Edukira joan

Euskal Herriko Jardunaldi Feministak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Herriko Jardunaldi Feministak
AntolatzaileaEuskal Herriko mugimendu feminista
Jardunaldien urteak1977, 1984, 1994, 2008, 2019
LekuakLeioa Portugalete Durango
LeloakMugarik ez emakumeontzat. Feministok eraldaketarako borrokan. Salda badago.

Euskal Herriko Jardunaldi Feministak Euskal Herriko talde feminista ugarik bultzatutako jardunaldiak dira, feminismoarekin lotutako gai desberdinei buruz eztabaidatzea eta Euskal Herriko Mugimendu Feministaren orainaz gogoeta egin, etorkizunerako ildoak finkatu eta feministen arteko komunikazioa bultzatzea helburu dutenak. Euskal Herriko Koordinadora Feministak hartu izan du jardunaldi hauek antolatzeko ardura. Halaber, talde feminista desberdinek nahiz norbanakoek parte hartzen dute. Guztira 5 izan dira: 1977an lehen edizioa eta 2019an azkena.[1][2]

Francoren erregimen azken urteeetan hark inposaturiko ideologia ultrakatoliko eta eskuindarraren aurkako borrokak gero eta emakume biltdu zituen Euskal Herriko bazterretan ere bigarren mailako hiritar izateari uzteko asmoz. Hala adierazi zuen Mari Jose Urruzola, euskal ekintzaile feministak nola hasi zen eratzen mugimendu feminista:

«Klandestinitatean bazen ere, gauza garrantzitsuak gertatu ziren urte haietan. 1962an, Los derechos civiles de las mujeres (Emakumeen eskubide zibilak) idatzi zuen Lidia Falcon feminista espainiar ezagunak, eta nolabaiteko eztabaida ireki zuen gizartean. 1974an emakume talde txikiak sortu ziren sasian. Talde haien kezka nagusia bizitza pertsonalaren azterketa zen, baina patriarkatuaren teoriatik abiatuta. 1975a Emakumearen Nazioarteko Urtea izan zen, eta 1977an Espainiako Lehen Jardunaldi Feministak egin ziren Bartzelonan. Ingurumari horretan sortu ziren Euskal Herriko Topaketak. Gertakari horiek guztiak ahantzi egiten dira sarri, baina injustua da. Izan ere, eragin zuzena izan zuten gure herriko feminismoaren sorreran» [3]

Franco hil eta gero, euskal emakumeen mugimendua nabarmentzen hasi zen. Euskal Herrian 1976an ospatu zen Bilbon Martxoak 8a lehen aldiz. Transizio garaian murgilduta, talde txiki ugari sortuak ziren eta haien arteko sareak josten hasi ziren eta elkarrekin asanbladak antolatzen, egiten zituzten eskaera eta aldarrikapenak sendotzeko asmoz. Feminista independenteen taldeetako kideak horietan parte hartzen hasi ziren eta hori izan zen Euskal Herriko Mugimendu Feministaren hazia. Partidu politiko eta sindikatuetako kide zirenek, berriz, aldarrikapen feministak hauteskundeetarako programa politikoetan sartzea lortzen hasi ziren.[4][5]

I. Jardunaldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977ko abenduaren 8tik 11ra UPV/EHUn Leioako Campusean burutu ziren, 3.000 emakumeren parte hartzea izanik. Izenburua Euskadiko Emakumeen Lehen Topaketak izan zen. Landu ziren gaiak: sexualitatea, abortua eta antisorgailuak, bortxaketak, medikuntza, militantzia ereduak eta hezkidetza.[6][7][8]

Bertan parte hartu zuten taldeak:[9]

Euskal Herrikoak: Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Lanbroa, Sendagintzako Emakumeak, Euskal Emakumeak Borrokan, Grupo Unitario de Trabajadoras de G.E.E., Trabajadoras Feministas de Babcok Wilcox, Gipuzkoako Feministen Talde Autonomoa, Coordinadora de Mujeres de barrios y pueblos de Vizcaya, Grupo de Mujeres Cristianas de Vizcaya, Emakume Askatasunaren Mugimendu Gipuzkoarra, Nafarroako Emakumearen Askatasun Mugimendua, Arabako Emakumeen Asanblada, Euskal Emazteak Bere Askatasunaren Alde, Herriko Emazteak-Donibane Lohizuneko Emazteen Taldea, Emazteek Iraultzen, Groupe de Libération des Femmes de Bayonne.

Euskal Herritik kanpokoak: Asociación Galega de la Mujer, Asociación Feminista de Asturias, Colectivo Feminista Grupo Autónomo, Coordinadora Feminista de Barcelona, Grupo Feminista de Alicante, Frente de Liberación de la Mujer, Colectivo Feminista Radical, Grupo de Planning Familiar, Coordinadora de Vocalías de Mujeres de Asociaciones de Familias de Madrid, Alemania eta Suitzako berriemaileak, Libération Parisko aldizkari feminista, Parisko Psychoanalyse et politique, Grupo de Mujeres Iraníes.

Ipar Euskal Herriko Emakumeek jardunaldi hauetan kantatu zuten lehendabizikoz Zutik emakumea euskaraz, gerora bazter guztietara zabaldu den ereserki feminista. Itzulpena egiteko Frantziako Estatuko Mugimendu Feministak erabiltzen zuen "Chant des marais" abestia hartu zuten abiapuntu. Hau, berriz, 1933an sorturiko judu-erresistentziaren ikur antifaxistan oinarritua zen.[10][11]

II. Jardunaldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984ko martxoaren 16tik 19ra, Leioan ere bai. Ordurako aurrekoan baino helduagoa eta zabalagoa zen mugimendu feminista eta bere barnean agertzen hasiak ziren planteamenduak eta proposamenak ere bai. Eztabaida emakumeen zapalkuntzaren zergatietaik, horri aurre egiteko estrategietara hedatu zen.[12] Hausnarketa teorikoetan sakontzen eta eremu publikoetako diskriminazioak aztertzen aritu ziren. Eztabaidaturiko gaiak: Mugimendu Feministaren ibilbidea eta estrategiak gerora, lana, zientzia, indarkeria, osasuna, amatasuna, sexualitatea, pornografia eta maitasuna.[6]

Parte hartu zuten taldeak: Mujeres Trabajadoras de GEE Vizcaya, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Errekaldeko Emakume Taldea, Arabako Emakumeen Asanblada, Donostiako Emakume Asanblada, Aizan!, Comisión de Mujeres del Stee.AMV, Txantreako Emakume Taldea, Grupo Mujer y Ciencia, Nafarroako Koordinadora Feminista, Nafarroako Koordinadora Feministako emakume banandu eta ama ezkongabeak, Donostiako Emakume Independenteak, Donostiako Emakume Asanblada eta Oreretako Emakume Gazteak, Txantreako Auzo Elkarteko Emakumeen Batzordea.[13]

III. Jardunaldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994ko abenduaren 8tik 10era, Leioan berriro ere, Mugarik ez emakumeontzat lelopean. Bertan agerian gelditu zen emakume feministen arteko ezberdintasunak eta borrokarako ildo berrien bilaketaren beharra, aktibismoan zein diskurtsoetan.[14]

Lanbroa elkartearen ustez une hartan Euskal Herriko esparru feministan lau talde zeuden: organizazio feministak; emakume talde autonomoak; bere buruak feministatzat ez zituzten giza elkarteetako emakume taldeak eta azkenik, emakumeei dagozkien gaiak jorratzen zituzten erakundeak.[15]

Eztabaidutako gaiak: Mugimendu Feministaren egoera, boterea eta feminismoa, indarkeria eta bakea feminismotik, Martxoak8 ospakizuna, hezkidetza, hizkuntza ez sexista hedabideetan erabiltzeko dekalogoa, ekologia eta aurrerapena, emakumeak eta kartzela, HIESA, balioak feminismoaren ikuspegitik, harreman afektibo-sexualak, lan-merkatua eta ekintza positiboak, emakumeak eta tortura, etxeko langileak. Parte hartu zuten taldeak: Maria de Maeztu Forum Feminista, Ermuko Emakumeen Asanblada, Arrasateko Emakume Asanblada, Tuterako Emakume Asanblada, Altsasuko Emakume Feministak, Ondarruko Mariziztrin emakume taldea, Lastairak, Matarraskak, Alde Zaharreko Emakume Taldea, Bizkaiko Emakume Gazteon Koordinakundea, Bizkaiko Etxe-Langileen Taldea, Lanbroa, Nafarroako Koordinadora Feminista, Egizan, Emakume Internazionalistak, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Donostiako Feminista Independente Taldea, Plazandreok, IU-EE, HB eta Zutik-eko Emakume Arloak, ESK-CUIS, LAB eta CCOO sindikatuetako emakumeak, Elkarr-Entzuketako Emakumeak. [16]

IV. Jardunaldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
IV. Jardunaldi Feministak

2008ko apirilaren 12 eta 13an burutu ziren Portugaleteko Nautika Eskolan (Bizkaia) eta 1.300 bat emakumek hartu zuten parte.[17] Leloa Feministok eraldaketarako borrokan izan zen.

Eztabaida hiru ataletan banatu zen: "Emakumeok herrian eta munduan", "Emakumeok indarkeria sexistari aurre eginez" eta "Emakumeok, gure identitateak eta gure gorputz intsumituak". Ildo horietatik abiatuz, eztabaidak eta tailerrak egin ziren, eta hainbat ponentziaren gainean eztabaidatu zen.[18] Bertan hitz egin zen lehen aldiz transfeminismoaz. [19] Larunbat arratsaldean, halaber, manifestazioa egin zuten Bilboko kaleetan.[20]

Jardunaldietan, era berean, talde feminista ugarik hartu zuten parte, besteak beste: Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Medeak, Arabako Emakumeen Asanblada, Amalatz, Emakume Internazionalistak, Plazandreok, 7menos20, Lanbroa, Herne eta Altsasuko Feministak[21].[22]

Jardunaldi hauekin batera, apirilaren 11n Emakume Gazteen Topaketa burutu zen Bilboko Kukutza gaztetxean, emakume gazteen problematika propioak aztertzeko eta mugimendu feministan gazte ikuspegia txertatu asmoz[23]. Topaketa hauetan 200 emakume gaztek hartu zuten parte.

V. Jardunaldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
V. Jardunaldi Feministak
M8 2019 Bizitzak erdigunean

2019ko azaroaren 1etik 3ra Durangon 3000 emakumetik gora bildu ziren.[24][25] [26]

Aurreko urteetan Martxoaren 8an egindako grebarako deialdiek izandako mobilizazio eta erantzunaren ondorioz, Euskal Herriko Mugimendu Feministak pauso bat haratago joateko asmoz, jardunaldiak antolatzea erabaki zuen, lantzeko gaiak bost ardatzetan sailkatuta: mugimendu feministaren barne egitura, bizitzak erdiguneratzeko neurriak, indakeriarik gabeko bizitzen eraikuntza, sexualitatea eta gorputzaren merkantilizazioa.

Maiatzaren 11an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egin zen agerraldi ofiziala; Garazi Goienetxea Díez eta Cony Carranza Castro bozeramaileek jardunaldiez gain, webgunea, leloa eta logoa ere aurkeztu ziituzten. Leloa Salda badago da hain zuzen ere. Leloaren zergatia: aspalditik eltze ezberdinetan eta esku ezberdinek su motelean sukaldaturiko lehengaia. [27][28][29]

"Su motelean luze irakin dugun iraultza gara, salda gara. Hamaika osagai eta mila zaporekoa. Ez dago errezeta bakarra. Orotarikoak gara, anitzak, zahar bezain berriak, handik eta hemendik datozenak, doazenak; eta badakigu nahasita sendotu egiten garela. Ezagunak eta ezezagunak, guztiak ondo etorriak, kikaraz kikara lapikoak gainezka egin arte. Bertan daude belaunaldiz belaunaldi partekatutako beroa, iraultza, borroka. Garai bakoitzak bere beharrak, bere lehentasunak, bere gatza eta bere piperra. Izan ere, sukalde-lanean aspaldi ari gara tokatu zaigun honetarako ere. Mugimendua gara, antolatuta gaude, saldan bagaude. Badakigu zer den amorruz irakitea, eta baita salda beroz elkar-osatzea ere. Badakigu albokoa gozatzen baina baita erasotzailea erretzen ere. Matxismoa, faxismoa, arrazakeria, kapitalismoa, lesbofobia, transfobia… hil eta gero, salda bero!" [30]

Euskal Herriko 5. Jardunaldi Feministak
Euskal Herriko V Jardunaldi Feministen egitaraua (2019)
Zutik, emakumeak!-La Kora

Ongietorria egin zuten hizkuntza ezberdinetan eta talde antolatzaileko Amaia Zufiak esan bezala:

«Lehen helburua da hamar urte pasatuta denok elkartzea eta erakustea mugimendu oso-oso bizia garela eta indartsu gaudela; hasi ginenean baino askoz ere gehiago gara» [31]

Hasierako mahai inguru zentralean, -Bizitzak erdiguneratzeko agenda partekatua eta burujabetzak-, bizitzak erdigunean jartzea izan zen gaia eta Etxaldeko Emakumeak, Itaia, EH Bilgune Feminista, Oneka eta Trabajadoras no domesticadas kolektiboek egin zituzten ekarpenak. Bertan subiranotasun feministarako eman beharreko pausuak finkatu zituzten eta bizitzak erdigunera ekartzeko helburuak hasunartu. Hauek izna ziren ekarpenen izenburuak:

  • «Agroekofeminismoa: elikadura burujabetza eta feminismoak eskutik» Etxaldeko Emakumeak
  • «Mujeres y pensiones, una gran injusticia historica» Oneka
  • “Bizitza erdigunean jartzea burujobetza kontua da” EH Bilgune Feminista
  • «Genero problematikaren hausnarketa eta aurrera begirako erronkak» Itaia
  • «Politizar los cuidados. Mojarnos, des-entramparlos y emanciparlos para tejer común» Trabajadoras no domesticadas

Arratsaldean burutu zen bigarren mahai inguru zentralean dekolonialitatea izan zen hizpide eta Red de mujeres racializadas de EH, Ahizpatasuna, Raizes, AMAR, Mujeres del Mundo eta Garaipen kolektiboek hartu zuten parte. Hauek egin zitutzten ekarpenen izenburuak:

  • “Sin privilegios no hay opresiones, ni blanqueamientos, ni apropiaciones» Red de mujeres racializadas de EH
  • «Visibilizando los feminismos árabes y musulmanes” Ahizpatasuna
  • “Decolonizar el feminismo» Raízes
  • «Los alianzas entre migradas, racializadas y autóctonas para un Movimiento Feminista de EH antirracista» AMAR
  • «Mariposas descolonolizándose, dispuestas a la transformación” Mujeres del Mundo
  • “Descolonización y despatriarcalización desde las feministas bastardas” Garaipen

Hau izan zen polemikoena, bertan emakume arrazializatuek zurien pribilegioak interpelatu baitzituzten eta haien diskurtsotik kanpo geratu daitezen eskatu baitzuten. [31][32][33][34][35][36][37][38][39]

Bigarren egunean, Gorputzak eta sexualitateak mahai inguru zentralak Medeak, Ozen, Elkartean, BALA eta Sare Lesbianistako kideen ekarpenak bildu zituen. Landutako gaien artean gorputzak, sexualitateak, eskubide sexualak, sexualitate anitzak, sexofobia eta sexualitatearen inposaketa.[40]

Hauek egindako ekarpenen izenburuak:

  • “Gorputzaren zilegitasuna mintzaide politiko gisa” Medeak
  • “Bollera subjektua. Erronkak, aliantzak eta estrategiak» BALA
  • «El horno está para bollos’ Sare Lesbianista
  • «¿Qué ves cuando me miras?» Elkartean
  • «Transmisoginia en espacios feministas» OZEN

Arratsaldean Indarkeriarik gabeko bizitzak eraikitzen mahai inguruan Medeak, Bilgune Feminista, Emakume Internazionalistak, Farrukas eta Justizia Feminista Mintegia kolektiboek hartu zuten parte. Agertu ziren gaiak sistema patriarkal kapitalistak eragindako zigor eta biolentziak, justizia patriarkaletik feministarako bideak, lesbofobia, indarkeria intrageneroa, transfobia eta despatologizazioa .[41] [42] [43][37]

Hauek kolektibo ezberdinen ekarpenak:

  • «Repensar la Violencia sexista» Medeak
  • «Osatze feminista” Eh Bilgune Feminista
  • «El movimiento feminista contra las violencias machistas, frente al feminismo institucional» Emakume Internazionalistak
  • «5 urte enkaputxatuak» Farrukas
  • «Justizia Feminista Eztabaidagai» Justizia feminista mintegia

Azkeneko egunean, mugimendu feministaren erraiei begiratzea (AMUGE, BEA, EginDezagunTopa, PAF!Baiona, Bilgune Feminista, Feministalde, EHko Emakumeeen Mundu Martxa, Lanbroa).[44][45]

  • «Feminismo gitano-Feminismo ijitoa” AMUGE
  • «Ipar Euskal Herriko mugimendu feministaren genealogia bat» PAFI Baiona
  • «Borrokak elkar gurutzatu, denok aske izan arte/ Articulación de luchas hasta que todas seamos libres” EHko Emakumeen Mundu Martxa
  • «Futurologías: derivas del movimiento feminista” BEA
  • «Eraldaketarako boterea eraiki dezagun!” EH Bilgune Feminista
  • «La pertinencia de seguir defendiendo el sujeto-mujer: De identidad de género o generando identidad» Lanbroa
  • «Mugimendu feminista motor, neska* gazteok erregai” Euskal Herriko neska* gazteon sarea-EginDezagunTopa
  • «Militantzia feminista gaur: amorrua antolatzen» Feministalde

Eta tartean tailerrak, eztabaidak eta bestelako ekimenak.[46][47][48][49]

Arratsaldean Durangon barna kaleak okupatu zituzten “Aurrean gaituzue, antolakuntza feminista” pankartaren atzean manifestazioan ibiliz. Landako Guneko azken ekitaldian emakume katalanak, kurduak, zapi berdeko argentinarrak egon ziren presente baita Euskal Herrian erahildako 3 emakumeak gogoan ere.[50][51]

Landako Gunea (Duranto). Euskal Herriko 5. Jardunaldi Feministak


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Esteban, Mari Luz. (2015). [https://www.worldcat.org/oclc/931019319 "Capítulo 3 El feminismo vasco y los circuitos del conocimiento: el movimiento, la universidad y la casa de las mujeres " Otras formas de (re)conocer : reflexiones, herramientas y aplicaciones desde la investigación feminista. ] Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea, 67 or. ISBN 9788416257027. PMC 931019319. (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
  2. Lekunberri, Amaia. (2019-11-04). «Salda badago, baldin eta zapore berriei irekita bagaude» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  3. Eskisabel, Idurre. (2002). «Emakumeak emakumea topatu zuen» (pdf) Euskaldunon Egunkaria.
  4. BPOZOCAS. (2014-11-26). «Aurrekariak» www.emakunde.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  5. «Estudios feministas y de género en Euskal Herria - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  6. a b Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak azaroan izango dira Durangon – andra.eus. (Noiz kontsultatua: 2019-05-11).
  7. Bengoetxea Gartzia, Ilargi. (2017-05-02). Bigarren Olatuko Feminismoa. Berezitasunak eta Euskal Herrian izan zuen eragina; 1977ko Euskadiko Emakumeen Lehenengo Topaketak.  doi:http://hdl.handle.net/10810/21214. (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
  8. (Gaztelaniaz) «Mujeres de Euskadi: a tope hasta la ikurriña -» pikara magazine 2019-10-30 (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  9. Epelde Pagola, Edurne, 1981-. (). Gure genealogia feministak : Euskal Herriko mugimendu feministaren kronika bat. Emagin Dokumentazio eta Ikerkuntza Zentro Feminista, 102 or. ISBN 9788460667032. PMC 922082959. (Noiz kontsultatua: 2019-05-11).
  10. (Gaztelaniaz) SLU, Herritar Berri. (2015-03-10). «Viaje a la intrahistoria de «Zutik, emakumeak!»» 7K revista dominical (Noiz kontsultatua: 2019-05-11).
  11. Epelde Pagola, Edurne, 1981-. (). Gure genealogia feministak : Euskal Herriko mugimendu feministaren kronika bat. Emagin Dokumentazio eta Ikerkuntza Zentro Feminista, 109 or. ISBN 9788460667032. PMC 922082959. (Noiz kontsultatua: 2019-05-11).
  12. «Hiru jardunaldi 20 urtetan» (pdf) Euskaldunon Egunkaria 1994.
  13. Epelde Pagola, Edurne, 1981-. (). Gure genealogia feministak : Euskal Herriko mugimendu feministaren kronika bat. Emagin Dokumentazio eta Ikerkuntza Zentro Feminista, 161 or. ISBN 9788460667032. PMC 922082959. (Noiz kontsultatua: 2019-05-11).
  14. Esteban, Mari Luz. «Susa literatura - Feminismoa eta politikaren eraldaketak» www.susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-11).
  15. Agirre, Gorane. (1994). «Orainaz gogoeta egin, gerorako euskarriak finkatzeko» (pdf) Euskalduno Egunkaria.
  16. Epelde Pagola, Edurne, 1981-. (). Gure genealogia feministak : Euskal Herriko mugimendu feministaren kronika bat. Emagin Dokumentazio eta Ikerkuntza Zentro Feminista, 237-238 or. ISBN 9788460667032. PMC 922082959. (Noiz kontsultatua: 2019-05-11).
  17. Berria.eus. «IV. Jardunaldi Feministak egiten ari dira Portugaleten, emakumeen aurkako "ofentsibari" erantzuteko» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-11).
  18. Coordinadora de Organizaciones Feministas de Euskal Herria.. (2008). «EUSKAL HERRIKO IV JARDUNALDI FEMINISTAK. IV JORNADAS FEMINISTAS DE EUSKAL HERRIA /» biblioteca.hegoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  19. Alvarez Uria, Amaia. (2013). Euskal trans literarioak. Genero-ariketak : feminismoaren subjektuak liburuan.. (1. argit. argitaraldia) Edo, 139 or. ISBN 9788494048951. PMC 920296516. (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
  20. «IV. Jardunaldi Feministak asteburu honetan» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-05-12).
  21. Generaciones de mujeres por la transformación[Betiko hautsitako esteka] Gara, 2008ko apirilaren 13a
  22. «‘Feministok Eraldaketarako Burrukan!’ lemapean, Euskal Herriko lV. Jardunaldi Feministak» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2019-05-11).
  23. Emakume gazteek sarea osatu dute feminismoari ekarpena egiteko[Betiko hautsitako esteka] Gara, 2008ko apirilaren 13a
  24. (Gaztelaniaz) «Durango, el epicentro del feminismo vasco. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).[Betiko hautsitako esteka]
  25. «Jardunaldi Feministak Durangon» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  26. (Gaztelaniaz) «Durango luce diversa en el arranque de las V. Jornadas Feministas» naiz: 2019-11-01 (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  27. Berria.eus. «Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak egingo dituzte azaroan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-11).
  28. (Gaztelaniaz) «Durango acogerá las V Jornadas Feministas de Euskal Herria en el puente del 1 de noviembre» durangon.com 2019-05-11 (Noiz kontsultatua: 2019-05-11).
  29. Naiz, .eus. (). ««Salda badago» leloa izanen dute azaroan Durangon eginen dituzten jardunaldi feministek» naiz: (Noiz kontsultatua: 2019-05-11).
  30. «Euskara eta aniztasuna ardatz, Durangon egingo dira V. Jardunaldi Feministak udazkenean» El Diario Vasco 2019-05-11 (Noiz kontsultatua: 2019-05-11).
  31. a b Lorenzo, Uxue Gutierrez. «Feminismoaren erraietan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  32. «Elkarren beharra dugula onartu eta kolektiboki eragin» naiz: 2019-11-01 (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  33. (Gaztelaniaz) «“Queremos cambiarlo todo”» pikara magazine 2019-11-06 (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  34. 🔴 LIVE | SALDA BADAGO | Azaroak 1. (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  35. Femismoaren erraietan: bideokronika. BerriaTB (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  36. «Saltsa badago 'Salda Badago' jardunaldi feministan» Euskal Irrati Telebista 2019-11-02 (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  37. a b «Sexualitatea eta indarkeriarik gabeko bizitzak, Jardunaldi Feministen 2. egunean» Euskal Irrati Telebista 2019-11-02 (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  38. (Gaztelaniaz) «Las feministas racializadas alzan la voz» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  39. «V. jornadas feministas de euskal herria Archives» Halabedi (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  40. ««Gizarteak emakumetzat duen kategorian ez gara bollerak sartzen»» naiz: 2019-11-02 (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  41. Uranga, Uxue Gutierrez Lorenzo-Oihana Elduaien. «Indarkeria matxista aztertzen, konponbide bila» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  42. (Gaztelaniaz) «Discursos que incomodan, pues «en la comodidad no hay revolución»» naiz: 2019-11-02 (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  43. «🔴 LIVE | SALDA BADAGO | Azaroak 2 - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  44. 🔴 LIVE | SALDA BADAGO | Azaroak 3. (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  45. (Gaztelaniaz) «V. Jornadas Feministas» naiz: 2019-11-04 (Noiz kontsultatua: 2019-12-06).
  46. «3.000 emakume ari dira parte hartzen Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan» Euskal Irrati Telebista 2019-11-01 (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
  47. Berria. «Zaku bete gogoetarekin, amaitu dira Jardunaldi Feministak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-04).
  48. «Euskal Herriko Jardunaldi Feministak-Egitaraua» Bizkaiko Hitza 2019-11-01 (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  49. (Gaztelaniaz) Etxea, Ecuador. (2019-11-01). «El Movimiento Feminista de Euskal Herria reúne a miles en Durango en sus V Jornadas ☕ #SaldaBadago» Ecuador Etxea (Noiz kontsultatua: 2019-12-06).
  50. klitto!. «Ilusioz gainezka eta egiteko etxeko lan ugarirekin amaitu dira V. Euskal Herriko Jardunaldi Feministak» Klitto! (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
  51. (Gaztelaniaz) «V. Jornadas Feministas» naiz: 2019-11-04 (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]