Dura: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°53′25″N 2°38′25″W / 42.8903°N 2.6403°W / 42.8903; -2.6403
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
azentzua bigarren silaban? zer dela eta???
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 3 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q2743046 orrian
41. lerroa: 41. lerroa:


[[Kategoria:Arabako herriak]]
[[Kategoria:Arabako herriak]]

[[en:Durana]]
[[es:Durana]]
[[fr:Durana]]

17:01, 8 martxoa 2013ko berrikusketa

Dura
 Euskal Herria
Duraren ikuspegia
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaArratzua-Ubarrundia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°53′25″N 2°38′25″W / 42.8903°N 2.6403°W / 42.8903; -2.6403
Garaiera541 metro
Demografia

Dura (azentua bigarren silaban[erreferentzia behar]) Arabako herria da, Arratzua-Ubarrundia udalerriko burua (fusioa baino lehen, Arratzu udalerri zaharrean zegoen). Izen ofiziala Durana du. 541 metroko garaieran dago, Zuia-Gorbeialdeko eskualdean. 324 biztanle ditu (2006).

Gasteizko erdialdetik 6,5 kilometrotara dago, iparralderantz. Zadorra ibaiaren ezker urertzean dago kokatuta, Arabako Lautadako parte delarik. A-1 eta A-240 autobiak herriaren ingurutik igarotzen dira.

Dura lehen aldiz 1025. urteko dokumentu batean (Donemiliagako Goldean) dator aipaturik, nahiz eta bere jatorria askoz lehenagokoa izan daitekeen, bere izena erromatar jatorria eduki baitezake. 1521ean gudu garrantzitsu baten eszenatoki izan zen, non arabar komuneroak garaituak izan ziren.

Bertan San Esteban protomartiriaren parrokia dago, estilo erromanikoko eraikin garrantzitsua, XIII. mendekoa. Nabarmentzekoa da elizaren ataria, oso ondo kontserbatu baita.

Durako jarduera ekonomiko tradizionala zerealaren nekazaritza da. Hala ere, biztanleriaren gehiengoak zerbitzu sektorean lan egiten du, Gasteizen hurbiltasunagatik, non herritar askok lan egiten duten, eta Durak udalerriko zerbitzu gehienak batzen dituelako (ikastola, anbulatorioa, e.a.). Gainera, merkataritza eta ostalaritza jardueraren bat ere badago.

Herriko jaiak abenduaren 26an ospatzen dira, San Estebanen omenez. Urtarrilean Durako Txirrindulari Taldeak nazioarteko ziklo-kros proba bat antolatzen du.

Durar ezagunak

Ikus, gainera



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.