatu nahi bazuen momentua heldu zitzaion kadete mailan eta txirrindularitza hautatu zuen. Zornotzan lehiatzen zen talde kadete eta juniorreko babesleak Iberdrola eta Umpro-Bizkargi enpresak ziren.

Kadete mailako lehen urtean, 2001ean, podiuma hurbil izan zuen birritan laugarren postua lortuz bietan. 2002an, aldiz, Karrantzako lasterketan hirugarren postua lortuz, honetara igotzea lortu zuen.

2002-2003ko neguan, junior mailan, ziklokroseko hainbat lasterketetan ibili zen eta Idiazabalen irabazi eta gero, Euskadiko txapelketako bigarren postua eskuratu zuen. Errepediko 2003ko denboraldia helduta, bigarren izatea lortu zuen Bizkaiko Itzulian, laugarren Euskadiko erlojupeko txapelketan eta bostgarren Muxikako lasterketan.

2003-2004ko neguan, bigarren mailako junior bezala, bostgarren izan zen Euskadiko Txapelketan eta bederatzigarren Espainiakoan ziklokroseko denboraldian. Errepidean, 2004. urtea izan zen mendeko mailan lehiatutako hoberena, Portugalete, Sopelana, Zalla eta Galdakanon garaile bihurtuz eta podiumera zazpi aldiz igoz eta Bizkaiko Txapelketan egin zuen bigarren postua gehituz.

Beste aldetik, urtero Montecalvo portuko bihurgunetara joaten zen Udaberriko Klasika Zornotzako Txirrindulari Elkarteak antolatzen zuen lasterketa profesionala ikustera.

Txirrindularitza amateurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Artetxek zuzentzen zuen Seguros Bilbao taldearekin hasi zen amateurretan lehiatzen. Urteak igaro ahala Intxausti profesionala zela, Artetxe, David Etxebarria burura ekartzen zion klase itzela zuela eta txirrindulari kalkulatzailetzat definitzen zuen Beñat.

2005: Lehendakari Txapelketako garaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean, 19-20 urteko txirrindulari amateur nafar-euskaldun honena bereizten duen Lehendakari izeneko txapelketa irabazi zuen, eta Sub’23 mailan bigarren postuarekin egin zen. Elorrioko lasterketa eta Salamankako Birako etapa bat irabazi zituen, podiumera igo zen bederatzi aldietaz aparte (lau aldiz bigarren eta bost hirugarren izanez).

Hurrengo 2005-2006ko neguan ziklokrosean aritu zen aurreko urteetan bezala, Muxikako etxeko lasterketan egin zuen hirugarren postua denboraldiko honena izanda.

Lorturiko sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010

2009

  • 10.a San Luiseko Tourraren 5. etapan

2005

  • 1. Lehendakari Txapelketa

Emaitzak lasterketa nagusietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterketa 2007 2008 2009 2010 2011
Italiako Giroa - - - - -
Frantziako Tourra - - - - Err.
Espainiako Vuelta - - 60.a Err. -
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak Arc en ciel.svg - - - - -

-: Ez zuen parte hartu
Err.: Erretiratu zen

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beñat Intxausti Aldatu lotura Wikidatan