Donazaharre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Donazaharre
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Saint-Jean-le-Vieux Eglise Mairie.JPG
Donazaharreko San Piarres Usakoa eliza, atzealdean Herriko Etxea ikus daiteke.

Donazaharreko armarria

Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Barrutia Baiona
Kantonamendua Euskal Mendialdea
Izen ofiziala Saint-Jean-le-Vieux
Auzapeza Pierre Eiherabide (2008-2014)
Posta kodea 64220
INSEE kodea 64484
Herritarra donazahartar
Kokapena
Koordenatuak 43° 09′ 55″ N, 1° 11′ 36″ W / 43.165277777778°N,1.1933333333333°W / 43.165277777778; -1.1933333333333Koordenatuak: 43° 09′ 55″ N, 1° 11′ 36″ W / 43.165277777778°N,1.1933333333333°W / 43.165277777778; -1.1933333333333
Donazaharre hemen kokatua: Nafarroa Beherea
Donazaharre
Donazaharre
Donazaharre (Nafarroa Beherea)
Azalera 11,64 km2
Garaiera 171 – 500 metro
Distantzia 4 km Donibane Garazira
Demografia
Biztanleria 862 biztanle (2013)
Dentsitatea 74,05 biztanle/km²
Zahartze tasa[1] % 25,5
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 36,75
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 69,7 (2011)
Genero desoreka[1] % 3,54 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 4,54 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 70,18 (2010)
Euskararen erabilera

40,65 (2011)
Datu gehigarriak


Donazaharre Nafarroa Behereko erdialde-hegoaldeko udalerri bat da, Garazi eskualdekoa.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donazaharre RD-933 (antzinako RN-133), RD-18 eta RD-22 errepideek zeharkatua da.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerritik[2] Errobiko ibaiadarra den Lauribar pasa da. Baita azken honen ibaiadarra den Arzubi erreka eta bere ibaiadarra den Apateko erreka.

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behorlegiko mugan Aphanize mendia dago, hortik Burdin Olatze zeharkatuz Zuberoan dauden Altzai-Altzabeheti-Zunharreta edo Altzürüküra joan daiteke. Biduze eta Errobi arroen artean kokatuta, iparraldean Eltzarreko ordokia du.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bassabürüa
  • Herri
  • Urrutia

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donazaharre euskarazko toponimoa Donibane Zaharraren laburketa da[3].

Antzinean Imus Pyrenaeus zuen izena, latinez[3]. Frantsesezko Saint-Jean-le-Vieux toponimoak[4] itxura hauek izan ditu: Sant-Juan-el-Viejo (1479, Baionako kapitulua[5]), San-Juan-lo-Bielh (1513, Iruñeko paperak[6]), S-Iean le Vieux (1650) eta Sanctus-Petrus de Saint-Jean-le-Vieux (1685, Baionako elizbarrutiaren kolazioak[7]).

Frantziako Iraultzaren garaian, Direktorioak Franche izena bultzatu zuen udalerrirako[3]. Okzitanieraz Sent Joan lo Vielh du izena eta aragoieraz, berriz, San Chuan lo Biello.

Harrieta toponimoak[4] itxura hauek izan ditu: Ferriette (XII. mendea, Baionako eskutitzak[8]), Arrieta (1525, Comptos Ganberaren paperak[9]), Harrieta (1621, Martin Biscay[10]) eta Harriette (1863, Raymondek aipatua[4]).

Irunberri toponimoak[4], berriz, honakoak: La salle d'Irumberri (1328, Duchesne Bilduma CXIV. Liburukia, 177. orr.[11]), Yrumberri (1621, Martin Biscay[10]) eta Irumberry (1863, Raymondek aipatua[4]).

La Magdeleine toponimoak[4] beste hauek: La Magdelena (1513, Iruñeko paperak[6]) eta La Magdelaine (1763, Baionako elizbarrutiaren bisitak[12])

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar Inperioaren garaian, Donazaharre Imus Pyrenaeus zen, Pirinioen oinean zegoen geltokia, Antoninoren Ibilbidean aipatua zena (IV. mendean batua baina 211. urteko mapetan oinarriturik)[13]. J.-L. Tobieren araketek termak eta monetak aurkitu zituzten udalerrian

Rikardo I.a Ingalaterrakoak 1177an eraitsi zuen gaztelu bat ere bazen bertan.

Priorena etxean (antzinean priorearen etxea zena, hortik izena), Donibane Garazi eta Garazi eskualdeko ahaldunak batzen ziren.

Philippe Veyrinek[14] Donazaharren 1660 arte estatu-zibilarekin lotuta zeuden errituak gaztelaniaz egin ohi zirela esan zuen, Eiheralarren bezala.

1790eko martxoaren 4eko Legeak Frantziako departamenduak eta barrutiak sortu zuen. Era horretan, Ipar Euskal Herria eta Bearnok Behe Pirinioak izeneko departamendua sortu zuten. Ipar Euskal Herrian hiru barrutiak sortu zituen: Maule, Donapaleu eta Ustaritze. Lapurdin egindako gehiegikeriak zirela eta egoitza Ustaritzetik Baionara aldatu zuten. Direktorioak izenen aldaketa bultzatu zuen iraultzaileak izan zitezen. Horrexegatik Donazaharre Franche, Donibane Garazi Nive-Franche, Ustaritze Marat-sur-Nive (Marat zela eta), Itsasu Union, Arbona Constante, Baigorri Thermopyles (Termopiletako gudua zela eta), Donapaleu Mont-Bidouze, Luhuso Montagne-sur-Nive, Donibane Lohizune Chauvin-Dragon, Ainhoa Mendiarte eta Zuraide Mendialde bihurtu ziren.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donazaharreko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintaldia Alkatea Alderdia
1989-2008 Pierre Gastellou
2008-2014 Pierre Eierabide

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta, Irulegiko arnoaren eskualdean izanik.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak haur-eskola bi ditu, bata publikoa (Donazaharre[15]) eta bestea pribatua (Saint-Michel).

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donejakue Bidea udalerritik igarotzen da, Larzabaletik datorrena. Hurrengo udalerria Donibane Garazi da.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donazaharreko jaiak abuztuaren lehen igandean ospatzen dira

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskararen erabilera (behenafarrera) oso zabaldua dago: 1968an udalerriak 626 euskaldun zituen, erdigunean 180 eta kanpoko auzoetan 446.[16]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilota plaza

Urrutia auzoan (Donazaharreren izen zaharra dena), Donibane eliza erromaniko eta Harrieta gazteluaren[17] aztarnak daude, biak XIII. mendekoak.

San Piarres Usakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza XII. mendekoa da, Orreagako monasterioaren menekoa zena. Hau ere eraitsia izan zen eta portale erromanikoa besterik ez zen geratu. 1630. urtean berriztatua izan zen[18].

Apat-Ospitale[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenak adierazten duen moduan, monasterio eta ospitalea izan zen 1286. urtean Jerusalemgo Zaldun Ospitalarioek ireki zutena, Donejakuerantz zihoazen erromesak zaintzeko. Gaur egun, San Blas kapera erromanikoa bakarrik geratzen da, errota zahar baten ondoan dagoena. Laborantza-biltegi moduan dago erabilia[19][20][21].

Ikusteko beste lekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donazahartar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2. Sandre datu-basea
  3. a b c Mérimée datu-basea:
  4. a b c d e f Paul Raymond, "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
  5. Baionako kapitulua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  6. a b José Yanguasek argitaratutako paperak
  7. XVII. eta XVIII. mendeetako eskuizkribuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  8. Baionako eskutitzak edo Livre d'Or - XIV. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  9.   Yanguas y Miranda, José (1840), Diccionario de Antiguedades del reino de Navarra, Iruñea .
  10. a b Martin Biscay, "Derecho de naturaleza que la merindad de San-Juan-del-pie-del-puerto, una de las seys de Navarra, tiene en Castilla" - 1622
  11. Duchesne Bilduma, 99-114 Liburukiak, Oihenarten paperak, - Frantziako Liburutegi Nazionala
  12. XVIII. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  13. Gérard Folio. "La citadelle et la place de Saint-Jean-Pied-de-Port, de la Renaissance à l’Époque Contemporaine", "Cahier du Centre d’études d’histoire de la défense n° 25" "Histoire de la fortification", 2005 ISBN 2-11-094732-2, Online
  14. Philippe Veyrin "Les Basques"Arthaud, 1975, ISBN 2-7003-0038-6, 131. orr
  15. Donazaharre eskola
  16. Ainhoa AROZAMENA AYALA: «Donazaharre: Lengua», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  17. Mérimée datu-basea: Harrieta gaztelua
  18. Mérimée datu-basea: San Piarres Usakoa
  19. Mérimée datu-basea: San Blas
  20. Mérimée datu-basea: Magdeleine eliza
  21. Mérimée datu-basea: San Blas eliza Apat-Ospitalean
  22. Mérimée datu-basea: erromatar aztarnategia
  23. Mérimée datu-basea: Arsoritzea baserria
  24. Mérimée datu-basea: Haritzaldea baserria
  25. Mérimée datu-basea: Mariotenea baserria
  26. Mérimée datu-basea: Sokarroa baserria
  27. Mérimée datu-basea: Irunberri gaztelua
  28. Mérimée datu-basea: Xala
  29. Mérimée datu-basea: Bidegurutzea
  30. Mérimée datu-basea: Madeleine gurutzea
  31. MMérimée datu-basea: Bella Esponda gotorlekua
  32. Mérimée datu-basea: San Piarres eliza
  33. Mérimée datu-basea: San Piarres eliza
  34. Mérimée datu-basea: San Joanes Batailatzailearen eliza
  35. Mérimée datu-basea: San Joanes Batailatzailearen eliza
  36. Mérimée datu-basea: San Joanes Batailatzailearen eliza
  37. Palissy datu-basea: Hilarriak
  38. (Euskaraz) Berria egunkaria: Eiherak orainean eta geroan ere
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donazaharre Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa