Bengt Strömgren
Itxura
Bengt Strömgren (Göteborg, Suedia, 1908ko urtarrilaren 21a - Kopenhage, 1987ko uztailaren 4a) daniar astrofisikaria izan zen. Espazioko gas-hodeiei buruzko azterketetan aitzindari izan zen. 1940an Kopenhageko Behatokiko zuzendari izendatu zuten. Strömgrenek ikusi zuen espazioko gas-hodeiak hidrogeno ioituz zeudela osatuak, inguruan hidrogeno ioitugabea zutela, eta hidrogeno ioitua oso ingurune mugatuetan zegoela kokatua. Espazioko gaien kopuruaz azterketak eta neurketak egin zituen (hidrogenoa, helioa, eta abar), eta gaur egun onartzen diren balioen antzekoak aurkitu zituen. Izarren egitura eta osagaiak aztertu zituen, eta izarren espektroa neurtzeko saioak ere egin zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.