Landa (Arratzua-Ubarrundia)
- Artikulu hau Arratzua-Ubarrundiako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Landa».
| Landa | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Arratzua-Ubarrundia |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°57′37″N 2°35′25″W / 42.9602068°N 2.5902715°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 37 (2025) |
Landa Zuia-Gorbeialdea eskualdean dagoen Arratzua-Ubarrundia udalerriko iparraldean dagoen herria da, Leintz Gatzagara (Gipuzkoa) doan errepidearen ondoan kokatutakoa. Ubarrundiako ermandade zaharraren barruan legoke.
Herriko jaiak abuztuaren 24an ospatzen dituzte, San Bartolomeren omenez.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako herria gaur egun Uribarri Ganboako urtegia dagoen eremuan zegoen, eta urtegiak ia osorik estali zuen. Herria gaur egun Zuhatza uhartearen magalean zegoen[1]. Urak estali ez zuen eremuetan, bi auzo sortu dira: bata Iñurrieta eta Bentabarri baserrien inguruan, gaur egungo hondartzatik gertu. Araban hondartza gisa prestatutako eremu bakarra da, eta horregatik "Gasteizko hondartza" ezizena du. Gasteiztik 17 kilometrotara dago eta antzinako Anglo-Vasco-Navarro trenbidearen ibilbidetik joan daiteke egun bide berdea dena.
Bestetik, Santiagolarra auzunea dago, urtegia eraiki zuten langileentzat eraiki zena[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garaio aldean Landa dorrea egon zen. XIII. mendean eraiki zen. XVI. mendean Landatarren eskutatik Aranako Manrikes familiarengana pasa zen. XVII. menderako hutsik zegoen eta hondarrak baino ez ziren gelditzen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Landako biztanleria |
|---|
![]() |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Bartolome eliza
Landatar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otxoa Landa, Joana Eroaren diruzaina zena.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Bartolome elizako hormirudia.
- Etxezuri.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
| Arratzua-Ubarrundiako herriak | ||
|---|---|---|
|
Arroiabe • Arzubiaga • Betolatza • Dura • Landa • Langara Ganboa • Luku • Mendibil • Uribarri Ganboa • Zirao • Zurbao | ||
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1 2 (Gaztelaniaz) Triviño, Borja. (2021-10-02). «Landa: un pueblo anegado bajo el agua» Gasteiz Hoy (kontsulta data: 2023-04-05).

