Endopterygota

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Endopterygota
Fosilaren garaia: Pennsylvaniar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Klasea: Insecta
(mailakatu gabea): Metapterygota
Infraklasea: Neoptera
(mailakatu gabea): Eumetabola
(mailakatu gabea): Endopterygota
Sharp, 1898
Ordenak

Endopterygota metamorfosi osoa burutzen duten intsektu guztiak biltzen dituen superordena da, hau da, euren garapena hiru fasetatik pasatzen dena: larba, pupa eta imago. Lepidoptera askotan pupa fase horri krisalida deitzen zaio. 850.000 espezie ezberdin identifikatu dira, hamaika ordenatan banatuta[1]. Ezagutzen ditugun intsektu asko talde honetakoak dira, adibidez, kakalardoak, euliak, tximeletak, erleak, liztorrak... Ordena handienak Coleoptera, Diptera, Hymenoptera eta Lepidoptera dira. Horrez gain txikiagoak diren Mecoptera, Megaloptera, Neuroptera, Raphidioptera, Siphonaptera, Strepsiptera eta Trichoptera daude.

Exopterygotatik ezberdintzen dira euren hegoak garatzeko duten sistema dela eta. Endopterygotan hegoak barnealdean sortzen dira metamorfosian zehar. Exopterygotan hegoak kanpoaldean garatzen dira eta ez dute pupa faserik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Brian M. WIEGMANN, Jung-wook KIM, Michelle D. TRAUTWEIN: Holometabolous insects (Holometabola) 260–263 orr., in The Timetree of Life, S. B. Hedges and S. Kumar, Eds. (Oxford University Press, 2009).


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Endopterygota Aldatu lotura Wikidatan