«Langabezia»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
1.652 bytes added ,  Duela 6 urte
ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}}))
* '''Egiturazko langabezia:''' ekonomiaren egituran izaten diren aldaketa sakonei loturikoa da. Aldaketa horien ondorioz, sektore batzuetan lanak gora egiten du, eta beste batzuetan, berriz, lanik eza areagotu egiten da. Langabezia-mota hau bi faktore nagusik sortzen dute: [[aldaketa teknologiko]]en ondorioz, zenbait sektoretan jarduera eta eginkizun jakin batzuk egiteko lan-eskariaren murrizketak (langabezia teknologiko deritzona); eta, bestetik, sektore jakin bateko produktu edo zerbitzuen eskariak izan dezakeen beherakada handi edo erabatekoaren ondorioz, sektore horretan lanpostuak betiko galtzen direlako (besteak beste, teknologia berri batek produktu horiek zaharkiturik uzten dituelako, edo nazioarteko lehiakortasuna areagotzen delako sektore horretan, edo kontsumitzaileen gustuak aldatzen direlako).
* '''Langabezia ziklikoa:''' [[ekonomia-ziklo]]etako atzeraldi edo ekonomia-jardueraren beherakada-fasearekin loturikoa da. Atzeraldian den ekonomian produktu eta zerbitzuen eskaria osoa ez da gai lan bila dabiltzan guztientzat lana sortzeko. Langabezia ziklikoari ''langabezia keynestarra'' edo ''eskari agregatuaren urritasunekoa'' ere esaten zaio.
 
== Langabezia tasa ==
{{wikitu}}
Lanaren eta langabeziaren arteko erlazioaren zifrak herrialde baten datu ekonomiko zehatz eta zabalenen artekoak dira. Hilero [[biztanleria aktibo]]a neurtuz lortzen dira. Hilero egiten da galdeketa zenbait etxetan, azkenaldiko lan historialari buruzko galderekin.
 
Galdeketa horrek 16 urte edo gehiagoko biztanleria 4 taldetan zatikatzen ditu:
 
# Biztanleria okupatua: ordaindutako lanak egiten ari diren pertsonak dira, baita gaixotasunagatik, grebengatik edo oporrengatik absente dauden langileak ere.
# Langabeak: okupatuak ez dauden pertsonak dira, baina modu aktiboan lana bilatzen egon diren edo berriz ere lanean astea espero duten pertsonak osatzen dute. Sakonago esanda, pertsona bat langabe dago: ''1.'' ez baldin badago lanean eta azken lau astean lana aurkitzeko ahalegin espezifikoak egin baldin baditu; ''2.'' lanetik kendu badute eta berriz ere deitua izateko esperoan baldin badago; eta ''3.'' hurrengo hilabetean lan bat lortzea espero baldin badu. Gainera lan bat aurkitzeko esfortzu berezi bat egin duela erakutsi beharko du (bertako enpresetan nola heldu, lan eskaintzen iragarkiei erantzun…).
# Biztanleria ez-aktiboa: ikasten ari diren, etxeko lanak egiten dituzten, erretiratuek, lana egiteko gai ez diren gaixoek edo lana bilatzen ez dituzten helduek osatzen dute.
# Biztanleria aktiboa: okupatuak dauden pertsonek eta langabeek osatzen dute.
 
Langabezia tasa, langabe kopurua biztanleria ez-aktiboaren kopuruarekin zatituz kalkulatzen da, eta ehunekotan erakusten da. Hau da, ez da langabe guztien eta biztanleria guztiaren arteko neurri bat, baizik eta ekonomikoki jardunean dagoenarekin.
 
== Langabeziari buruzko teoriak ==

Nabigazio menua

Tresna pertsonalak

Izen-tarteak

Aldaerak