Dolores Ibarruri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 80.35.106.214 wikilariaren aldaketak ezabatuz, PereBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
19. lerroa: 19. lerroa:
== Bizitza ==
== Bizitza ==
=== Haurtzaroko giroa ===
=== Haurtzaroko giroa ===
Familia meatzari ugari eta pobrean hazi zen [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] industrializazioaren hasieraren testuinguruan, meatzeekin oso lotuta zegoen [[Bizkaia|Bizkaiko]] [[Meatzaldea]] eskualde hartan. Giro politikoari dagokionez, [[Espainia]]k [[Kuba]] eta [[Filipina Uharte]]etako azken koloniak galdu berriak zituen eta, [[Lehen Mundu Gerra]]ren ondoren komunismoaren hastapenak ziren munduan.


== Familia meatzari ugari eta pobrean hazi zen [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] industrializazioaren hasieraren testuinguruez, [[Espainia]]k [[Kuba]] eta [[Filipina Uharte]]etako azken koloniak galdu berriak zituen eta, [[Lehen Mundu Gerra]]ren ondoren komunismoaren hastapenak ziren munduan. ==
=== Politikan hastapenak ===
=== Politikan hastapenak ===
Hiru urtez neskame egon ondoren, Julián Ruiz Gabiña meatzari sozialistarekin ezkondu zen, hogei urte zituela. Garai haietan, Somorrostroko elkarte sozialistako kide egin eta parte hartzen hasi zen zuzenean langileen aldeko ekintzetan (1917ko abuztuko iraultza greba). ''[[El minero vizcaíno]]'' agerkarian hasi zen lanean [[1918]]an (aldizkari horretan erabili zuen ''Pasionaria'' ezizena lehenbizikoz) eta [[III. Internazionala]]ren aldeko ahaleginetan murgildu zen [[1919]]an, [[Errusiako Iraultza]]ren oihartzunak mundu guztira zabaldu ondoren.
Hiru urtez neskame egon ondoren, Julián Ruiz Gabiña meatzari sozialistarekin ezkondu zen, hogei urte zituela. Garai haietan, Somorrostroko elkarte sozialistako kide egin eta parte hartzen hasi zen zuzenean langileen aldeko ekintzetan (1917ko abuztuko iraultza greba). ''[[El minero vizcaíno]]'' agerkarian hasi zen lanean [[1918]]an (aldizkari horretan erabili zuen ''Pasionaria'' ezizena lehenbizikoz) eta [[III. Internazionala]]ren aldeko ahaleginetan murgildu zen [[1919]]an, [[Errusiako Iraultza]]ren oihartzunak mundu guztira zabaldu ondoren.

13:45, 18 martxoa 2014ko berrikusketa

Dolores Ibarruri
Dolores Ibarruri
Dolores Ibarruri Gómez, 1978.
Datu pertsonalak
Izen osoa Dolores Ibarruri Gomez
Ezizena Pasionaria
Jaio 1895eko abenduaren 9a
Txantiloi:EH Gallarta, Bizkaia
(Euskal Herria)
Hil 1989ko azaroaren 12a
(93 urte)
Txantiloi:ESP Madril (Espainia)
Bikotekidea(k) Julián Ruiz Gabiña (1916-1926)

Dolores Ibarruri, "Pasionaria" ezizenez ezaguna (Gallarta, Abanto-Zierbena, 1895eko abenduaren 9- Madril, 1989ko azaroaren 12), bizkaitar politikari komunista nabarmena izan zen. Euskal Herrian sortutako politikari handienetakoa eta mugimendu komunistako emakumerik ezagunenetakoa izan da.

Bizitza

Haurtzaroko giroa

Familia meatzari ugari eta pobrean hazi zen Euskal Herriko industrializazioaren hasieraren testuinguruan, meatzeekin oso lotuta zegoen Bizkaiko Meatzaldea eskualde hartan. Giro politikoari dagokionez, Espainiak Kuba eta Filipina Uharteetako azken koloniak galdu berriak zituen eta, Lehen Mundu Gerraren ondoren komunismoaren hastapenak ziren munduan.

Politikan hastapenak

Hiru urtez neskame egon ondoren, Julián Ruiz Gabiña meatzari sozialistarekin ezkondu zen, hogei urte zituela. Garai haietan, Somorrostroko elkarte sozialistako kide egin eta parte hartzen hasi zen zuzenean langileen aldeko ekintzetan (1917ko abuztuko iraultza greba). El minero vizcaíno agerkarian hasi zen lanean 1918an (aldizkari horretan erabili zuen Pasionaria ezizena lehenbizikoz) eta III. Internazionalaren aldeko ahaleginetan murgildu zen 1919an, Errusiako Iraultzaren oihartzunak mundu guztira zabaldu ondoren.

Bizkaiko lehen talde komunista eratzen parte hartu zuen 1920an, eta Espainiako Alderdi Komunistaren lehen Kongresuan 1923an. Alderdi horretako Batzorde Nagusiko kide izendatu zuten 1930ean eta Madrilera joan zen 1931n, Mundo Obrero egunkariko erredaktore izateko.

Errepublika eta Gerra Zibila

Dolores Ibarruri kalea, Ametzola auzoan (Bilbo)

Kartzelan eduki zuten 1931ko urritik 1932ko urtarrila arte. Handik irtenik, Alderdi Komunistaren IV. kongresuan, agerian eta legez egin zen lehenean, hartu zuen parte. Batzorde eragileko kide hautatu zuten kongresu hartan. Berriro kartzeleratu zuten, 1933ko urtarrila arte. Pro Infancia Obrera eta Agrupación de Mujeres Antifascistas izeneko erakundeak bultzatu zituen urte hartan.

1932an, ordurako bananduta zegoela, Madrilen izendatu zuten Espainiako Alderdi Komunistako Emakumeen Atalaren arduradun. Espainiako Bigarren Errepublikaren sasoian, diputatu hautatu zuten Asturiasen. 1934an, Emakumeen Batzordeko I. Kongresuan presidente aukeratu zuten, eta Parisen parte hartu zuen Emakumeen Munduko Kongresuan, gainera Asturiasko iraultzan parte hartu zuen, eta gordeka bizi behar izan zuen aurrerantzean. Seme-alabak Errusiara bidali zituen ikastera.

Espainiako Alderdi Komunistako ordezkari izan zen Moskun, III. Internazionalaren VII. batzarrean. 1936. urteko urtarrilean preso hartu zuten Madrilen, eta diputatu hautatu zuten Asturiasen urte hartako otsaileko hauteskundeetan.

Apur bat geroago, Espainiako Gerra Zibila hasi zen, eta bertan protagonismo handia bereganatu behar izan zuen. Komunisten propagandagilerik gartsuena izan zen; haren ahotik irten ziren ¡No pasarán! (Ez dira pasako!) eslogan antifaxista eta Más vale morir de pie que vivir de rodillas (Hobe zutik hil, belauniko bizi baino) esaldi ospetsuak. Euskadiko Autonomia Estatutuaren alde mintzatu zen Madrilgo Parlamentuan (1936ko urriaren 1a). Gerra galdutakoan, Espainiatik alde egin eta Sobiet Batasunera jo zuen.

Erbestea

1942an Alderdi Komunistaren Idazkari Orokor izendatu zuten, Jose Díaz hildakoan. Era berean, 1942ko urte hartan bertan bere semea zen Rubén Ruiz Ibarruri 22 urte zituela Stalingradeko guduan hil zen. Errusieraz ikasi zuen eta Stalin eta munduko beste agintari batzuekin elkarrizketatu zen. Bakearen Lenin Saria jaso zuen, eta Moskuko Unibertsitateak "honoris causa" titulua eman zion. Hainbat bidaia egin zuen garai hartan.

1960. urtean, Carrillok Idazkari Orokor postua hartuta, lehendakari izendatu zuten Ibarruri. Ez zen estalinismoaren aurka garbi agertu, baina gaitzetsi zuen Varsoviako Ituneko indarrak Txekoslovakian sartu izana (1968).

Francoren ondoren

Franco hil ondoren, Asturiasa itzuli zen, eta, laurogei urte zituela, Asturiasetik diputatu izendatu zuten berriro 1977ko ekainean. 1983an Dolores pelikula estreinatu zuten. Argentinan parte hartu zuen Maiatzaren Plazako Amek egindako protestaldietan, bere bizitzako azken urteetan.

Guztira, sei seme-alaba izan zituen Dolores Ibarrurik; haurretan hil zitzaizkion lau, eta beste bat Stalingradoko guduan hil zen.

Lanak

  • El único camino (1962, Bide bakarra). Oroitzapen liburua.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dolores Ibarruri Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak