Baigorri-Ortzaize
Baigorri-Ortzaize ([baiɣoʁi oʁ̞ts̻ais̻e]) Nafarroa Behereko hego-mendebaldeko eskualdea da, Baigorri eta Ortzaizeko ibarrek osatua. Lehena Aldude ibaiak sorturikoa da; eta bigarrena, Errobik eraturikoa. Administratiboki, Baigorriko kantonamendua osatzen du (kantonamendu horren eta Baigorri-Ortzaize eskualdearen lur eremuak bat bera dira).
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Iparraldean, Lapurdi
- Ipar-ekialdean, Arberoa eskualdea
- Ekialdean, Garazi eskualdea eta Nafarroa Garaia (Luzaide udalerria)
- Mendebaldean, Nafarroa Garaia (Baztan)
- Hegoaldean, Nafarroa Garaia (Erroibar).
Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hauek dira eskualdea osatzen duten udalerriak:
- Baigorriko ibarrean
- Ortzaizeko ibarrean
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1706an Baigorri ibarreko Biltzar nagusia Anhauzeko elizaren kalostrapean bildu zen[1]. Orduan "balea"[2] (Ortzaizekoa eta Aldudekoa kontatu gabe, historikoki berezitasunak izan baitituzte) 11 herri edota parrokiak osatzen zuten:
- Berraunberriko lepoaren ekialdera: Anhauze, Azkarate, Germieta (orain Baigorriko auzoa dena), Irulegi, Lasa eta Sorhoeta-Bursoritz (egun Irulegiko auzoak).
- Lepoaren mendebaldean: Okoze, Otikorene, Urdoze, Leizparze eta Donostei[3]; gaur egun denak Baigorri udalerrian bilduak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Mixel Oronoz: Oilandoiko ermita, 2001, Elkarlanean.
- ↑ "Balle", "ibarra" alegias; hala idazten du Oronozek.
- ↑ Azken hau, "Doneztebe" alegia, gaur egun udalerri eta kantonamenduko burua da, frantsesez Saint-Étienne.
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Nafarroa Behereko eskualdeak | ![]() |
---|---|---|
Agaramont • Amikuze • Arberoa • Baigorri-Ortzaize • Garazi • Oztibarre |