Beizamako hilketa
Beizamako hilketa | |
---|---|
Mota | erailketa |
Data | 1926ko azaroa |
Kokaleku | Beizama |
Herrialdea | Espainia |
Pertsona hilak | 2 |
Beizamako hilketa edota Beizamako krimena, 1926. urteko udazkenean Gipuzkoa erdigunean dagoen Beizama udalerrian jazotako hilketa izan zen. Bere garaian Gipuzkoa osoan ohiartzun handia izan zuen, nagusiki Urola Kosta, Tolosaldea eta Goierrin, hilketa eta ikerketak jazo ziren eskualdeak.
Gaur egun, hilketa jazo zen Korosagasti edota Gorosagasti baserriaren hondakinak bakarrik daude, Santa Ageda mendatea eta Maramendi muinotik hurbil. Kokaleku hau Urola Kosta, Goierri eta Tolosalde eskualdeen arteko mugan dago.
Gertakaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1916ko azaroaren 14an, igandez, Beizamako Korosagasti baserriko ama eta bere alaba hilik aurkitu zituzten. Gorpuak aurkitu zituena astean zehar Tolosan bizi eta lan egiten zuen baserriko beste alaba izan zen, beti bezala aste bukaeran etxera itzultzean.
Gertakariaren berri jakin bezain laster Bidaniko mikeleteak kasu honen diligentzi guztiak jasotzera bertara inguratu ziren, kasu honen diligentzi guztiak jasotzera. Bildu ondoren, Azpeitiko epaitegia beraien arduradun arduradun egin zen. Epaitegiko argiketak diotenez honela gertatu omen zen hilketa:
« | "Gau ilunean atea jo zuen hiltzaileak eta alaba jaitsi zen irekitzera. Ireki bezain laster arma zorrotz batekin larri zaurituta utzi zuen eta eskailera ondoan erori zen. Ama, hau ikustean, argi farola bat hartu eta laguntza eske irten zuen auzora. Baina han zegoen zelatan hiltzailea eta bidean zihoala gauza bera egin zuen amarekin ere."[1] | » |
Gertaera honek Beizama osoa urduri jarri zuen. Zurrumurru ugari zebilen herrian. Bakoitzak bere irizpideak zituen hilketari eta hiltzaileari buruz eta asko ziren mesfidantzarekin elkarri begiratzen hasi zirenak.
Atxiloketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atxiloketak berehala hasi ziren. Bi ahizpek izan zituzten haserreak zerikusirik izan ote zuten jakiteko, bien senargaiak atxilotu zituzten, auzoko bizilagunekin jarraitu zuten, bailaran lanean ari zen ikazkina era bai, egun batzuk lehenago pasa ziren ijito taldea eta abar eta abar.
Atxiloketak denbora luzean izan ziren, batzuk atera eta besteak sartu. Badira esaten dutenak bere ahizpa atxilotuta egon zen garaian erotu egin zela. Azkenik, erailketa hauen errudun bezala epaituak Itsasondoko udalerriaren lursailetan dagoen auzoko baserri bateko aita eta bere semea izan ziren, nahiz eta froga handirik ez izan esku artean.
Oihartzuna hedabide, literatura eta bertsoetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gertaera honi buruz asko idatzi zen bere garaian. Donostiako La Voz de Guipúzcoa egunkariak egunero idazten zuen gertaera honen gainean, epaiketa paraleloak eginez.
Urte batzuk geroago Pio Barojak eleberri bat idatzi zuen gertaera hau argudio hartuta, Patxi Erauskin bertsolariak berriz bertso sorta bat. Horregatik ere egin zen Beizamako hilketa hain ezaguna.
Ustezko hiltzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamalau urte igaro ondoren gertaera argitu zen. Itziar bailarako ganadu tratante batek hil zorian zegoela apaizari aitortu zion bera zela hiltzailea. Honek epailea ekarri zuen, legearen aurrean aitortza baliagarri izateko. Epailearen aurrean ere gauza bera aitortu zuen.
Auzoko aita presondegian hilda zegoen ordurako eta semea aske gelditu zen.
Itziarko tratantea epaiketarik gabe joan zen mundu hontatik.
Bertsoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Patxi Erauskin bertsolariak Beizamako hilketari buruzko hamabi bertso hauek idatzi zituen:
Auxen da era etorri Millaz ondoren bederatzi eun da Etxe orretan bizi ziraden Jazinta odriozola beste alaba |
Jazinta bera parte ote zan Agintariak saiatu ziran Andik urrena Itsasondoko Eriotz aiek bateonbatek |
Aita semeak, ama-alabak, Ondo dakigu iltzaile oien Maiatz illaren ogei ta batean Orra azaldu kulparik gabe |