Edukira joan

Dura

Koordenatuak: 42°53′25″N 2°38′25″W / 42.8903°N 2.6403°W / 42.8903; -2.6403
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dura
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaArratzua-Ubarrundia
Geografia
Koordenatuak42°53′25″N 2°38′25″W / 42.8903°N 2.6403°W / 42.8903; -2.6403
Garaiera541 m
Demografia
Biztanleria333 (2017)

Dura (azentua bigarren silaban[erreferentzia behar]) Arabako herria da, Arratzua-Ubarrundia udalerriko burua (fusioa baino lehen, Arratzu udalerri zaharrean zegoen). Izen ofiziala Durana du. 541 metroko garaieran dago, Zuia-Gorbeialdeko eskualdean. 324 biztanle ditu (2006).

Gasteizko erdialdetik 6,5 kilometrotara dago, iparralderantz. Zadorra ibaiaren ezker urertzean dago kokatuta, Arabako Lautadako parte delarik. A-1 eta A-240 autobiak herriaren ingurutik igarotzen dira.

Dura lehen aldiz 1025. urteko dokumentu batean (Donemiliagako goldean) dator aipaturik, Durana, nahiz eta bere jatorria askoz lehenagokoa izan daitekeen. Durana aldaera agertzen da latinez eta erromantzez idatzitako dokumentazioan baina Dura- aldaera oraindik ere bizirik aurkitu zen XXI. mendeko onomastika ikerketetan.[1][2]

Toponimoaren etimologia antroponimo erromatar batetik datorrela pentsatzen da (Latinez) Durus: *(uilla), hau da Durus delako baten jabegoa, etxea, borda edo antzeko zerbait. Durana horretatik euskarazko ohiko bilakaera proposatu da, sudurkari ahularen galera: *Durãɦ̃ã > Dura.[3] 1521ean gudu garrantzitsu baten eszenatoki izan zen, non arabar komuneroak garaituak izan ziren.

Durako biztanleria

Durako jarduera ekonomiko tradizionala zerealaren nekazaritza da. Hala ere, biztanleriaren gehiengoak zerbitzu sektorean lan egiten du, Gasteizen hurbiltasunagatik, non herritar askok lan egiten duten, eta Durak udalerriko zerbitzu gehienak batzen dituelako (ikastola, anbulatorioa, e.a.). Gainera, merkataritza eta ostalaritza jardueraren bat ere badago.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Esteban protomartiriaren parrokia: Estilo erromanikoko eraikin garrantzitsua, XIII. mendekoa. Nabarmentzekoa da elizaren ataria, oso ondo kontserbatu baita.

Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
18 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)Gasteiz (Alas/Boulebard)DuraLukuUrbinaGoiainLegutioOtxandio (ospitalea)Otxandio (Anteparaluzeta)Abadiño (Amaitermin)Urkiola (santutegia)Urkiola (Santi Gaztelu)MañariaMañaria (Aldabarrena)Izurtza (Ortuzar)Izurtza (Eleizalde)Iurreta (Maspe) Durango
(Landako)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
6b Gasteiz
Legutio
Dura
ZurbaoArzubiagaLangara GanboaZiraoBetolatzaLukuUrbinaUrrunagaNafarrate Gasteiz
Legutio
Dura

Herriko jaiak abenduaren 26an ospatzen dira, San Estebanen omenez. Urtarrilean Durako Txirrindulari Taldeak nazioarteko ziklo-kros proba bat antolatzen du.

Durar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusi, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. «Dura - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-08-20).
  2. Elena Martínez de Madina Salazar, Toponimia de Vitoria III. / Gasteizko toponimia III: Ubarrundia de Vitoria. (2010).
  3. (Gaztelaniaz) Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2015). «Araba/Álava: Los nombres de nuestros pueblos» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-27).