Irulegiko arnoa: berrikuspenen arteko aldeak
t robota Erantsia: sv:Irouléguy (vin) |
t Robota: hizkuntza arteko 6 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q3058542 orrian |
||
46. lerroa: | 46. lerroa: | ||
[[Kategoria:Euskal Herrian Jatorrizko Izendapena duten produktuak]] |
[[Kategoria:Euskal Herrian Jatorrizko Izendapena duten produktuak]] |
||
[[Kategoria:Ipar Euskal Herriko gastronomia]] |
[[Kategoria:Ipar Euskal Herriko gastronomia]] |
||
[[br:Gwin Irulegi]] |
|||
[[ca:AOC Irouléguy]] |
|||
[[en:Irouléguy AOC]] |
|||
[[fr:Irouléguy (AOC)]] |
|||
[[nl:Irouléguy (wijn)]] |
|||
[[sv:Irouléguy (vin)]] |
10:50, 9 martxoa 2013ko berrikusketa
Irulegiko arnoa Nafarroa Behereko arno mota da, Irulegi inguruko mahastietan ekoitzia. Jatorri-izendapena duen Ipar Euskal Herriko mahasti bakarra da, 1970. urtetik sor-marka duena.
Historia
Mahastiaren historia Done Jakue Bideari lotua dago. Orreagako fraideek sortu zuten XI. mendean, erromesei eskaintzeko asmoz. Pirinioetako Ituna sinatzean 1659an, fraideek mahastia utzi behar izan zuten eta biztanleek hartu bere gain.
1912an ia desagertu egin zen, mahats-zorria (filoxera) intsektuaren eraginez. 1970ean jatorria babesten duen sor-marka jaso zuen Frantziako gobernutik. Gaur egun, 50 bat ardogile daude Irulegi jatorri-izendapenarekin ardoa ekoizten.
Maurice Edmond Sailland Curnonsky "gastronomoen printzeak" Irulegikoa "neskak dantzarazten dituen ardoa" dela esan zuen[1].
Mahats motak
- Zuria: Xuri Zerratia (Hondarribi zuri zerratia) eta Ixiriota Xuria (Izkiriota).
- Gorria eta beltza: Axeria eta Bordelesa.
Antzina, hainbat mahats mota erabiltzen ziren: Xuri zerratia, Kroxenta, Pikapota, Izkiriota, Axeria edo Zorra Negra, Kamalua, Mantzinga, Bordalesa, Erre Mantxaua eta Pino beltza[2].
Mahastia
Sor-markaren barnean dauden mahastien eremua 200 ha ingurukoa da, Garazi eta Baigorri-Ortzaize eskualdeetako udalerri hauetan daudela banaturik[3]: Aintzila, Anhauze, Arrosa, Azkarate, Baigorri, Bidarrai, Buztintze-Hiriberri, Donazaharre, Duzunaritze-Sarasketa, Irulegi, Izpura, Jatsu, Lasa, Lekunberri eta Ortzaize.
Ardo ekoizpena 5500 hektolitrokoa da, gutxi gorabehera honela banatua: %70 ardo beltza, %20 ardo gorria eta %10 ardo zuria.
Erreferentziak
Kanpo loturak
- Irulegiko ardoa (X. Arbelbideren artikulua) Habe-Ikasbil webgunean
- (Frantsesez) Irulegiko ardoa France Su Ouest webgunean
Ikus, gainera
Euskal Herriko ardoak | ||
---|---|---|
Arabako Txakolina • Bizkaiko Txakolina • Errioxako Ardoa • Getariako Txakolina • Irulegiko Arnoa • Nafarroako Ardoa |