Bizkaya (boua): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
No edit summary
t Bizkaya boua izenburuaren ordez, Bizkaya (boua) ezarri da
(Ez dago alderik)

13:21, 22 abendua 2011ko berrikusketa

'Bizkaya boua
Euskal Herria
Mota: Bou
Uretaratze data: 1927
Zerbitzua: Eusko Itsas Gudarostea
Ezaugarriak
Desplazamendua: 1.190 tona
Luzera: 65,40 m
Zabalera: 10,53 m
Sakonera: 5,79 m
Abiadura: 10,5 korapilo
Eskifaia: 38-56 marinel
Armamentua: Brankan 101’6 mm kanoi, popan 101’6 mm kanoi eta zubian metrailadore bi

Bizkaya boua Eusko Itsas Gudarostearen boua zen.

1936ko urrian, Agirre lehendakariak Pasaiako PYSBEren lau bakailao-ontzi hartzeko agindua eman zion[1], tartean Euzkal-Erria izenekoa. Errepublikako guda-ontziteriak Euzkal-Erriari brankan 101’6 mm kanoi eta zubian metrailadore bi jarri zizkion. Gero, 1937ko urtarrila eta otsailan, Bizkaya bouari popan 101,6 mm-ko kanoia jarri zioten.

1936ko abenduan, Euzkal-Erria bakailao-ontziari Bizkaya birbataiatu zioten.

Itsasontziak 65,40 metroko luzera eta 10,53 metroko zabalera zuen eta 10,5 korapiloko abiadura ere har zezakeen.

Bizkaya bouak Eusko Itsas Gudarostean zenbait kapitain izan zituen:

Bizkayak Eusko Itsas Gudarostearen lehendabiziko borrokan hartu zuen parte: Mistral bouarekin batera 1936ko azaroaren 15ean Velasco destruktore frankista eraso zuten. Euskaldunak Velasco jo zuten eta zauritu bat eta matxura batzuk izan zituen, Mistral bestela jo ere egin zuten eta zauritu bi izan zituen. Bizkayak ez zuen arazorik.

1937. urteko martxoaren 5ean, Matxitxakoko itsas batailan hartu zuen parte: bere maniobra ausartari esker Yorkbrook ontzi estoniarra eraman zuen Bermeoko portura.

1937ko maiatzan, Ciscar destruktoreak, Gipuzkoa bouak eta Bizkaya bouak Bermeo bonbardatu zuten, Eusko Gudarosteak herri hura berreskuratzearren egindako saiakera laguntzeko.

Bere ibilbidea Errepublikako guda-ontzidian jarraitu zuen.

Haren balentriak omentzeko, Urdaibai Arraun taldeak Bou Bizkaia izena jarri zion bere traineruari.

Erreferentziak

Kanpo Loturak