Izurri pneumoniko: berrikuspenen arteko aldeak
t robota Erantsia: zh:腺鼠疫,fr:Peste bubonique,ru:Бубонная чума,en:Bubonic plague,no:Byllepest,uk:Бубонна чума,nn:Byllepest,br:Bosenn (kleñved),cs:Dýmějový mor,vi,simple,ia,az,nv,da,nl |
tNo edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{ohar medikoa}} |
{{ohar medikoa}} |
||
'''Izurri pneumonikoa''' izurri mota bat da, ''Yersinia pestis'' [[bakterio]]ak sortutakoa. [[Izurri buboniko]]aren konplikazioa izan daiteke, baina baita gaitz autonomoa ere, izurri bubonikarik gabe hartutakoa. |
'''Izurri pneumonikoa''' izurri mota bat da, ''[[Yersinia pestis]]'' [[bakterio]]ak sortutakoa. [[Izurri buboniko]]aren konplikazioa izan daiteke, baina baita gaitz autonomoa ere, izurri bubonikarik gabe hartutakoa. |
||
Bi bidetik harrapa daiteke: |
Bi bidetik harrapa daiteke: |
||
15. lerroa: | 15. lerroa: | ||
Gaixotasun larria da, pronostiko txarra duena (hilgarritasun tasa: %95). Tratamendu antibiotikoa lehenbailehen hasi behar da heriotza saihesteko. [[Estreptomizina]] eta [[kloranfenikol]]a dira antibiotiko erabilienak. |
Gaixotasun larria da, pronostiko txarra duena (hilgarritasun tasa: %95). Tratamendu antibiotikoa lehenbailehen hasi behar da heriotza saihesteko. [[Estreptomizina]] eta [[kloranfenikol]]a dira antibiotiko erabilienak. |
||
Izurri pneumonikoa, izurri bubonikoarekin batera, Erdi Aroan agertutako [[Izurri Beltza]]ren eragilea izan zen. [[Pandemia]] horrek Europako bazterrak astindu zituen XIV. |
Izurri pneumonikoa, izurri bubonikoarekin batera, Erdi Aroan agertutako [[Izurri Beltza]]ren eragilea izan zen. [[Pandemia]] horrek Europako bazterrak astindu zituen [[XIV. mende]]an, milioika hildako eraginez. |
||
== Ikus, gainera == |
== Ikus, gainera == |
12:27, 25 iraila 2011ko berrikusketa
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Izurri pneumonikoa izurri mota bat da, Yersinia pestis bakterioak sortutakoa. Izurri bubonikoaren konplikazioa izan daiteke, baina baita gaitz autonomoa ere, izurri bubonikarik gabe hartutakoa.
Bi bidetik harrapa daiteke:
- beste gaixo batek kutsatuta: aire bidetik kutsatzen da. Izurri pneumonikoa kutsakorra da oso. Bakterioa gaixoaren biriketan dagoenez, eztula egiterakoan kanporatu egiten da, gripearen edo pneumoniaren antzera. Gaixoaren espektorazioek tanta kutsakorrak dituzte, tanta bakoitzean milioika bakterio patogeno egonik.
- izurri bubonikoaren ondorioz: tratatu ezean, izurri bubonikoa izurri pneumonikoa bihurtzen da. Mikrobioak buboietatik odolera pasatzen dira eta biriketara irits daitezke.
Gaitzaren inkubazio epea oso laburra da, batez ere kutsapenaren ondorioz harrapatu denean: 1-2 egun artekoa, bakterioak aire bidetik gorputzean sartu direnetik.
Buruko mina, sukar handia, ahultasuna eta pneumoniaren seinaleak (disnea -arnasa hartzeko zailtasuna-, eztula eta odolezko espektorazioak) dira sintomarik ohikoenak.
Gaixotasun larria da, pronostiko txarra duena (hilgarritasun tasa: %95). Tratamendu antibiotikoa lehenbailehen hasi behar da heriotza saihesteko. Estreptomizina eta kloranfenikola dira antibiotiko erabilienak.
Izurri pneumonikoa, izurri bubonikoarekin batera, Erdi Aroan agertutako Izurri Beltzaren eragilea izan zen. Pandemia horrek Europako bazterrak astindu zituen XIV. mendean, milioika hildako eraginez.