Katu: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Aldatua: ar:قط
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: ext:Felis silvestris catus
97. lerroa: 97. lerroa:
[[es:Felis silvestris catus]]
[[es:Felis silvestris catus]]
[[et:Kass]]
[[et:Kass]]
[[ext:Felis silvestris catus]]
[[fa:گربه]]
[[fa:گربه]]
[[fi:Kissa]]
[[fi:Kissa]]

04:04, 7 uztaila 2010ko berrikusketa

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Katua
Bi katu abisiniar
Bi katu abisiniar

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Familia: Felidae
Generoa: Felis
Espeziea: Felis silvestris
Schreber, 1775

Katua, edo Etxe Katua haragijale ugaztun txiki bat da, Felis silvestris catus espeziekoa. Bere ahaiderik gertuena Afrikako basa katu bat da: Felis silvestris lybica. Gutxienez 3.500 urtez katua gizakiarekin bizi izan da eta Antzinako Egipton saguak ehizatzeko erabiltzen ziren. Orain 8.000 urteko lurperaketa batean gizaki bat eta katu bat aldi berean lurperatuta daude. Hainbat katu arraza daude munduan zehar, itxura eta ile kolore ezberdinekin.


Soziabilitatea, portaera eta ohiturak

Etologikoki, katuek gizakia amaren ordezkoa bezala ikusten dute. Pentsatzen denaren kontra, egoera basatian, katua oso lagunkoia da eta koloniak ezartzen ditu. Animalia ehiztaria da eta arrek euren lurraldea txiza eginez markatzen dute.

Estresaren antzeko gaixotasun psikologikoak jasaten dituzte. Pertsona estresatu bat bezala, portaera neurotikoa edukitzeko joera du.

Katu etxetiarra


Bere zahartzaroa ez da gizakiena bezalakoa, bat-batean agertzen da. Gutxi gorabehera urte bat irauten du eta heriotzarekin amaitzen da. Katu zahar batek kataratak izaten ditu eta motelagoa bihurtzen da. Usaimena galtzen du baita ere. Orokorrean egun osoan egiten du lo, beste aktibitaterik egin gabe, beti oso nekatuta egongo balitz bezala.

Etxeko giroan hezitako katu batek kaleak gurutzatzen ditu begiratu gabe. Pentsatzen du ez dela ezer gertatuko eta zoritxarrez beti ez da horrela, horregatik harrapatze asko dago, batzuetan elbarri geratzen dira eta beste askotan hil egiten dira.


Ugalketa

Katu emeek urtean zehar araldi batzuk ditu, 4 edo 7 egun artean irauten dituenak. Araldian zehar, katu emeek sarritan miau egiten dute eta ar batzuek borrokatu ahal dute emea bereganatzeko, irabazten duenak kopulatu dezakeelarik emearekin. Nahiz eta hasieran emeak ez duen nahi izaten, azkenean arra onartzen du. Arra trebea bada, lepo atzeko partetik koska egiten eginez katua inmobilizatzea lortu dezake. Koitoa mingarria da; katuek, lehoiek bezala, punta batzuk dauzkate bagina igurzten dutena, horrela obulazioa askatzen da; baina hau ez da gertatzen beti, izan ere, oso arraroa da ernalketa lortzea lehenengo aldian.

Katu bat lo eguzkitan.

Katu emeak, gainera, hainbat arra arrekin kopulatzen dute, horregatik umealdi batek aita desberdinak eduki dezake ditzake. Kopula amaitu eta gero, emeak bere burua garbitzen du eta oso gogor desatsegina jartzen da garbiketa amaitu arte, gero berriro dago prest beste bat hasteko.

Emeek heldutasun sexuala 4-5 hilabete artean lortzen dute; arrek, berriz, 1-7 hilabete artean. Ernaldiak 65-67 egun irauten du eta 1-10 kume artean izan ahal ditu. Fédération Internationale Féline-k esaten duen bezala, katakumeek gutxienez 30 egun eman behar dituzte amarekin. Gomendagarria da katakumea bere amarengandik banatzea 42 egun pasa eta gero, lehenago egiten badugu katakumeek ez dituzte hartzen behar dituzten elikagaiak. Lehenago banatzea akats bat izango litzateke, hiltzeko edo ahulagoak izateko aukera baitago.

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura