Bere Azken Agurra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bere Azken Agurra.
His Last Bow 1917 cover.jpg
Bere Azken Agurra liburuaren 1917ko argitalpenaren azala.
Datuak
Idazlea Arthur Conan Doyle
Argitaratze-data 1917ko urriaren 22a
Generoa Kontakizun laburrak, detektibe eleberria
Jatorrizko izenburua The Adventures of Sherlock Holmes
Hizkuntza ingelesa
Argitaletxea John Murray Itzuli
Herrialdea  Erresuma Batua
Orrialdeak 307

Bere Azken Agurra: Sherlock Holmesi Buruzko Zenbait Gomuta (jatorrizko izenburua His Last Bow: Some Reminiscences of Sherlock Holmes) Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak Sherlock Holmes detektibe ospetsuaren zortzi kontakizun laburrez osatu eta idatzitako liburu bat da, tartean bildumari izenburu ematen dion Bere Azken Agurra kontakizun laburra dago. 1917ko urriaren 22an John Murray argitaletxeak argitaratu zuen.

Lehen argitapenaren ilustrazioak Richard Gutschmidt ilustratzaileak marraztu zituen, azala berriz Joseph van Abbé ilustratzaileak.

Ondoren, Sherlock Holmesen Artxiboa (1927) argitaratu zuen arren, Holmesen bizitzaren kronologia ordenaren arabera bilduma honetako kontakizunak detektibearen bizitzako azkenak direla nabarmentzekoa da. Bilduma honetan, beste zenbait gauzen artean, bere landarako erretiroa, eta denboraldi horretan nola filosofia, baratzezaintza eta erlezaintzara zaletu zen azaltzen da.

Kontakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. John H. Watsonen hitzaurrea, M.D. (1917)
  2. Wisteria Lodgeko abentura (1908)
  3. Kartoizko kaxaren abentura (1892)
  4. Zirkulu Gorriaren abentura (1912)
  5. Bruce-Partingtonen planoen abenturak (1908)
  6. Hil-hurreneko detektibearen abentura (1913)
  7. Lady Frances Carfaxen desagertzea (1911)
  8. Deabruaren oinaren abentura (1910)
  9. Bere Azken Agurra (1917)