Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Ugaztun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mammalia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Ugaztun
Triasiko Berantiar-gaur egun
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea

Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea


Mammalia.png
Lau ugaztun ezberdin, dibertsitatea erakusten.
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
GoiklaseaTetrapoda
Klasea Mammalia
Linnaeus, 1758
Azpiklaseak
Datu orokorrak
Iturria esne eta Haragi

Ugaztunak (Mammalia) animalia ornodunen klase bat dira. Amniota endotermikoz osatutako klado bat da, narrastiengandik (hegaztiak barne) desberdintzen dira neokortexa, ilea, hiru hezurtxo belarrian eta ugatzak dituztelako. Eme guztiek euren kumeak esnearekin elikatzen dituzte, ugatz horietatik ekoitzia.

Ugaztuna da lurreko animaliarik handiena, balea urdina. Ugaztun lurtar gehienak lau-hankakoak dira, baina batzuek adaptazioak garatu dituzte itsasoan, airean, zuhaitzetan, lur azpian edo bi hanken gainean ibiltzeko. Ugaztunen arteko talderik handiena, Placentalia, karenadun animaliez osatuta dago, euren umekia haurdunaldian zehar elikatzeko aukera ematen diena. Ugaztunik txikiena Craseonycteris thonglongyai da, 30-40 milimetrokoa, eta handiena balea urdina, 30 metrorekin. Arrautzak erruten dituzten bost Monotrematak kenduta, beste ugaztun guztiek erditzen dute. Ugaztunen sei ordenarik handienak Placentalia taldekoak dira. Ugaztunen ordenarik handiena karraskariena da, saguzar eta Soricomorpha ordenek jarraitua. Hurrengo hiru talderik handienak erabiltzen den sailkapenaren araberakoak dira: primateak (tximinoak, lemurrak eta gizakiak barne), Cetartiodactyla (zetazeoak eta artiodaktiloak) eta Carnivora (katuak, txakurrak, fokak...).

Taxoi monofiletiko bat da, hau da, taldean dauden guztiek arbaso komun bakarra dute. Arbaso hau Triasikoan bizi izan zen, orain dela 200 milioi urte. Sinapsidoen kladoaren barruan daude, desagertutako pelikosaurio eta zinodontoekin batera. Gaur egungo terapsidoak Mesozoikoaren hasieran banatu ziren. Ordena gehienak Paleogenoan eta Neogenoak sortu ziren, Kretazeo-Tertziarioko iraungipen masiboaren ostean dinosauroak desagertu zirenean, eta Lurreko animalia dominanteak izan dira azken 66 milioi urtetan zehar.

Ugaztun gehienak inteligenteak dira, batzuek garun handia dute, autokonszientzia dute eta tresnak erabiltzen dituzte. Ugaztun askok komunikazioa egin dezakete bide ezberdinetatik, izan ultrasoinu, eremua markatzen, alarma mezuen bidez, abeste edo ekolokazio bidez. Ugaztunek antolaketa oso ezberdinak dituzte, hala nola fisio-fusio gizarteak, harenak eta hierarkiak, baina izan daitezke ere bakarti eta territorialak. Ugaztun gehienek poliginia praktikatzen dute, baina badira ere monogamo eta poliandrikoak.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nuvola apps kappfinder.png  Ugaztun familien zerrenda

Nahiz eta espezie-kopurua erlatiboki txikia izan (4.100 espezie bizi), ugaztunen taldea oso anitza da, heren bat inguru karraskariak badira ere. Tamainari begira, satitsu nanoaren 2 g.tatik balea urdinaren 34 m luze eta 150 tonatara ailega daitezke. Hiru talde nagusitan sailkatu dira: prototerio edo monotrematuak, metaterio edo martsupialioak, eta euterio edo plazentalioak. Jatorriz, baina, lerro filogenetiko bitan zehar garatu direla uste da, eta horregatik martsupialio eta plazentalioekin batera, terioen taldea eratu ohi da[1].

Prototerioak ugaztun oso primitiboak dira, narrastien berezitasun batzuk gorde dituztenak, esate baterako, obiparoak dira eta kloaka dute. Emeen esne-guruin tubularrek ez dute titirik eratzen, eta kumeek ez dute esnea edoskitzen, mihiztatzen baizik. Ekidna eta ornitorrinkoa dira egun bizi diren monotrematu bakarrak, Australia eta Ginea Berrian banatuta daudelarik.

Metaterioak 240 espezie inguru dira. Kumeak garapenaren oso fase goiztiarrean jaio dira, sabelaldia laburra baita, eta hazkundea amaren titietara atxikita amaitzen dute, martsupio izeneko poltsa dermikoaren barruan. Talde hau Australian loratu da. Adibidez, kanguruak, walabia, wonbat eta koala dira martsupialio.

Euterio edo ugaztun plazentalioen sabelaldia erlatiboki luzea da, eta kumeak utero barruan garatzen dira, nahikoa itxuratuta jaio direlarik. Badaude bestelako irizpide taxonomikoak euterioen taldea karakterizatzeko, baina, oso formalak dira eta sailkapenari begira ezarriak. Nolanahi, euterioek lau aldaketa-multzo independente aurkezten dituzte ugaztun primitiboekiko.

Euterioen artean ondoko ordenak bereizi dira: intsektiboroak (satitsua, satorra, trikua; 400 bat espezie), dermopteroak (2 espezie: lemur hegalariak), kiropteroak (1.200etik gora espezie: saguzarrak), primateak (350 espezie: lemurrak eta tximinoak), edentatuak (31 espezie: nagia, tatuna, hartz inurrijalea), folidotoak (8 espezie: pangolina), lagomorfoak (100 bat espezie: untxia eta erbia), karraskariak (2.300 espezie inguru: sagutxoa, sagua, urtxintxa, kastorea, marmota, arantzurdea), hirakoideoak (11 espezie: damana), proboszideoak (2 espezie: elefantea), sirenioak (5 espezie: manatia, dugonga), tubulidentatuak (espezie bakarra: urde inurrijalea), perisodaktiloak (16 espezie: zaldi-behorrak, zebra, tapirra, errinozeroa, astoa), artiodaktiloak (171 espezie: zerria, basurdea, gamelua, jirafa, antilopeak, oreina, behi-zezenak, ardi-ahariak, hipopotamoa), karniboroak (253 espezie: katua, zakurra, hartza, lehoia, azeria, erbinudea, panda), pinipedioak (31 espezie: mortsa, foka, otarioa), eta zetazeoak (84 espezie: izurdea, balea, kaxalotea).

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugaztunen klasea talde monofiletikoa da bere kide guztiek esklusiboak diren hainbat aldaera ebolutibo partekatzen dituztelako (sinapomorfiak). Hauek dira horien zerrenda bat:

Barailaren artikulazioa eta belarriko hezurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugaztun baten (goian) eta ugaztuna ez den beste Amniota baten barailaren artikulazio eta belarriko hezurren arteko erkaketa.

Ugaztunek baino ez duten egituren artean belarriko hezurrak aurki daitezke: mailua, estribua eta ingudea.[2][3] Belarriaren barruan daude eta aurkitzen duten bibrazioa tinpanoaren aurka igarotzen dute, barne belarrira helaraziz.

Bere jatorriaren arabera hezur hauen eboluzioa ezagutu daiteke: estriboa lehenago hiomandibularra zen, arrainetan behe baraileko atala eta gainontzeko ornodunetan modiolren parte da.[4]

Ingudea eta mailua hezur karratutik eta hezur artikularretik datoz. Mintz tinpanikoa hezur tinpanikotik garatu da. Beste ornodunetan bi hezur hauek artikulazio tenporomandibularra osatzen dute. Ugaztunetan kumekiaren garapenean hezur dentario eta eskuamosaletik sortzen da artikulazio hau.[4]

Ilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idi musketaduna, ugaztunek baino ez duten ilearen adibide.

Ilez osaturiko kanpo larrua ugaztunen ezaugarri garrantzitsuen artean dago. Baleak bezalako espezie batzuek ilerik ez badute ere enbrioik diren bitartean ilearen hazkuntza izaten dute. Espezie gehienak hala ere ilez estaliak daude bizitza osoan zehar. Ileak batez ere keratina izeneko proteinaz osaturik daude.[5] Ilearen funtzioak anitzak dira:

  • Ileak erregulazio termikoan laguntzen du eta beraz gehienetan gorputza hotzetik isolatzen du eta hainbat kasutan berotik ere. Isolamendu hau garrantzitsua da gorputzaren tenperatura modu konstantean mantentzeko (homeotermia), batez ere kontuak izanda ugaztun batek endotermikoa izateko xahutzen duen energia kopurua: ugaztun batek narrasti ektotermiko batek baino 30 eta 50 aldiz elikagai gehiago behar ditu tamaina eta bizi-eredu antzekoarentzat.[6]
  • Ilearen kolore eta banaketak kamuflajean laguntzen dute, bai ehiza egiterako garaian bai eta ehizatua ez izateko garaian. Horregatik ugaztun batzuek ilearen kolorea aldatzen dute urtearen sasoiaren arabera (Lepus timidusek egiten duen bezala). Batzuetan ohar gisa ere erabil daitezke, mofetek egiten duten bezala.[7]
  • Ileak ere dimorfismo sexuala jasan dezaket eta beraz bi sexuen artean bereizteko balio izan. Adibidez gizaki eta lehoietan gertatzen da.[8]
  • Ileak elkarrekin komunikatzeko ere balio dezake. Animalia batzuek ilea zutik jartzen dute ihes egin behar dutela edo erasotu behar dutela adierazteko.[9]
  • Ileak ukimenan ere erabil daitezke. Hau bereziki egia da biboteetan, adibidez katuek dituztenak. Hauek giharrekin mugi daitezke eta zuntz nerbiosoak dituzte mugimendua antzemateko.[10]
  • Ugaztun batzuetan, adibidez kirikiño eta ekidnatan ileak arantza bilakatu dira eta erasoen aurrean defentsa dira.[11]
  • Ileak ere iragazten du eta sistema sentsoriala babesten du, adibidez bekain eta belarrietan. Airean dauden hainbat gai ere hartzen dituzte sudurretik sar ez daitezen.[12]

Hortzeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tigre baten hortzeria.

Ugaztun gehienak heterodontoak dira, hau da, hortz mota bat baino gehiago dituzte.[4] Lau hortz mota dituzte: ebakortzak, aurrean egoten direnak, letaginak, haginaurrekoak eta haginak. Mota bakoitzetik dauden hortz kopuruak hortzeria-formulan zehazten dira.[4] Hortzeri heterodonto hau garrantztisua da homodontak diren narrastiengandik bereizteko eta fosilen sailkapenean ere garrantzitsua da. Ugaztun gehienak, gainera difiodontoak dira, hau da, txikitan duten hortzeria gero aldatzen da.[4] Lehenengo esne-hortzak agertzen dira eta hauek betiereko hortzeriagatik aldatzen da. Haginak, hala ere, ez dira aldatzen, hauek betiko hortzeriarekin batera agertzen baitira.

  • Monotremak (Prototheria) helduek ez dute hortzik, baina kumeek narrastiek arraultzak irekitzeko duten haginaren antzeko bat dute.[13]
  • Martsupialen (Metatheria) hortzeria karedunekin alderatuta ezberdintasunak ditu.
     Hortzeri-formula    
5.1.3.4
4.1.3.4

Espezie askok goiko eta beheko hortz kopuru ezberdina dute. Antzinako martsupialek 5/4-1/1-3/3-4/4 hortzeria formula zuten, 50 bat hortzekin guztira. Gaur egun 40 eta 50 artean izaten dira gehienetan, karenadunetan baino askoz gehiago.[14]

  • Karedunek (Eutheria) antzina 3/3-1/1-4/4-3/3 hortzeria formula zuten, guztira 44 hortzekin.[15]
     Hortzeri-formula    
3.1.4.3
3.1.4.3

Horrelako formula oraindik-orain aurki daiteke hainbat espezietan baina gehienek hau murriztu dute eta hortzeria espezializatu bat dute. Pangolina bezalako espezi batzuek ez dute hortz bat bere ere.[16] Kontrako kasua, hau da, hortz gehiago edukitzea Priodontes maximus armadillo erraldoian baino ez da gertatu, 100 hortzekin. Odontozetoek kasu berezia dute, orain hagin guztiak berdinak dituztelako eta horietako batzuek, batez ere izurdeengain 260 arte dituzte.[17]

Sailkapen molekularra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mammalia

Monotremata Ornithorhynchus anatinus


Theria

Marsupialia Macropodidæ


Placentalia
Atlantogenata

Afrotheria Elephas maximus Trichechus



Xenarthra Dasypus novemcinctus Myrmecophaga tridactyla



Boreoeutheria
Euarchontoglires

Euarchonta Cebus olivaceusHomo sapiens



Glires RattusLepus



Laurasiatheria

Eulipotyphla Talpidae


Scrotifera

Chiroptera Desmodontinae



Euungulata

Cetartiodactyla Capra walieEubalaena glacialis



Perissodactyla Equus quaggaDiceros bicornis



Ferae

Pholidota Manidae



Carnivora Acinonyx jubatusZalophus californianus










Sorrera eta eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kladograma honetan ugaztunak (letra beltzaz) agertzen dira, euren arteko erlazioa erakutsiz. Gainera beste ornodun lurtiar batzuekin duten harremana ere agertzen da (letra xehez).

Tetrapoda

Amphibia


Reptiliomorpha

Diadectomorpha


Amniota

Sauropsida (apoarmatu, krokodilo, dinosauro, hegaztiak)


Synapsida

Pelycosauria*


Therapsida

Dicynodontia


Theriodontia

Cynodontia


Mammalia

Triconodonta




Monotremata (ornitorrinko, ekidnak)



Multituberculata


Theria

Marsupialia (martsupialak)




Palaeoryctoides


Eutheria (karedunak)
Atlantogenata

Afrotheria (elefante, manatiak, damanak...)



Xenarthra (armadiloak...)



Boreoeutheria

Laurasiatheria (behiak, txakurrak, txerriak, baleak...)




Euarchontoglires (karraskariak, untxiak, gizakia...)















Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Altonaga, Kepa «Ugaztun» ZT Hiztegi Berria (Elhuyar Fundazioa) .
  2. Mammalia - Palaeos
  3. (Ingelesez)  Cowen, Richard (2013) History of Life (4. argitaraldia) John Wiley & Sons ISBN 9781118685136 . aldatu
  4. a b c d e Chapter 1: Mammalian characteristics.
  5. (Ingelesez) Hair Keratin. 2008/3/12
  6.   Díaz, J. & Santos, T. (1998) Zoología. Aproximación evolutiva a la diversidad y organización de los animales Madril: Editorial Síntesis .
  7. doi:10.1641/0006-3568(2005)055[0125:TASOCI]2.0
    Zita hau gehitzeko bi modu daude: Botaren zain egon gabe edo eskuz egin
  8.   Glucksman, A. (1981) Sexual Dimorphism in Human and Mammalian Biology and Pathology Academic Press .
  9. The Long, the Short & the Sharp. 2008/3/16
  10. Hair, animaldiversity.ummz.umich.edu)
  11. http://www.pro-igel.de/english/spiny-coat.html Spiny Coat. 2008-3-16]
  12. (Ingelesez) All About Your Nose, and Why It Is So Important to Keep It Clean! 2008/3/16
  13. http://www.ucmp.berkeley.edu/mammal/monotreme.html
  14. http://ijolite.geology.uiuc.edu/02SprgClass/geo143/lectures/lect20.html
  15. Chapter 1: Mammalogy Lecture 6 - Dentition
  16. AWF Wildlife: Pangolins
  17. Marine Mammals

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ugaztun Aldatu lotura Wikidatan