Arzubiaga
| Arzubiaga | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Arratzua-Ubarrundia |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°53′N 2°37′W / 42.88°N 2.62°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 15 (2025) |
Arzubiaga Zuia-Gorbeialdea eskualdean dagoen Arratzua-Ubarrundia udalerriko herrietako bat da, Arratzu udalerri zaharrekoa.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gasteizetik 7 kilometrotara dagoen herri honek 2001ean 22 biztanle besterik ez zituen. Arabako Lautadan dago eta herriko jarduera nagusia laborantza da. 549 metroko altuera duen muino batean dago, Zadorra ibaiaren ibaiadarra den Zubiate errekaren ondoan dagoena. A-1 autobiak herria zeharkatu arren ez du irteeratik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arzubiaga leku-izena nahiko aldakaitz agertzen da dokumentazio historikoan. Lehen aldiz 1025. urteko datazioa duen Donemiliagako goldean agertzen da. Gero mendeetan zehar, Arzubiaga/Arçubiaga/Arçuuiaga ikusten da dokumentuetan, behin eta berriro.[1]
XIX. mendean bertan Arratzuako ermandadearen biltzarrak egiten zituzten, beraz, ermandadearen de factozko hiriburua izan zen.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Patxi Salaberrik, 2015, leku-izenen hitz elkarteetan ohikoa diren hiru elementu hauek antzematen ditu: (H)ar- (< harri) + zubi + --aga atzizkia, (toponimian eta antroponimian maiz agertzen zen atzizkia). Donemiliagako goldean hasierako hasperena (h-) markatuta ez agertzea deigarri iruditzen zaio.[2]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Arzubiagako biztanleria |
|---|
![]() |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondare nagusia Jasokundearen eliza erromanikoa da, egun sasi-galdurik dagoena. Ama Birjinaren omenez, urtero abuztuaren 15ean herriko jaiak ospatzen dituzte.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Arzubiaga - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2015). «Araba/Álava: Los nombres de nuestros pueblos» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Arratzua-Ubarrundiako herriak | ||
|---|---|---|
|
Arroiabe • Arzubiaga • Betolatza • Dura • Landa • Langara Ganboa • Luku • Mendibil • Uribarri Ganboa • Zirao • Zurbao | ||
| Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |

