Benedikto Anianekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Benedikto Anianekoa
Benedikt von Aniane.jpg
Abade

Bizitza
Jaiotza Hérault750
Heriotza Akisgran821eko otsailaren  12a (70/71 urte)
Jarduerak
Jarduerak monjea
Santutegia
Otsailaren 12
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena Beneditar

Benedikto Anianekoa [1] (latinez: Benedictus Anianensis; alemanez: Benedikt von Aniane; Septimania, 747 aldean - Kornelimünsterko abadia, Akisgran, 821eko otsailaren 12a), jaiotza izena Witiza, beneditar lekaidea izan zen. Elizak santutzat gurtzen du. Jaieguna, otsailaren 12an ospatzen da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

774 edo 775ean, Saint-Seineko abadian sartu zen. 782an, Anianeko abadia sortu zuen Hérault ibaiaren ertzean, Montpelliertik 26 km mendebaldera. San Benedikto Nursiakoaren araudia finkatu eta berriro ezarri zuen Karlomagnoren inperioaren garaian; bi puntu nagusi hartu zituen oinarri: mundutik erabat berezirik bizitzea eta fraideen ohitura batasuna.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Benedikto, pertsona-izenak, euskaltzaindia.eus
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benedikto Anianekoa Aldatu lotura Wikidatan