The Others (2001eko filma): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
48. lerroa: 48. lerroa:


[[Kategoria:Alejandro Amenábarrek zuzendutako filmak]]
[[Kategoria:Alejandro Amenábarrek zuzendutako filmak]]
[[Kategoria:Javier Agirresaroberen filmak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako filmak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako filmak]]
[[Kategoria:Espainiako filmak]]
[[Kategoria:Espainiako filmak]]

10:32, 2 maiatza 2014ko berrikusketa

The Others edota Los Otros (euskaraz Besteak) 2001eko Alejandro Amenábar txiletar-espainiar zinema zuzendariaren suspense eta beldurrezko filma bat da. Bertan, Nicole Kidman, Fionnula Flanagan, Christopher Eccleston, Elaine Cassidy, Eric Sykes, Alakina Mann eta James Bentley aktoreek antzeztu zuten.

Filma honek kritika eta ikusleei dagokionez sekulako arrakasta izan zuen, gainera Alejandro Amenábar zuzendaria nazioartean ezagutzera eman zuen. Bestalde, filma honetako argazkilaria Javier Agirresarobe eibartarra izan zen.

Filmak sari ugari irabazi zituen, tartean Goya Sariak eta BAFTA sariak. Bestalde, filma honetako etxaldea Kantabriako Hornillos jauregia da, bertan filmatu zelarik.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1945. urtea, Jersey uhartea, Bigarren Mundu Gerra jada amaitu da, baina duela urte batzuk gerrara joan zen Gracen (Nicole Kidman) senarra ez da oraindik itzuli. Grace viktoriar aroko etxalde batean bakarrik eta nahiko isolatua bizi da, bere bi seme-alabak (Alakina Mann eta James Bentley) kristau arau zorrotzen bidez hezituz. Haurrek gaixotasun arraro bat dute: ezin dezakate eguzki edo egun argiarik jasan. Etxaldera iritsi diren hiru zerbitzari berri eta prestuek (Fionnula Flanagan, Eric Sykes eta Elaine Cassidy) familia hartako bizi arau nagusia berehala ikasi beharko dute: etxaldea ilunpean egon beharra da, eta behin ere ez da ate bat irekiko aurrekoa itxi ez baldin bada. Baina Gracek jarri dituen arau zorrotzak bere kontrolpetik ihes egiten duten gertakizunen bidez zalantzan jarriak izanen dira.

Aktoreak

Kanpo loturak