Edukira joan

Bebelplatz

Koordenatuak: 52°30′59″N 13°23′38″E / 52.5164°N 13.3939°E / 52.5164; 13.3939
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bebelplatz
Bebelplatz
Forum Fridericianum
Bebelplatz enparantzaren ikuspegi panoramikoa.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Seat of government Berlin
Borough of BerlinBerlin-Mitte
Koordenatuak52°30′59″N 13°23′38″E / 52.5164°N 13.3939°E / 52.5164; 13.3939
Map
Historia eta erabilera
Suntsiketa
Greening1845 - 1946
Eraikuntza 1780
Reconstruction 1928
Suntsiketa 1928
Naziek eragindako liburu erreketa 1933ko maiatzaren 10a
KomisarioaFrederiko II.a Handia
Izenaren jatorriaAugust Bebel
Frantzisko Josef I.a Austriakoa
Arkitektura
ArkitektoaPeter Joseph Lenné (en) Itzuli
Eduard Fürstenau (en) Itzuli
Georg Wenzeslaus von Knobelsdorff (en) Itzuli
EstiloaRokokoa
Ondarea

Bebelplatz (antzina Opernplatz deitua) Alemaniako Berlin hiriko erdigunean dagoen plaza bat da. Berlin-Mitte barrutian dago, Unter den Linden etorbidean. Plazak izena XIX. mendeko Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako August Bebel politikariaren omenez darama.

Plazaren ekialdean Staatsoper Unter den Linden antzokia du, mendebaldean Berlingo Humboldt Unibertsitatea eta hego-ekialdean San Hedwig katedrala, Prusian Erreforma Protestantearen ondoren eraiki zen lehenbiziko katedrala.

1741 eta 1743 bitartean Frederiko II.a Handiaren erregealdian eraiki eta Platz am Opernhaus izena jaso zuen. 1900an Kaiser-Franz-Josef-Platz gisa berrizendatu zen, Frantzisko Josef I.a Austriakoa enperadorearen omenez bere 87. urteubetetzean.

Plazak ospea zeozerri zor baldin badio, 1933ko maiatzaren 10ko iluntzean naziek bertan liburuak su batean kiskali zituztelako da. Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Berlingo guduan oso kaltetua izan zen. 1947ko abuztuaren 31an gaur egungo izena jaso zuen, eta 1950eko hamarkadan berreraikia izan zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]