Jose Ariztimuño: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 88.26.47.189 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Addbot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
32. lerroa: 32. lerroa:


==== Saiakera ====
==== Saiakera ====
* ''La democracia en Euzkadi'' zoriontsua da eider!!! a tomar por culo ([[1935]])
* ''La democracia en Euzkadi'' ([[1935]])


== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==

18:15, 5 martxoa 2014ko berrikusketa

Jose Ariztimuño
Jose Ariztimuño
Datu pertsonalak
Izen osoa Jose Ariztimuño Olaso
Ezizena Aitzol
Jaio 1896ko martxoaren 18a
Tolosa (Gipuzkoa)
Hil 1936ko urriaren 17a
Hernani (Gipuzkoa)

Jose Ariztimuño Olaso, "Aitzol" ezizena zuena, (Tolosa, Gipuzkoa, 1896ko martxoaren 18a - Hernani, Gipuzkoa, 1936ko urriaren 17a) euskal idazle, kazetari eta elizgizon abertzale eta euskaltzalea izan zen. Gaztelaniaz zein euskaraz idatzi bazuen ere, hizkuntz normalizazioaren aldeko ekimenak bultzatu zituen, euskararen ofizialtasuna eskatuz. Ehunka artikulu idatzi zituen aldizkari eta egunkarietan.

1922an Gasteizen apaiztu zen. 1930an Euskaltzaleak elkarteko zuzendaria izan zen. 1930. urtean Donostian sortu zen El Día egunkarian berebiziko garrantzia izan zuen Aitzolek egunkari hori erabat abertzaletasun aldera lerratzen. Ideologia sendoko pertsona eta ideia barreiatzaile paregabea, Eusko Langileen Alkartasuna sindikatu katoliko eta abertzalea bultzatu zuen etengabe, gainerako ekimen abertzaleak bezala, nahiz Errepublika garaiko azken bi urteetan lan teorikoetara mugatu zen nolabait ere.

1935. urtean La democracia en Euzkadi saiakera eman zuen argitara eta gerrak argitaratzea eragotzi zuen beste bi lan prestatu zituen: Ipar Euskal Herriko erakundeei buruzko historia politiko-soziala (hastapena Euzkadi egunkarian agertu zen, zenbait zatitan) eta La poesía popular en el renacimiento de los pueblos izeneko lanaren lehen liburukia.

1936an faxisten altxamendua hasi zenean Donostian zegoen eta Beloken errefuxiatu zen. Donostia frankisten esku geratu zenean Bilborako bidea hartu zuen, baina 1936ko urriaren 15ean Pasaia inguruan preso hartu eta Donostiako Ondarretako kartzelan sartu zuten. Han torturak jasan zituen eta handik gutxira Hernanin fusilatu zuten.

Jardun politiko eta sindikalez gain, kultura arlo asko (historia, folklorea, literatura kritika) ukitu eta landu zituen Aitzolek. Euskararen alde kartsuki idatzi zuen, euskaraz eta erdaraz, nahiz lan teoriko gehienak erdaraz osatu. Liburuxka bat idatzi zuen gai honi buruz: La muerte del euskara o los profetas de mal agüero. Gerra aurreko euskal abertzaletasunak izan zuen ideologorik garrantzitsuenetakoa izan zen.

Lanak

Euskaraz

Bilduma

Gaztelaniaz

Liburuxka

  • La muerte del euskara o los profetas de mal agüero (1931)

Saiakera

  • La democracia en Euzkadi (1935)

Kanpo loturak

Erreferentziak