Lupo I.a Otsoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-behin-betiko +behin betiko)
t Robota: «Kategoria:Gaskoniako dukeak» kategoria «Kategoria:Gaskoiniako dukeak» kategoriara aldatzen
17. lerroa: 17. lerroa:
{{Baskoniako dukeen aurkibidea}}
{{Baskoniako dukeen aurkibidea}}


[[Kategoria:Gaskoniako dukeak]]
[[Kategoria:Gaskoiniako dukeak]]
[[Kategoria:Akitaniako dukeak]]
[[Kategoria:Akitaniako dukeak]]

19:35, 12 apirila 2013ko berrikusketa

Lope I.a Akitaniakoa, Lope Otsoa, Loup Otsoa edo Lupo Otsoa[1]. Akitania eta Baskoniako dukea (670-710). Lope Felix akitaniar-baskoi dukearen zerbitzuan sartzean, azken honek Tolosa eta Baskonian agintzen zuen.

Merovingioekiko independentzia 660. urte aldera gertatuko zen, 657an artzapezpikuak oraindik Tolosan izendatzen baizituzten. Dukerri euskaldunaren hedadura «Ex Miraculis S. Martialis» agiriko lekukotasunak zehazten du, bertan hau dio: «hiri guztiak Pirinio mendiak arte» eta «jende baskoi gaiztoaren» gain aginduz.

Euskal batasuna nabaria da. 672an Septimania eskualdea baskoiekin elkar ulertuz matxinatu egingo da, honen ondorioz Wanba, Paulo eta euren aliatuen espedizioa emango delarik. Wanba errege godoak bizitasun eta bizkortasunez jokatuko du. Martxa azkarren bidez, Lope I.a akitaniar-baskoi dukea harrapatzen saiatuko da, azken hau Herault ibaiaren eskubiko ertzean dagoen den Aspiran kokalekuan bere gudarostearekin batera ikustera eman baitzen. Julianus aipatzen duen legez, godoek gudaroste baskoi-akitaniarra aurkitu baino lehen bere halakoan hanka egin zuen. Halere Lope I.a, frankoen babesik gabe, ez zen godoen gudaroste nazionalari aurre egiteko bezain indartsua. Wanbak Septimania baketu ondoren atzera egin zuen. 670ko Felixen heriotzaren ondoren Lope duke izendatua izan zen eta Ebroinengandik ihesi Baskonian babesa aurkitu zuten neustro-burgoion erresumako baroien babesa ere bazuen. Txilperik II.arekin izandako harremanak adiskidetasunekoak izango ziren, bere aginduz 670 eta 673an Garnomon kontzilirako deia egin baitzuen. Dax eta Baionako artzapezpikuek joatera laga zioten.

Txilperik II.aren heriotzaren ostean, Thierry III.a izango da bere ondorengoa, hau bavariar, alemaniar, turingiar, bretoi eta baskoien errebindikazio nazionalen giroaren erdian topatuko delarik. Lope I.ak frankoen erresumak ziren Austrasia eta Borgoñaren gertakari politikoetatik ihes ezin eginik zebiltzan botererik gabeko bi dukerrietan agintzen zuen. Ebroin tiranoaren aurkako liskarren aurrean, Lope I.a bere gudarostearekin Limoges hiriaren aurrean bertaratzen da, artzapezpiku eta hiritarrei udalerri hartatik kanporatzeko aginduz, honela beren leialtasun zinetik errelebatuz baina bere gobernura makurtuaraziz. San Martzialeko santutegiko Lope I.aren egonaldiaren inguruko kondaira bat ere badago. 680an Lupo I.a eta bere gerlariak Limogesitk alde egin zuten baina behin betiko bakea ez zen Ebroin tiranoaren heriotzararte iritsiko, hau 681an erahilta hil zelarik.

688an jauregiko maiordomoa zen Heristaleko Pippinek bere zigortze espedizioak inperioko zenbait herrialdeen aurka zuzendu zituen, hauen artean akitaniarrak eta baskoiak zeudelarik, baina gauzak zeuden bezala gelditu ziren, hots, independentzian. Lope I.ak berrogei urte inguruan gobernatu zuen, 710. urtean Eudon Handia dukeak, dirudienez bere sema zena, ordezkatu baitzion. Lope.a 68 urte bizi izango zen[2]

Erreferentziak

  1. Lupo I.a Euskomedia.org
  2. Estornés Lasa, B. Historia General de Euskalerria, Epoca Vascona, 476-824 orr.. Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco.

Kanpo loturak