Zirao
| Zirao | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Arratzua-Ubarrundia |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°55′46″N 2°40′27″W / 42.92953°N 2.67408°W |
Zirao[1] (izen ofiziala: Ziriano) Zuia-Gorbeialdea eskualdean dagoen Arratzua-Ubarrundia udalerriko herrietako bat da. Ubarrundiako ermandade zaharraren barruan legoke.
Ia husturik dago eta 2001ean 4 biztanle besterik ez zituen. Gasteiztik 12 kilometrotara dago eta bertara ailegatzeko A-240 autobiaren Miñao irteera hartu behar da gero beste errepidea igarotzeko.
Hizkuntza nagusia gaztelania da. XIX. mendean galdu zen euskara.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriaren izena dokumentatuta agertzen da Donemiliagako goldean, 1025. urteko datazioarekin: Zeriano[3].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Ziraoko biztanleria |
|---|
![]() |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriko eliza San Joan Ebanjelariaren elizarena da, jatorriz erromanikoa baina XVI. mendean zaharberritu zutena. Barnealdean XVI. mendeko tenpera-mural bat du.
-
San Joan eliza
-
Eliza alboko eraikinak
-
Elizako ataria
-
Iturria eta latasgia
-
Etxe bateko ataria
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriko jaiak irailaren lehenengo asteburuan ospatzen dituzte San Estebanen omenez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ EODA: Arratzua-Ubarrundia
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ «Zirao - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-08-19).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
| Arratzua-Ubarrundiako herriak | ||
|---|---|---|
|
Arroiabe • Arzubiaga • Betolatza • Dura • Landa • Langara Ganboa • Luku • Mendibil • Uribarri Ganboa • Zirao • Zurbao | ||
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |

