Bizi estralurtar: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
No edit summary
t Bizitza estralurtar izenburua Bizi estralurtar(r)en truke aldatu da
(Ez dago alderik)

22:27, 12 urtarrila 2010ko berrikusketa

Bizitza estralurtarra Lurra planetatik kanpo sortutako bizitza da. Hipotesi hutsa baino ez da, zientzialariek ez baitute horren zantzurik aurkitu.

Baldin eta bizitza estralurtarra badago, zientzialariek uste dute unibertsoko hainbat toki ezberdinetan sortu zela, elkarren eraginik gabe. Panspermia teoriak, berriz, dio toki batean sor litekeela eta hortik beste planeta bizigarri batzuetara hedatu ahalko litzatekeela. Dena den, bi teoria horiek ez dute elkar baztertzen. Bizitza estralurtarraren ikerketa eta teorizazioa astrobiologia, exobiologia edo xenobiologia deitzen da.

Bizitza estralurtarra garatu ahalko luketen toki iradokiak ondoko hauek izan dira: Marte, Jupiterren eta Saturnoren sateliteak (Europa, Enzelade edo Titan), eta, azkenaldian, Gliese 581 c, zein eguzki sistematik kanpoan bere izarraren eremu bizigarrian dagoen planeta ezagun bakarra den. Gainera, iragarri da ur likidoa izatekoa dela.

Bizitza estralurtarraren formaren gaineko espekulazioak bakteria mailatik izaki adimentsuetara joaten dira. Izan ere, zientzia-fikzioaren garapenarekin batera, lagun frankok adierazten dute UFOak, gailu hegalari identifikatu gabeak, edo izaki estralurtarrak berak ikusi dituztela. Kultura popularrean (telebistan, zineman, komikietan, literaturan...) estralurtarraren irudia oso zabalduta dago.

Bizia dagoela (edo egon zela) uste diren planetak

Teoria ez-zientifikoak

Izaki estralurtar baten irudi tipikoa, Roswelleko estralurtarrarena

Ufologoek kontatutako estralurtarrak: Grisak: Zeta Reticulitik etorriak gris kolorea duten androide estralurtarrak dira, 9 dm / 15 dm bitartekoak. Buruhandiak eta ahulak, Roswelleko estralurtarra izenez ere ezagunak.

Narrastitarra: Alpha Draconis sistematik etorriak, Lurra beraien jatorrizko planeta zen dinosauroen aroan, eta batzuen ustez, badago planetoide bat 30 milioi narrastitarrez dagoena.

Dropa: Himalaia mendikatean lurreratu ziren androide txikiak ziren.

Ikus, gainera