Antton Valverde: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
5. lerroa: 5. lerroa:
| izen osoa = Antton Valverde Lamsfus
| izen osoa = Antton Valverde Lamsfus
| ezizena =
| ezizena =
| jaiotza data = [[1943]]
| jaiotza data = {{data|1943|5|21|adina}}
| jaiotza hiria = {{banderaikur|Euskal Herria}} [[Donostia]], [[Gipuzkoa]]
| jaiotza hiria = {{banderaikur|Euskal Herria}} [[Donostia]], [[Gipuzkoa]]
| jaiotza herrialdea = [[Euskal Herria]]
| jaiotza herrialdea = [[Euskal Herria]]
13. lerroa: 13. lerroa:
}}
}}


'''Antton Valverde Lamsfus''' ([[Donostia]], [[1943]]) [[euskal abeslari]]a da. Urte askoan [[Xabier Lete]]rekin batera kantatu du, eta [[Julen Lekuona]]rekin ere aritu da. Hainbat euskal olerkariren hitzak musikatu ditu: [[Xabier Lizardi|Lizardi]], [[Lauaxeta]], [[Xabier Lete]]...; bai eta bertso zaharrak ere.
'''Antton Valverde Lamsfus''' ([[Donostia]], [[1943]]ko [[maiatzaren 21]]a) [[euskal abeslari]]a da. Urte askoan [[Xabier Lete]]rekin batera kantatu du, eta [[Julen Lekuona]]rekin ere aritu da. Hainbat euskal olerkariren hitzak musikatu ditu: [[Xabier Lizardi|Lizardi]], [[Lauaxeta]], [[Xabier Lete]]...; bai eta bertso zaharrak ere.
== Biografia ==
== Biografia ==

18:25, 10 azaroa 2015ko berrikusketa

Antton Valverde
Antton Valverde
Antton Valverde pianoa jotzen, 2011ko Rikardo Arregi sariaren banaketa-ekitaldian.
Datu pertsonalak
Izen osoa Antton Valverde Lamsfus
Jaio 1943ko maiatzaren 21a (80 urte)
Euskal Herria Donostia, Gipuzkoa (Euskal Herria)

Antton Valverde Lamsfus (Donostia, 1943ko maiatzaren 21a) euskal abeslaria da. Urte askoan Xabier Leterekin batera kantatu du, eta Julen Lekuonarekin ere aritu da. Hainbat euskal olerkariren hitzak musikatu ditu: Lizardi, Lauaxeta, Xabier Lete...; bai eta bertso zaharrak ere.

Biografia

Antton Valverde, perito ikasketak egin, eta arte grafikoetako lantegi bateko zuzendaria izan da luzaroan, Graficas Valverden. Musika ikasketak egin zituen gaztetik: solfeo, harmonia, konposizioa eta piano. Azken musika tresna hori izan da Antton Valverderen lagun fidela, ohiko gitarra erabili beharrean pianoz jantzi baititu musikatu dituen poemak. Aita Antonio Valverde Ayalde margolaria zuen, eta Rosa Valverde eta Lola Valverde ditu arreba, aipatu lehenengoa baita ere margolaria, bigarrena berriz historialaria.

60ko hamarkadan hasi zuen Valverdek musika ibilbidea. Hainbat disko txiki argitaratu ondoren, Oskarbi taldeko partaideetako bat izan zen, eta parte hartu zuen haren Eskutari diskoan (Herri Gogoa, 1972). Horren ostean, Julen Lekuona eta Xabier Leterekin elkarlan emankorra hasi zuen. Haiekin Bertso zaharrak (Herri Gogoa, 1974) kaleratu zuen, garai bateko bertsoak berreskuratu zituen lana. Handik bi urtera, bertsolaritza oinarri zuen beste disko bat argitaratu zuen, berriro ere Xabier Leterekin batera: Txirritaren bertsoak (Herri Gogoa, 1976), arrakasta handia izan zuen lana. Ordurako, bakarkako lehen disko luzea, Antton Valverde (Herri Gogoa, 1975), egina zuen Valverdek. Bertan zeuden, besteak beste, "Maitasunez hil" eta "Asaba zarren baratza" kantuak. Hurrena, bere poeta kutunetako bati eskainitako diskoa eman zuen argitara: Lauaxeta (Herri Gogoa, 1978). Olerkaria beti izan da Valverderen iturri nagusietako bat. Lauaxeten testuez gain, Letek, Bitoriano Gandiagak eta Joxean Artzek idatzitako poesiak erabili ditu maiz abestiak osatzeko.

Urte hartan bertan, kantatzeari uztea erabaki zuen Valverdek. Etapa horretako azken kontzertua Pantxoa eta Peio, Lourdes Iriondo eta Xabier Leterekin eman zuen. Handik aurrera, enpresa munduan gehiago murgildu eta oso tartekatuak izan dira haren agerraldi musikalak.

1983an Xabier Lizardi poetari Tolosan eta Zarautzen egin zitzaion omenaldian aritu zen, Leterekin batera. Kantaldi hura Lizardiren poema gehiago musikatzeko akuilua izan zen. Horren ondorioz, oso disko berezia argitaratu zuen, Lizardiren obra bakarra eta osoa eskaini baitzuen Urte giroak ene begian diskoan (Elkar, 1986). Lauaxetarekin batera Lizardi beti izan da musikari donostiarraren poeta kutunetakoa. Harekiko zaletasuna txikitatik datorkio: "Etxean Lizardi betidanik ezagutu izan dut, nire aita zenak euskara ikasten zuen Lizardiren bertsoak irakurriz. Gure aitak bazuen magnetofoi bat eta hantxe grabatzen zuen Lizardiren obra guztia. Grabaketa edo irakurketa horietan gogoan dut beti Brahmsen musika erabiltzen zuela, bigarren sinfonia. Oroimen hori beti grabatua izan dut gogoan, eta horregatik betidanik eduki dut Lizardiganako halako nahikundea edo zerbait berezia. Alde horretatik, disko honen burutzeak asko esan nahi du niretzat" (1).

Beste hamaika urte pasatu ziren hurrengo diskoa argitara eman arte. Urte horietan guztietan musikatutako olerkien bilduma moduko bat izan zen, Orixe, Lizardi, Xabier Lete, Gabriel Celaya, Jon Mirande eta William Shakespeareren testuekin. Diskoaren izenburuak ez du zalantzarako tarterik uzten: Larogeitamazazpi (Elkar, 1997). Disko horretan agertzen da Valverdek berak idatzitako kanta bat, "Barberian". "Bitxikeria moduan dago hor, diskoaren amaieran, erdi ezkutuan, baina nahiko txarra da. Horrek bazuen beste letra bat, Xabier Leterena, baina azkenean Leterena jarri beharrean neurea jarri nion. Ez Leterena gaizki iruditzen zitzaidalako, jakina, noizbait nire letraren bat sartzeagatik baizik. Beraz, egina dago, eta ez dut gehiago egingo" (2).

2007an lan berria argitaratu zuen, Hamabi amodio kanta (Elkar, 2007). Charles Bordes musikagile frantziarrak XIX. mendearen erdialdean Ipar Euskal Herrian bildu zituen kantuen artean egindako hautaketa da lana. Azken diskoetan bezala, Karlos Gimenez arduratu zen moldaketez eta musika zuzendaritzaz. Gimenezek berak laguntzen du Valverde zuzeneko emanaldietan.

Diskografia

Erreferentziak

Kanpo loturak