Edukira joan

«El Día»: berrikuspenen arteko aldeak

62 bytes removed ,  Duela 4 urte
t
clean up using AWB
t (clean up using AWB)
'''''El Día''''' [[Donostia|Donostian]]n 1930etik 1936ko uztailera arte argitaratutako egunkaria izan zen.
 
 
== Historia==
[[File:El Día, 1993-11-07.jpg|thumb|El Día egunkaria Donostian argitaratu zen 1930tik 1936ra.]]
''El Día'' Donostian argitaratu zen 1930eko ekainaren 1etik 1936ko uztailaren 16 edo 17ra arte. [[Primo de Riveraren diktadura|Primo de Rivera diktaduraren]] erorialdia gertatu ondoren, gipuzkoar talde batek egunkari berri bat sortzeko premia ikusi zuen. Erlijio katolikoa, euskaltzaletasuna eta politikoki independientea izateko apustua egin zuen, nahiz eta praktikan [[EAJ|EAJren]]ren inguruko egunkaria izan.
 
''El Día''ren talde sortzailea 1930ean osatu zen Pecsa (Prensa Editorial Católica Sociedad Anónima) izenarekin. Pedro Mendizabal Rezola, Migel Urreta, Bernardo Zaldua, Ignacio Villar eta Kandido Rekondo izan ziren taldeko kideak. Merkataritza-Erregistroa Elkarteen 45. liburua, 170. orrialdea. Babesleen artean abertzale ezagunak zeuden, besteak beste, [[Abelino Barriola]], Rikardo Leizaola, [[Juan Antonio Irazusta]], Pio Montoia eta [[Jose Ariztimuño|Jose Ariztimuño Aitzol]]. Salbuespen bakarra, Julian Elorza izan zen, karlista eta Diputatu Nagusi izandakoa.
 
Pecsa elkarteak egunkari berria martxan jartzeko [[El País Vasco]] egunkariaren enpresa erosi zuen eta [[Francisco Jabier Landaburu|Jabier Landaburu]], Gasteizko ''El Heraldo Alavés'' egunkariko erredaktorea izan zen ''El Día''ren behin-behineko zuzendaria, Jose Lekaroz Goñi, zuzendari izendatu arte. <ref>La Cruz, 81.zenbakia, 1931.04.27 “La compra de El País Vasco” 2. orrialdea</ref>
 
Primo de Riveraren diktadura erori eta handik sei hilabetera ekin zitzaion ''El Día'' egunkariaren argitaratzeari eta sei urteko bizitza izan zuen [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibilaren]] hasiera arte. Hasierako urteetan ''El Día''ren egoitza aurreko ''El País Vasco'' egunkariarena izan zen, baina laster aldatu zen [[Easo kalea (Donostia)|Easo kalera]]. Egoitza berriak hobekuntzak ekarri zituen egunkariarentzat, bai itxura eta orrialde kopuruen aldetik<ref>El Día, 229 zenbakia, 1931.02.22 “En el comienzo de una nueva etapa” 1. orrialdea</ref> eta baita era, sailen antolaketari dagokionez. Kirol saila indartzeaz gain<ref>El Día, 441 zenbakia, 1931.11.27 “Nuestros colaboradores” 9. orrialdea</ref>, pedagogia atal berri bat sortu zen guraso eta hezitzaileei zuzendua<ref>El Día, 429 zenbakia, 1931.12.18 “Página pedagógica de El Día” 12. orrialdea</ref>.
 
Aldi berean ''El Día''ren enpresak arratsaldeko egunkari bat sortu zuen ''Easo'' (1931-1932) izenekoa, baina ez zen oso arrakastatsua izan zen eta urte beteko iraupena izan zuen.
 
''El Día''ren sustatzaile nagusia Jose Ariztimuño “Aitzol” izan zen<ref>Jose Ariztimuño: Obras completas = Idazlan guztiak. Erein, 1987</ref>, eta berak idazten zituen ''El Día''ren editorialak. Horretaz gain, [[Euzkadi (egunkaria)|Euzkadin]] ere idazten zuen eta ''[[Yakintza]]'' aldizkariaren zuzendaria ere izan zen.
 
Kolaboratzaileen artean, besteak beste, Fausto Arozena, [[Xabier Lizardi]], [[Ander Arzelus]] ''Luzear'', [[Jose Artetxe]], [[Aita Donostia]], [[Lauaxeta]], [[Aingeru Irigaray]], Jose Antonio Irazusta, [[Alberto Onaindia]], [[Antonio Maria Labaien|Antonio Labaien]], [[Jose Migel Barandiaran]] eta [[John Zabalo]] ''Txiki'' ilustratzailea aipatu behar dira.
 
''El Día''k etenaldi ugari izan zituen. [[Espainiako II. Errepublika|II. Errepublika]] sortu eta berehala hirurogeita lau egunetan ez zen argitaratu, Gobernuak egunkari katolikoei agindu zien etenaldiaren ondorioz. ''El Día''ren kasuan, erlijioaren gaia estatutuaren defentsarekin nahastu zen eta arrazoi horrengatik debekua luzeagoa izan zen<ref>El Día, 383 zenbakia, 1931.10.25 “Hacia el estado vasco. Por la unión sagrada” 1. orrialdea</ref>.
 
''El Día''ren ardatz nagusiak erlijioa, euskara, euskal kultura, estatutua, abertzaletasuna eta gizarte arazoak izan ziren. [[Ezkioko Ama Birjina|Ezkioko Ama Birjinaren]]ren agerkundeak, [[Mateo Mujika]], elizbarrutiko gotzainaren herbesteratzeak eta [[Jesusen Lagundia|Jesusen Lagundiaren]]ren desegiteak islada handia izan zuten. Euskararen alorrean berriz, oso sutsu jokatu zuen, elebitasuna defenditzen zuen eta hasieratik ''Euskal Orria'' euskaraz idatzitako orri bat izan zuen, Ander Arzelus ''Luzearren'' ardurapean. Maila politikoan euskal estatutuaren aldeko defentsa sutsua egin zuen.
 
1936ean Gerra Zibilaren hasieran ''El Día'' argitaratzeari utzi zitzaion eta garaiko donostiar egunkarien artean ''Frente Popular'' izeneko gerra egunkaria sortu zuten.
 
Egunkariaren bildumari dagokionez [[Donostiako Udal Liburutegien Sarea|Donostiako Liburutegi Nagusian]] 1. zenbakitik, hau da, 1930eko ekainaren 1etik 1.815 zenbakira, 1936ko ekainaren 30 bitartera argitaratu ziren zenbakiak daude. Ale guztiak digitalizatuak izan dira eta Donostiako Udal Liburutegien Sareko Liburutegi Digitalean daude eskuragarri.