Bolintx: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
20. lerroa: 20. lerroa:


== Bolintxeak ([[Santurtzi|Santurtziko]]) ==
== Bolintxeak ([[Santurtzi|Santurtziko]]) ==
Arrantzaleen gurdiak, aparailu, tresnak eta sareak gordetzeko tokiari esaten zaio / zitzaion. Bertan sare-konpontzaileek behar egiten zuten, batez ere, eguraldi txarra egiten zuenean, bolintxak konpontzen.
Arrantzaleen gurdiak, aparailu, tresnak eta sareak gordetzeko tokiari esaten zitzaion. Bertan sare-konpontzaileek behar egiten zuten, batez ere, eguraldi txarra egiten zuenean, bolintxak konpontzen.
[[File:Arrantzaleen bodegak.JPG|thumb|left|260px|Santurtziko arrantzaleen bodegak]][[Fitxategi:bolintxak.jpg|thumb|center|320px|Sareak Santurtziko portuko bodegetan]]
[[File:Arrantzaleen bodegak.JPG|thumb|left|260px|Santurtziko arrantzaleen bodegak]][[Fitxategi:bolintxak.jpg|thumb|center|320px|Sareak Santurtziko portuko bodegetan]]



17:05, 13 abendua 2014ko berrikusketa

Bolintx edo bolintxa inguraketa-sarea edo ingurasarea da. Sakonera gutxiko uretan, boga, txitxarroa eta, batez ere, sardina harrapatzeko asko erabiltzen zen sare edo traina fina.

1. irudia: Bolintxa zabaldua
2. irudia: Bolintx-zorroa itxia

Sardinak zebiltzan lekuan sarea zabaldu, eta inguruan mazia botatzen zen, horiek erakartzeko. Sardina sarda agertzen zenean, sare zakuduna itxi egiten zuten (ikus 2. irudia), hondoko berunetatik tenk eginez.

Baxurako eta alturako arrantza bereizten ohi dira, itsasontziek kostaldetik jarduten duten distantziaren arabera. Beste jarduera batzuk ere badaude. Arrantzaleak dira ogibide hau duten pertsonak.

Hitzaren gaineko zenbait kontu

Mitxelenaren Orotariko Euskal Hiztegian: bolintx (V-ger-m). Ref.: Zubk Ond; Holmer ApuntV. "Especie de red usada en la pesca" Holmer ApuntV. "Bolintxa, sare bat: 'bolinche'" Zubk Ond. Argira etorten danean arraina abisaten da traineroa ori largateko bolintxa, da atrapaten da arraina (V-ger). Holmer ASJU 1969, 172. Eneko Barrutia Etxebarriaren Bermeo eta Mundakako arrantzaleen hiztegian aldaki hauek daude jasota: Mundakan, Bolintx eta Bolintxe; Lekeition, Bolintxa; Ondarroan, Bolintx eta Bolintxe; eta Bermeon, Bolaintx eta Bolaintxe. Euskalterm: Bolintx eta Bolintxa. Hiztegi batuan ez dago sarrerarik.

Zehaztasun gehiago

Augustin Zubikarai idazle ondarrutarrak “Arrantzako tresnak. Sareak eta bolantak” artikuluan zehaztasun gehiago ematen dizkigu, bolintxen bidezko arrantzaz. “Sardiña kalaetan zabaldu, inguruan “masia” jaurti (masia edo “masije”, arraiñak erakarteko erabiltzen dan orea da, batzutan gatz-uretako antxoakaz egiña; lengo denboretan Noruegatik ekarritako bakallauaren tripa barru eta arbiak be erabilten ziran horretarako) eta sardiña bera jaten alkartzen danean, sareei ondoko berunetatik ten egiñaz batzen asi eta “kopoa” egiten erabilten da sare-mota ori, au da, bolintxa deiturakoa”.

Bolintxeak (Santurtziko)

Arrantzaleen gurdiak, aparailu, tresnak eta sareak gordetzeko tokiari esaten zitzaion. Bertan sare-konpontzaileek behar egiten zuten, batez ere, eguraldi txarra egiten zuenean, bolintxak konpontzen.

Santurtziko arrantzaleen bodegak
Sareak Santurtziko portuko bodegetan

Kanpo loturak

Hiztegiak

Artikuluak

Augustin Zubikarai Bedialauneta (1914-2004) Karmel, 1994. 209. zk. 36-42. or.

  • Auñamendi Eusko Entziklopediako Sardina

Augustin Zubikarai Bedialauneta (1914-2004)

Bideoak

• Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea, Sareak eta bolintxak

• Euskal Kultur Erakundea, Pareta-sarea eta bolintxa

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bolintx

Txantiloi:NA lotura