Sahel: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Erantsia: rue:Сахел
t r2.7.1) (robota Erantsia: fa:ساحل (منطقه)
50. lerroa: 50. lerroa:
[[es:Sahel]]
[[es:Sahel]]
[[et:Sahel]]
[[et:Sahel]]
[[fa:ساحل (منطقه)]]
[[fi:Sahel]]
[[fi:Sahel]]
[[fo:Sahel]]
[[fo:Sahel]]

22:36, 28 urtarrila 2013ko berrikusketa

Sahelaren kokapena.

Sahel[1] (arabieraz ساحل) Afrikako eskualde ekoklimatiko eta biogeografikoa da, Saharako basamortuaren eta Sudandar sabanaren (Sudan estatua ezberdina da) artean hedatzen dena.

Izena

Sahel arabierazko ساحل hitzetik dator, euskaraz "ertza" esan nahi duena.

Geografia

Dromedarioak Txaden, ur-putzu baten ondoan
Sahelgo landaredi joria urtaro euritsuan, Maliko Bamako-Kayes errepide bazterrean. Aurrealdeko zuhaitzak akaziak dira. Atzerago baobab handi bat.

Sahel 5.400 kilometroko luzera duen lur-zerrenda da, mendebaldetik ekialdera, Ozeano Atlantikotik Itsaso Gorriraino hedatzen dena eta ehunka kilometroko zabalera duena. 3.053.200 km²ko azalera du.

Eskualde honek Senegal, Mauritania, Mali, Burkina Faso, Niger, Nigeria, Txad, Sudan eta Eritreako lurrak hartzen ditu.

Sahelgo topografia laua da oso, eta gehiena 200 eta 400 m arteko garaierako ordokiak dira.

Klima

Oso klima bero eta euri urrikoa da. Bi urtaro daude: bata (negukoa) luzea eta lehorra eta bestea (uztailetik irailera) motza eta euritsua. Urteko batez besteko prezipitazioa 200 mm-koa da iparraldean eta 600 mm-koa hegoaldean.

Landaredia

Sahelgo landaredi nagusiak larreak eta sabanak dira, baso eta sastraka batzuekin. Belarrak Sahelgo zati gehiena estaltzen du eta urteroko espezieak, hala nola, Cenchrus biflorus, Schoenefeldia gracilis eta Aristida stipoides, dominanteak dira. Zuhaitzei dagokienez Akaziak (ugariena den Acacia tortilis, Acacia senegal eta Acacia laeta) nagusitzen dira. Beste zuhaitz batzuk Commiphora africana, Balanites aegyptiaca, Faidherbia albida eta Boscia senegalensis dira. Iparraldean, larre eta sabanekin tartekaturik, basamortutar zuhaiskak agertzen dira, esate baterako, Panicum turgidum eta Aristida sieberana. Urtaro lehorrean zuhaitz gehienek hostoak galtzen dituzte eta urteroko belarrak ihartzen dira.

Historia

Afrikako historiako erresuma handienetako batzuk eskualde honetan sortu ziren, hala nola, Ghanako Inperioa eta Maliko Inperioa. Inperio hauek Saharako basamortuan zeharko merkataritza kontrolatu zuten.

Erreferentziak

Kanpo loturak