Inurri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t kolore zuzenketak
t robota Erantsia: si:කූඹියා
152. lerroa: 152. lerroa:
[[scn:Furmìcula]]
[[scn:Furmìcula]]
[[sh:Mrav]]
[[sh:Mrav]]
[[si:කූඹියා]]
[[simple:Ant]]
[[simple:Ant]]
[[sk:Mravcovité]]
[[sk:Mravcovité]]

04:52, 22 urtarrila 2011ko berrikusketa

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Inurria


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Azpifiluma: Hexapoda
Klasea: Insecta
Azpiklasea: Pterygota
Goiordena: Endopterygota
Ordena: Hymenoptera
Familia: Formicidae

Inurria, txingurria edo üinürrüa 1mm-tik 5cm-rainokoa izan daitekeen eta langile den formizidoen familiako intsektua da.

Ezaugarri fisikoak

Inurriak ikusmen ona du, 7 begi ditu eta, guztiak trapezio formakoak. Toraxean sei hanka motz eta estu ditu, eta abdomenean, berriz, ile txikiak ditu, hanketara eta toraxeraino hedatzen direnak. Trakon bitartez egiten dute arnasketa.

Ezin dute kolore gorria bereizi, hortik hauen jarrera. Izan ere, pertsonak ez baleude bezala aztertzeko erabiltzen da argi gorria.

Elikadura

Landare-zorri deritzen zomorrotxo batzuk jaten dituzte. Zorriak landareei zulotxoa egiten diete eta beraien izerdiarekin elikatzen dira. Ondoren, landare-zorriek kaka egiten dute, baina azukre ugari duen kaka eta horixe da inurriek bilatzen dutena,hain zuzen ere. Hauek karbohidratoak eta proteinak behar dituzte, batez ere, erreginak arrautzak jarri ahal izateko.

Bizimodua

Inurriak animalia sozialak dira.


Intsektu hauek sozialak dira, kolonietan bizi dira eta taldean erregina bat edo gehiago egon daitezke. Koloniak inurri langile ugarik osatzen dute. Erregina, normalean, zulo bukaeran egoten da, salbu. Kolonia bateko erregina bere torax handiagatik bereiz daiteke, baita bi hego txikiengatik eta abdomen handiagatik ere.

Inurri taldean bakoitzak egin behar desberdinak ditu:

  • Alde batetik, erregina dago, eta bere funtzio nagusia etengabe arrautzak jartzea da, ugaldu daiteken eme bakarra izanik berea da eta inurri berriak produzitzeko argura guztia.
  • Bestalde, langileak daude, eta arrautzak ipini ezin duten emeak dira. Lan desberdinak egiten dituzte: inurritegia garbitu, larbak elikatu…
  • Azkenik, soldaduak daude, inurritegia babesten duten inurriak, bai etsaien aurka baita inguruko inurrien aurka ere.

Bizilekua

Mundu guztian aurki daitezke inurriak, batez ere inurritegietan bizi dira eta forma askotakoak izan daitezke, bizilekua hauek. Besteak beste, ezagunenak lurrean zulatutakoak dira. Zuhaitzetan baita harrien azpian ere egiten dituzte, baita lur gainean dorreak eginez batzuetan metro eta erdi baino altuago egin ditzakete.

Inurritegiak gelaz osaturik daude. Gela horiei kamara deritze eta ganberak pasilo antzeko batez loturik daude, korridoreak galeriak dira. Ganbera bakoitzean urtaroaren arabera gauza desberdinak egiten dira.

Berezitasunak

Inurriak beraien gorputzen mugimenduz elkar iragartzen dira jatekoa non dagoen esateko, alarmak emateko… Narrastiak, anfibioak eta beste intsektu batzuk jan ahal dituzte langileak.

Espezieak

14 000 espezie inguru daude mundu osoan. Europan ezagunenak inurri gorria eta inurri beltza dira. Baina, badira beste espezie batzuk ere. Esterako, basamortuko inurria, honek 60 °C-ko tenperatura jasan dezakete, horregatik, sei hanka eduki arren biren gainean ibiltzen da ez erretzeko, baina, txingoan joan arren ez doaz astiro, beren gorputza 100 aldiz egiten baitute segundo batean. Gutxi egoten da agerian eta ez galtzeko zeruko argi polarizatuzko lerroei jarraitzen die.

Atta sexdens inurria, Amazoniako nekazarien etsai amorratua da, uztak txikitzen dutelako. Bere burua nekazarien trikimailuetatik babesteko mekanismo harrigarriak ditu eta basoetako landareak ditu gustuko.

Ugalketa

Erregina da arrautzak jar dezakeen bakarra eta arrautza horiek larbak eta pupalak izaten dira nagusiak izan aurretik. Inurriak larbak direnean ez dute ezertarako balio ez baitute besorik ez hankarik mugitu.

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: inurri .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inurri

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura