Sabana
Sabana belartza tropikal edo subtropikal hedatsua da, landaredi lehorte-jasailez eratua eta zuhaitz bakanak dituena: normalean, basoen eta estepen arteko eremua da. Hitza amerindiarrek larredia izendatzeko erabiltzen zuten. Hala ere, sailkapena deskribapen fisikoa baino konplexuagoa da.
Tropikoen arteko sabanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sabana arketipikoak dira. Tropikoen arteko biomak dira, baina batzuetan eskualde azpitropikaletan ere agertzen dira.
Ezaugarriak:
- Ura: urte-sasoi lehorra dute.
- Lurzorua: emankortasun txikikoa.
- Tenperatura: urte-sasoi bat epela eta lehorra da eta bestea, beroa eta euritsua.
- Landareak: belarrak.
- Animaliak: ugaztunak, hegaztiak eta intsektuak.
Mota horretako sabanak Afrikako Serengeti eta Hego Amerikako Llanos dira.
Sabana epelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bost kontinenteetako erdialdeko latitudeetan daude. Bioma hori larredia da.
Ezaugarriak:
- Ura: eskasa.
- Lurzorua: emankorra.
- Tenperatura: urte-sasoi bat epela da eta negua, gorria.
- Landareak: belarrak.
- Animaliak: ugaztunak, hegaztiak eta intsektuak.
Mediterranear sabanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klima mediterraneoa duten bost kontinenteetako erdialdeko latitudeetan daude.
Ezaugarriak:
Adibidez, Kaliforniako chaparrala mota horretakoa da.
Sabana paduratsua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mota horretako sabanetako ezaugarri nagusia sasoiko edo ohiko uholdeak da.
Ezaugarriak:
- Ura: ugari.
- Lurzorua: emankorra.
- Tenperatura: epela.
Adibidez, Zambezi ingurukoa edo Estatu Batuetako Everglades.
Sabana menditsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean, Tropiko inguruko eskualde alpinoetan edo azpialpinoetan daude. Adibidez, Hego Amerikako Altiplanoan edota Madagaskarren daudenak.