Belén Frau Uriarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belén Frau Uriarte
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1974 (49/50 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomunikazio zuzendaria
Enplegatzailea(k)IKEA

Belén Frau Uriarte (Bilbo, 1974) ekonomialaria da, Espainiako CEO eta Komunikazioko zuzendari globala.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost nebai-arrebetatik txikiena da. Ingeleseko eskola partikularrak ematea etengabea izan zen bere bizitzan; gainera, urte bat ikasi zuen Estatu Batuetan. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal telebistako produkzio-etxe batean egin zituen praktikak. Aholkularitza batean ere aritu zen, errekadista lanean. 1997 eta 2004 bitartean, Deloitte aholkularitzan ikuskaritza-kudeatzaile lan egin zuen.[1]

2004an, Ikeako lan-taldean sartu zen, Barakaldoko (Bizkaia) saileko arduradun.[2] 2006an zuzendariordea izan zen, eta Madrilera joan zen, 2011 eta 2015 bitartean Espainian Ikeako zuzendari nagusia izateko.[3][4] Espainiako zuzendaritza exekutiboa (CEO) penintsulan hartu duen lehen emakumea izan da.[4] Enpresaren Iberiar Penintsulako dibisioan nazioarteko estrategia egokitu eta garatzeko ardura izan du.[5] 2015. urtean, Milanera joan zen, Italiarako zuzendari exekutiboa izateko[6] eta zuzeneko erantzukizuna izateko zazpi herrialdetan: Belgika, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Suedia eta Suitza. Espainiako, Finlandiako eta Europako hego-ekialdeko merkatuen kontseiluko buru izateaz gain.[7] 2019an, Ikea operazioen munduko zuzendariorde izendatu zuten, eta egoitza Suediara eraman zuten, hainbat alorren arteko zeharkako prozesuak gainbegiratzeko eta zuzendaritza-batzorde estrategikoetako kide izateko, hala nola, arlo digitalean eta pertsonen arloan.[8][9] 2021ean Komunikazioko zuzendari global izendatu zuten. Konpainiaren munduko zuzendaritza-batzordeko kide ere izan zen.[10]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urteko zuzendari onenaren saria. Espainiako Federazioaren XXI. edizioan, Emakumezko Zuzendariak.[11]
  • Berrikuntza eta Diseinuko Sari Nazionalen epaimahaiko kide izan zen.[12]
  • "Top 100 emakumezko lider zuzendari" delakoan sartua.[13]
  • Emakume Zuzendaria, “Madrid woman´s Week” Nazioarteko Sariaren IV. edizioan.[3]
  • Adeco inkesta. Valentziako Erkidegoko langileen profesional gogokoenen artean dago.[14]
  • Marcok argitaratzen duen rankingean, enpresan ospe onena duten Espainiako 10 emakumeetako bat da.[15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. La profesora de inglés que "se hizo" la sueca. Consultado el 2020-03-12.. .
  2. Cotizalia | Belén Frau Uriarte, nueva directora de IKEA Barakaldo. Consultado el 2020-03-13.. .
  3. a b Belén Frau: “Lo importante es sacarle el máximo partido al talento femenino”. Consultado el 2020-03-13.. .
  4. a b «Me nombraron directora de Ikea embarazada de ocho meses». Consultado el 2020-03-13.. .
  5. «Ikea coloca a una mujer al frente de su división para España - elEconomista.es» www.eleconomista.es.
  6. Directivos españoles por el mundo en Ikea: de Holanda a Japón, con escala en Italia. Consultado el 2020-03-13.. .
  7. Talento “made in IKEA”. Consultado el 2020-03-13.. .
  8. IKEA designa a dos mujeres españolas en cargos directivos del Grupo. Consultado el 2020-03-13.. .
  9. «Ikea nombra a Belén Frau subdirectora de operaciones del grupo y a Asunta Enrile, directora general de Italia» COPE 12 de diciembre de 2018.
  10. «Belén Frau nueva directora de Comunicación mundial de IKEA» www.infoperiodistas.info.
  11. La directora general de IKEA Ibérica, Belén Frau, premiada mejor directiva del año. Consultado el 2020-03-13.. .
  12. Premios nacionales de innovación y de diseño 2011-2017. Consultado el 2020-06-04.. .
  13. Las Top 100 impulsa el talento femenino en la gestión de la crisis. Consultado el 2020-03-13.. .
  14. Belén Frau (Ikea) y Juan Royg, los mejores jefes. Consultado el 2020-06-04.. .
  15. COPE.ES. (16 de mayo de 2018). «Las 10 mujeres españolas con mejor reputación en las empresas españolas» COPE.

 

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]