Wikipedia:Txokoa/Albisteak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
63. lerroa: 63. lerroa:


zorionak! felicitats des de la viquipèdia en català (http://ca.wikipedia.org/wiki/Viquip%C3%A8dia:La_taverna/Novetats) - barcelona
zorionak! felicitats des de la viquipèdia en català (http://ca.wikipedia.org/wiki/Viquip%C3%A8dia:La_taverna/Novetats) - barcelona
::100.0000 artikuluak jartzeko Zorionak! (amb traductor automàtic, perdó, espere que és correcte! Enhorabona!) [[Lankide:Capsot|Capsot]] 15:35, 24 Maiatza 2011 (UTC)
::100.000 artikuluak jartzeko Zorionak! (amb traductor automàtic, perdó, espere que és correcte! Enhorabona!) [[Lankide:Capsot|Capsot]] 15:35, 24 Maiatza 2011 (UTC)


== Fitxategien igoera murriztea ==
== Fitxategien igoera murriztea ==

17:36, 24 maiatza 2011ko berrikusketa


edo arakatu artxiboan >>


Multilingual Challenge

Derbyko Lehiaketa Eleanitzaren iragarkia
Hauxe da Wikipediako lehenengo lankidetza eleanitza. Wikilari guztiek parte har dezakete, Wikipediako edozein hizkuntzatan. Lehiaketa 2011ko maiatzaren lehenetik irailaren 3raino izango da.

Eman izena orain!
«Wikipedia bereziki pozik dago, ikusita Derbyko museoak ingelesaz besteko hizkuntzetan artikuluak sortzea sustatzen ari direla» (Jimmy Wales, 2011ko urtarrilaren 14a)

Announcing the Derby Multilingual Challenge

This is the first multilingual Wikipedia collaboration. All Wikipedians can take part, in any Wikipedia language. The challenge runs from 1 May until 3 September 2011.
Sign up now!
" Wikipedia is particularly pleased to see that Derby Museums are encouraging the creation of articles in languages other than English." (Jimmy Wales, 14 January 2011)

Andrew Dalby 12:08, 2 Maiatza 2011 (UTC)

100.000 artikulua berehala hemen izango dugunez

Beti berandu! Zerbait egingo al dugu? Logoa aldatzea? Benga, brainstorming berri bat.

Proposamen bat: Gure Theklanek azken bultzada eman duenez, bera izan dadila artikulu borobil horren sortzailea.---Marklar 17:22, 4 Maiatza 2011 (UTC)

Zure proposamenarekin erabat ados, Theklanek merezi du.
Bestalde, beste proposamen bat: 100.000. artikulura iristear dagoenaren albistea ahalik eta Euskal Herriko hedabide gehienetan jakinarazi eta hedatzea (bai euskarazkoak, nahiz gaztelania edo frantsesa). Baita, euskalgintzako webgune eta eztabaidagunetan ere jakinaraztea. -Euskalduna 17:59, 2011ko maiatzaren 5a (UTC)
Marklarrek zein Euskaldunak egindako proposamenekin guztiz ados.
Euskaldunaren proposamenaren haritik: zergatik ez bidali E.H.-ko egunkari gehienetara gutun bat "Kolaborazioak" edo "Tribuna irekia" sailetan argitaratu dezaten? Euskarazko wikipedia jende anitzek ezagutzeko aukera izango litzateke. -Josu 18:33, 8 Maiatza 2011 (UTC)
NIk gauza bakarrak esango dut momentuz: ez dut 100.000. artikulua egingo. Eta bota berehala geldituko dut, azkeneko 200 artikuluak, gutxienez, eskuz egiteko. Beno, beste gauza bat ere esango dut: saiatu beharko gara artikulu horiei kalitate pixka bat emanez, ezta? -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:38, 8 Maiatza 2011 (UTC)

Eta artikulu bat, ez lankide batek bakarrik, baizik eta denon artean egingo bagenu, gaia adosturik? Sinbolikoki indar handia izango luke. Denok, nonbait (proba orriren batean) artikulua egin eta momentua heltzean sinbolikoki osorik sortzea. Zer deritzozue? Ez du merezi borrokan ibiltzeak mugarria norberak eskegitzeko (nire ustez, behintzat). Gero, horren harira, kanpaina bat edo edozer egin genezakeen. Ez da halakorik egon edozein wikipedietan; denak ibili baitira lasterketan medaila nork irabaziko.--Janfri; bai esan? 21:50, 11 Maiatza 2011 (UTC)

Guztiz ados! Gaia aukeratzea da zailena, agian. Eta lana banatzea! Baina nire ustez merezi du horrelako zerbait egitea! Izan daiteke gai luze bat, baina ez duguna, horrelako artikulu sendo bat eratzea, bakoitzak atal bat hartuta. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:23, 11 Maiatza 2011 (UTC)
Ideia polita. Eta euskararekin erlazionatutako zerbait balitz, aldarrikapen moduan?--Unai (esan) 07:35, 12 Maiatza 2011 (UTC)
Buruan al duzu euskararekin lotutako artikluren bat falta zaiguna? eu:Kategoria:Euskara -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:32, 12 Maiatza 2011 (UTC)

Hemen agertutako ideiak bikainak direla uste dut. Euskararen arloan zer artikulu egin genezakeen pentsatzen aritu naiz, baina ez zaitu bururatu. Taldean egin ahal izateko, espezializatua ez den gaia izan behar duela iruditzen zait (guztiok ekarpenen bat egin ahal izateko), eta euskararen arloan (zorionez) ez dira asko izango egin gabe dauden gai orokorreko artikuluak...

Inori gai egokiren bat bururatzen bazaio, artikulua egiteko talde lan horretan laguntzeko prest nago. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 13:57, 12 Maiatza 2011 (UTC)

Ni ere laguntzeko prest. --Joxemai; (erantzunak) 14:03, 12 Maiatza 2011 (UTC)

Ideia posible bat: Euskararen debekua. Historiako arau ezberdinak jasoko lituzke, zeinetan euskara egitea debekatzen zen. Herrialdez banatu daiteke. --Unai (esan) 14:27, 12 Maiatza 2011 (UTC)
Adibidez "Euskararen liburu beltza" bezla. -Theklan
Azken adibide horrek El libro blanco del euskera artikulu hau euskeratzeke dagoela oroituarazi dit. -Euskalduna, (esaidak hemen) 16:57, 2011ko maiatzaren 12a (UTC)
Oraintxe izan dut gai honen berri eta niri ere gustatuko litzaidake laguntzea nolabait. Euskararen debekua oso gai potoloa eta garrantzitsua iruditzen zait, artikulu indartsu bat merezi duena dudarik gabe. Koldo Izagirreren 'Autopsiarako frogak' liburuan dokumentazio mordoa dago historikoki euskara nola desagertarazten saiatu izan diren. Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean?-en ere zeozer bada horri buruz. Metodologia ezberdinak, agintarien diskurtso zatiak, estatuen jarrerak, jendearen pertzepzioak, hiztunen galera prozesua... oso artikulu potentea izan daiteke. -Larbelaitz 18:07, 2011ko maiatzaren 12a (UTC)
Oso ideia polita. Nik ere parte hartu nahi dut. Orain oinarrizko egitura sor dezakegu eta gero, lasai-lasai, bete. ---Marklar 17:15, 12 Maiatza 2011 (UTC)
Has dadila orduan: Wikipedia:Proba orria/Euskararen debekua -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:36, 12 Maiatza 2011 (UTC)

zorionak! felicitats des de la viquipèdia en català (http://ca.wikipedia.org/wiki/Viquip%C3%A8dia:La_taverna/Novetats) - barcelona

100.000 artikuluak jartzeko Zorionak! (amb traductor automàtic, perdó, espere que és correcte! Enhorabona!) Capsot 15:35, 24 Maiatza 2011 (UTC)

Fitxategien igoera murriztea

Aurreko baten esan bezala eta orain dela asko eginiko bozketa bati jarraituz (ez zena indarrena jarri) Wikipedian fitxategiak igotzeko aukera kentzeko eskatu nuen (bozketen detaileak loturan) eta orain desaktibatu dute. Fitxategia igo loturan klik eginez gero, ikusiko duzue Commons-era birzuzentzen duela loturak. Logoak eta dena ere bertan igo beharko dira, inork ez baitu izango lokalean ezer igotzeko aukerarik. Mesedez, arazorik baldin badago, jakinarazi eta berriz emango dut tokea Bugzillan. Ondo izan.--Janfri; bai esan? 09:01, 15 Maiatza 2011 (UTC)

Arazoa da orain logoa aldatu nahi dugunean, nola aldatuko dugun Fitxategi:Wiki.png irudia (Wikipedian igota dugun irudi bakarra).--An13sa 10:06, 15 Maiatza 2011 (UTC)
Bertan diote Logoa gaur egun ere Commons-ekoa erabiltzen dela. Ez dakit, ez dudalako begiratu, baina egongo da aukera logoa aldatzeko Commons-etik eginez gero, diot nik. --Janfri; bai esan? 10:12, 15 Maiatza 2011 (UTC)
Antza denez, Wikipediako logo berriak atera zirenean, Wiki.png bitartezko logo aldaketak alde batera utzi ziren eta badaude zenbait ika-mika horren harira (iturria). --Janfri; bai esan? 10:31, 15 Maiatza 2011 (UTC)

Gara egunkarian iritzi artikulua gaur (maiatzaren 18an)

Milesker!. - --Joxemai; (erantzunak) 07:47, 18 Maiatza 2011 (UTC)

Iratxe Esnaolak idatzi du. Hemen irakurri daiteke.--Unai (esan) 10:08, 18 Maiatza 2011 (UTC)